@aldatsa
Bikaina iruditzen ari zait #ArrozUrez. Poliki ari naiz irakurtzen. Bideoan aipatzen duena sentitzen ari naiz irakurtzean, hasi nintzenetik: ez dagoela iritzi bat defendatu nahian idatzita. Oso liburu egokia da, denborak erabakiko du zein balio duen. Irakurtzen dudan estilo honetako lehen liburua da, asko eskertzen ari naiz.
Elkarrizketa osoaren bideoa badago? Egongo da? (Ez dut behar, baina jakitearren).
@elegose @argia
:elegose: @elegose taldean maiatzean irakurri genuen #ArrozUrez liburuaren egilea den Mikel Antza @argian: "Liburu hau ez da errelatoaren batailarako munizioa"
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2737/mikel-antza
@txikillana @mikelgs @elegose eta errepresioa jasan zuten askok, ez dute aipatu nahi ere egin. #Miñan liburuan Ibrahimak esaten zuen zergatik ez duen gogoko bizi izandako bortizkeriaz berba egin #ArrozUrez.
Baina gogorra izanik ere, politikoki (eta humanoki) desiragarria deritzot.
@desertorea
Bai!! Ni ere gogoratu nintzen elkarrizketa hartaz!! Lucio Urtubiaren moduko anekdotak nahi nituen (Maleteroan sartu genuen; lehen banketxea lapurtu nuenean galtzetan pixa egin nuen...).
Beharbada morboa dago horrelako detaileak jakiteko gogoaren atzean, baina ardura politikoa ere bai.
ETAko kideen bizipen eta ekintzen gorabeerak jakiteko eskubidea daukat? Edo horiek ezagutzea betebeharra ere bada? Ze ona, momentuz, #ArrozUrez
@elegose
@mikelgs ba aitortuko dizut liburuko lehen orrialdeak irakurrita zutaz oroitu naizela. Zergatik? Gogoratzen komentatu genuela Sarrik egindakoak eta agian komenigarria litzakeela egunen baten lehen ahotik entzutea beraiena? Bada, pentsatu nuen: hemen daukagu aukera! #ArrozUrez
(Aipatu nahi dut gehiago espero nuela literaturatik eta gutxiago saiakeratik, baina eroso eta gustura irakurtzekoa dirudi @elegose).
@elegose
Uste dut asko gustatuko zaidala #ArrozUrez, hasi baino ez naiz egin. Testuinguraketa etengabean datuak josten ditu, anekdotak, pertsonen arteko harremanak, kontrarioen arteko gertutasun harrigarria... ikusarazten dute lehen orriek.
Hurrengorako, izugarri gustatu zitzatdan liburu labur-labur bat proposatzen dut. Jende gehiagok parte hartzeko balio dezake (eta nik neuk denbora izateko 🤣🤣). Liburu hori "Gau ilunekoak" da, Sarrionandiarena. Ilustratzailea ez dut oroitzen, baina BIKAINA
:elegose: Kaixo taldekideok!
Zer moduz #ArrozUrez liburuaren irakurketa? Ekaineko liburuak proposatzen hasi behar dugu.
Gogoratu:
* Maiatzak 24 - 30: proposamenak bidali #2021EkainekoProposamenak traolarekin.
* Maiatzak 31 - Ekainak 6: inkesta betetzeko.
Badakizue zein den proposatu behar duzuen liburua?
#ArrozUrez #2021EkainekoProposamenak
@aldatsa @elegose @argia nik atzo erosi nuen #ArrozUrez, baina hasi orduko irakurtzen ari naizena bukatu nahi dut. Estu ibiliko naiz 😅
Aupa @elegosetarrok! Ari al zarete #ArrozUrez irakurtzen?
42. orrian 1983an Mikel Antza eta Josu Landak Mario Onaindiari @argian egindako elkarrizketa aipatzen da. Hemen aurki dezakezue:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/974/mario-onaindia-edo-literatura-sendabide-bezala
🛋️ Maiatzean irakurriko dugun liburua zein izango den erabaki dugu dagoeneko:
📖 Arroz urez, Mikel Albisu Iriarte https://www.txalaparta.eus/es/libros/arroz-urez
Liburua komentatzeko erabiliko dugun traola #ArrozUrez izango da.