Ederto87 · @EDERTO87
264 followers · 1305 posts · Server mastodon.eus

:linux: Lan guztiak bukatu berri ditut. 2015eko HP honek prozesagailu duina du, bere erabiltzailea izango denak eskatuko dion guztia burutzeko. Hardware mailan instalatutako SSD-ak eta 4GB-ko Ram txartelak zeharo biziberritu dute makina. Software mailan, Linux Mint-ek eskakizunak leundu dizkio.

36€ko inbertsioa burutu behar izan dute gailu honen bizi itxaropena 5 urtez luzatzeko. Eskerrak apustua egin dutela eta uko egin diotela berri bat erosteari.


#ezdadilahariaeten #tantaztantaitsasoa

Last updated 2 years ago

Ederto87 · @EDERTO87
261 followers · 1280 posts · Server mastodon.eus

📢 Beste HP bat iritsi da etxeko tailer "klandestinora".

Gaurkoan garbiketa sakona baino ez diot egin. Heldu den astean, erosiak izan diren RAM memoria eta SSD diskoa ezarriko dizkiot. Eta azkenik... LINUX MINT, zein bestela !

:linux:


#bestelagunbatlinuxerabidean #tantaztantaitsasoa

Last updated 2 years ago

Ederto87 · @EDERTO87
254 followers · 1176 posts · Server mastodon.eus

⏰ Eta heldu den urteko ordutegiak :linux: logizielarekin antolatuko bagenitu? Badirudi soilik AUR gordailuetan dagoela eskuragarri.

Orain arte Windowsen bakarrik dabilen logiziela erabili izan dugu. Ikus dezagun FET logizielak gure beharrak asetzen ote dituen.


#fet #pribatiboetatiklibreetara #tantaztantaitsasoa

Last updated 2 years ago