Kaixo! :elegose:
Uztaileko liburua zein izango den erabakitzeko unea heldu da.
Hementxe daukazue #2023UztailerakoProposamenak traolan egindako ekarpenekin osatu dugun inkesta https://erabili.liberaforms.org/202307-elegose
🗓️ Inkesta betetzeko muga-eguna 2023-07-02 da.
Eman zure iritzia. 🤟
Hona hemen nire #2023UztailerakoProposamenak . Toureren pelikula grabatzen hasi diranez, bere azken abentura irakurtea proposatzen dot :elegose: .
Lyrica garaia | Erein
https://www.erein.eus/libro/lyrica-garaia
Nire #2023UztailerakoProposamenak hauxe da:
✳️Hamabost egun Urgainen, Jose Antonio Loidi https://www.erein.eus/libro/hamabost-egun-urgainen-9788491098690
Honela dio Wikipediak:
[...] polizia-eleberri klasikoa da. Jose Antonio Loidik idatzi zuen 1955an eta genero horretako lehenengo euskal nobela izan zen.
Eta beste hau Ereinek edizio berriaz:
[...] gaur egungo irakurleek arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan dugu 1955eko testua, Loidiren eta gure hizkuntzaren orduko doinua eta kolorea galdu gabe, ordea.
#DeitoraZaitzalaTigrisek labur egin zait. Baliatu dut #CayoHueso ere irakurtzeko. #paperjale-n utzi dut iruzkina
https://paperjale.eus/book/34403/s/cayo-hueso
#2023UztailerakoProposamenak? Ez dakit, bada! Nik gogoa du Anariren liburua irakurtzeko: #GariEtaGoroldiozko. Irakurri duzue? Zer moduzko da?
#deitorazaitzalatigrisek #cayohueso #paperjale #2023uztailerakoproposamenak #garietagoroldiozko
:elegose: Kaixo, irakurle!
Zer moduz daramazue #DeitoraZaitzalaTigrisek?
Aste honetan #2023UztailerakoProposamenak egiten hasi behar dugu:
👉 Proposamenak egiteko epea: ekainak 20 - 25.
👉 Inkesta betetzeko epea: ekainak 25 - uztailak 2.
Bada, ekin!
#deitorazaitzalatigrisek #2023uztailerakoproposamenak