· @Alex
53 followers · 42 posts · Server mastodon.eus


MEMORIA ZABALGARRIA

Ipuin honetan zer?

Deiagarri egin zaizkit parrafo luze eta puntugabeak, koma hutsez bananduak.

Zin egiten dizuet, parrafo horiek irakurtzen ari nintzela, Mikel Laboaren ahotsa imajinatzen nuela:

"Bedeinkatua. Santifikatua. Hirugarren ordenako buruzagi ospetsua, herriaren zaintzailea, birtute guzien irudi eta Zeruko erreinuen ispilua, zu, mantxarik gabea, espirituz bezain gorputzez legorra..." 😂

#lumbung #2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

· @Alex
53 followers · 42 posts · Server mastodon.eus


IKAROREN AZPIAN

Ipuina ondo, baina... ezagutzen duzue "Zirroborroak eta gero" proiektua? Ikuspegi feminista batetik utopia(k) landu nahi d(it)uzten narrazioak biltzen dituzte (ahoz zein letraz). Uxue Alberdik badu ipuin bat (zientzia fiziozkoa, nonbait) bilduma horretan, ikuspegi komunitarioarekin zerikusi handia duena. Entzuteko hemen:

IBAIA
ivoox.com/ibaia-audios-mp3_rf_

#lumbung #2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

· @Alex
53 followers · 42 posts · Server mastodon.eus


IPARRALDEKO IGRA HERRIA

👍 Mundiala. 👍

Ezagutzen nuen Yásnayaren lana: mixe komunitatea, hizkuntza, antropologia, ekologia...

Merezi du bere liburua irakurtzea: "Manifiestos sobre la diversidad lingüística".

Ekologiaren inguruan, "El Tema" izeneko dokumental-sorta egin zuen Gael Garcia Bernal aktorearekin batera. Hemen ikusgai: youtube.com/playlist?list=PLbM

#lumbung #2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

· @Alex
53 followers · 42 posts · Server mastodon.eus

Amaitu dut liburua. Ipuin batzuk gehiago gustatu zaizkit, beste batzuk gutxixeago.


@desertorea @elegose

Apunte batzuk jarraian
(saiatu naiz spoilerrik ez egiten)

[Haria]
⬇️

#lumbung #2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
215 followers · 1301 posts · Server mastodon.eus

:elegose: traolan jaso ditugun bi proposamenekin inkesta sortu berri dugu eta berau betetzeko momentua da erabili.liberaforms.org/202209

Inkesta betetzeko muga-eguna 2022-09-11 da.

Animatu ikasturte berriari irakurtketa batekin hasiera ematen! 😜

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

Dabid 🏴‍☠️ · @desertorea
305 followers · 2568 posts · Server mastodon.eus

Auzolana orbitatzen duten ipuinak sortu dituzte mundu osoko zazpi idazlek eta mundu osoko zenbait argitaletxek nork bere hizkuntzan argitaratu ditu. Auzolan ariketa da, beraz, .

Uxue Alberdi daukagu idazle horien artean eta berea da liburuan jasotzen den "Ikaroren azpian" ipuina.

Ez naiz oso ipuin zalea, baina lan honek itxura berezia dauka. Beraz, horixe izango da nire .

Lumbung txalaparta.eus/eu/liburuak/lum

#lumbung #2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

· @Izaskun
86 followers · 604 posts · Server mastodon.eus

Ez nago inspiratuta, beraz ez dot aurkitzen bat ere ez! Ia besteok zer topa daben... :elegose:!

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

· @Alex
53 followers · 42 posts · Server mastodon.eus


Honako hau zer iruditzen zaizue? Gaztelaniaz irakurri nuen (euskaratu aurretik) eta orain euskaraz nahi nuke berrirakurri.
Agian ez da oso liburu erraza. Zuek esan.
Eliburutegian eskuratu daiteke: eliburutegia.euskadi.eus/libro

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

Dabid 🏴‍☠️ · @desertorea
305 followers · 2568 posts · Server mastodon.eus

@Mendilarre @elegose eleberria aipatu zenuenean agendan sartu nuen abuztuaren azken astean galdetzea (atzoko datarekin, egia esan 🤣).

Ba orduan uste dut nire proposamena horixe izango dela.

Animatuko zara gurekin hemendik komentatzera, ezta?

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

Dabid 🏴‍☠️ · @desertorea
305 followers · 2568 posts · Server mastodon.eus

Aupa, @Mendilarre!

Ekainean aipatu zenuen irailean Denonartean Ostadar 7310 eleberria argitaratuko zenuela. Argitaratu da? Hemendik gutxira argitaratuko duzu? Irailean lortzeko aukera egongo balitz @elegose irakurketa moduan proposatu nahi nuke. 😎

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
215 followers · 1301 posts · Server mastodon.eus

Kaixo :elegose: adiskideok!

Ikasturte berriari hasiera emango dion liburua aukeratu behar dugu eta horretarako ekarpenak egitea dagokigu.

Zein da irailean irakurri nahi zenukeen liburu hori? Beti bezala erabili traola.

Proposamenak egiteko azken eguna irailaren 4a izango da.

#2022IrailerakoProposamenak

Last updated 3 years ago