Pello Apezetxea Zubiri ikerketa beka abiatu dute Bortzirietako euskara mankomunitateak eta #Euskaltzaindia-k.
Informazioa: https://bortziriak.iametza.eus/euskara-bortzirietan/pello-apezetxea-ikerketa-beka/
#euskaltzaindia #dialektologia #onomastika #Soziolinguistika #euskara
Juan Carlos Goiztar bataiatu zuten Elduainen 1984/05/16an.
Ez dakit "goiztar" bera ala bataioa zen.
#onomastika
Buenaventura Andicho bataiatu zuten Arrasaten 1803/07/14an. Ez dut "Txikitxo"rik inon topatu.
#onomastika
Este molino hicieron los lugares de Oronoz, Oyeregui y seis vecinos de Zozaya. Es como siguiente: Eseverenea, Machingorena, Echeberria, Anchorena, Gorrichenea, Iturribidea, el año de 1731.
#onomastika #oikonimia #epigrafia #laburdurak #euskara #Baztan
#onomastika #oikonimia #epigrafia #laburdurak #euskara #baztan
Este molino hicieron los lugares de Oronoz, Oyeregui y seis vecinos de Zozaya. Es como siguiente: Eseverenea, Machgorena, Echeberria, Anchorena, Gorrichenea, Iturribidea, el año de 1731.
#onomastika #oikonimia #epigrafia #laburdurak #euskara #Baztan
#onomastika #oikonimia #epigrafia #laburdurak #euskara #baztan
Beasainen ez dut prexioxidade askorik topatu, baina XIXgn mendeko azken hondarretan, bitxi bat dugu : Juana Lurra Zoriondua bataiatu zuten 1897/01/27an.
#onomastika
Ez da askotan abizen berririk agertzen Azpeitian. Asmatu baino, abizen ezagunak eta ez oso hedatuak hobesten zituzten. Hala ere Segundo Campozabal bataiatu zuten 1888/06/01an eta Tomas Iturburu Campoeder 1898/12/22an. Horrelako hibridazio bat agertzen da Donostian ere, 1892/12/05an umezurtz bati Florentina Azpiola Campoberri jarri ziotenean.
#onomastika
Rufo Ordezabal Mendizapi bataiatu zuten 1900/11/28an Donostiako San Antonio Abate parrokian. Ez dut abizenei inolako aurrekaririk topatu. Mendizapi hori gustatzen zait gehien, baina ez dakit asmakuntza ala errata den, zeren Mendiazpi ezagutzen bait da toponimian.
#onomastika
Maria Dolores Arostondo Burniola umezurtza bataiatu zuten Tolosan, 1894/12/24an. Arostondo ez zen berri-berria, 1600gn inguruan bazegoen Arrasate eta Bergaran, baina desagertu zen. Burniola abizena ez dut inon aurkitu, baina burni-ola asko egon dira lur honetan.
#onomastika
1804gn urtean, martxoko 8an, Arrasaten bataiatu zuten Theresa Noaqui. Ez dakit nondik oratu hau. Akaso joan aditzetik hartu zuen apaizak , edo erdarazko "no aquí"tik , edo...
Auskalo
#onomastika
Joan den ostegunean hil zen Donostian 100 urteko andre bat, Julia Izargain Belarburu. Bi abizen politak.Berriak dira biak, 1896/02/17an bataiatu zuten Donostian Julian Izargain Urola, eta 1890/04/24an Leoncia Belarburu Mirasolain, gurasogabekoak biak . Ez dakit bakarrik hauentzat asmatu zituzten abizenak, ala beste batzuek hartu zituztenik .
#onomastika
Hasi berria zen 1899gn urtea, Urtarrilaren lehengo egunean Fulgencia Dendabide Aicegoiti bataiatu zutenean. Donostiako San Antonio Abate Ospitalean izan zen. Goitik jotzen zuen haize hotzak segur aski. Agian, dendarako bidean topatutako umezurtza zen.
#onomastika
Akaso lekuak eta eguraldiak eman zizkioten abizenak Juana Celaya Otza umezurtzari, Bergaran 1899/11/24an bataiatu zutenean. Nahiko hedatua den Zelaia hau ez da asmakizun zaila, baina ez dut uste Otza ezartzeko inguru horretan inoiz ez eta Euskalherrian oso gutxitan agertzen den Oza abizena eredu hartu zutenik.
#onomastika
"Ex nihilo" (ezerezetik) asmatutako abizenak aparte, aldaketetan eraikitakoak ere, Lazarobaster kasu, gustokoak ditut. Erdara/euskara nahasketa honek 1809/12/04an izan zuen agerraldia, Domingo Antoniori, Mendaron bataiatu zutenean. Ez dakit gurasoek (Madalena Iriondo Ansola, bertokoa eta Antonio Lasagabaster Garay, atxabaltarra ) onartu zuten, edo apaizaren kapritxoa zen , baina ondoren etorri ziren lau anai-arrebek abizen bera hartu zuten
#onomastika
1900gn urteko abenduaren Tomas bataiatu zuten Donostian,Koruko Andre Mariaren parrokian, eta gurasoen abizenen faltan Barronea eta Jaumbide ezarri zioten. Ez dakigu Jaunaren bidetik eraman zuen abizenek, edo buztinan plisti-plasta ibiltzera, baina badaezpada ere...
#onomastika
Donostiako San Antonio Abate Ospitalean ,Silvestre Celaniz Lategui umezurtza bataiatu zuten XIXgn mendeko azken egunean. Ez zuten izena asmatzeko arazorik; abizenei dagokie, Celaniz berria zen, baina bazegoen Lategi lehen ere, inolako loturarik gabe, antza.
#onomastika
1801/03/28an bataiatu zuten Arrasaten Vicente Maria Asteandi. Antza denez, oraingo Aste Santuari esaten omen zioten Aste Handi, hurrengo egunean izan bait zen Erramu Igandea urte hartan. Tamalez ez dugu gaur egun abizen hori eramaten duenik inor. Ez dago Vicenteren seme-alaben arrastorik, ezta ere haren ezkontza baten berririk.
#onomastika
Joan Jose Marticorena Goenaga Zumarragan jaio zen (1787/06/18), eta Arrasateko Uribarrira ezkondu , oñatiarra zen Martina Elorza Moyuarekin. Ezkontza Oñatin egin zuten, eta Uribarriko apaizak berrerrejistratu zuen bere elizako liburuan, baina izena Jose Martin Corena Goenaga idatzita , eta han jaio ziren bost seme-alabek Corena Elorza abizenak eraman zituzten. Gizonezko segidarik ezean, ez da ailegatu gure egunetara orduko apaizak praktikatutako ebaketa zikin hau.
#onomastika
Bere une gogorrenean zegoen uda, dudarik ez, Bergarako Santa Marinan Juliana Beroak ponteko urak hartu zituenean. 1892gn urteko abuztuak 17an izan zen eta erraz aurkitu zuten abizen berria.
#onomastika
Gipuzkoako elizetan euskara zen abizen berriak asmatzeko bidea. Hale ere, badago erdararazko adibide batzuk. Arrasaten bataiatu zuten 1798/12/17an José Jacinto Monte.
#onomastika