Gaur arratsaldean #DeliriumTremens talde mitikoak kontzertu "sorpresa" eman du #Usurbilgo #Txokoalde auzoko #AkerraGaztetxearen kanpoaldean.
Hasiera batean barruan izatekoa zen, baina ezustekoa uste baino gehiago zabaltzen ari zenez, kanpoan egitea erabaki dute gazteek.
Emaitza bikaina izan da eta bertaratutakoek, tartean gaztetxeko beterano askok, izugarri gozatu dugu!
Taldera batu berri den Haritz Harreguyk harreman handia du gaztetxearekin:
https://mastodon.eus/@aldatsa/107928811324605660
#deliriumtremens #usurbil #Txokoalde #AkerraGaztetxea
@ileturia Usurbildarra da. Ni baino zaharxeagoa. Ume mokoak ginela Aiotz taldearekin Udarregi ikastolan kontzertua jo zutela uste dut. Gero auzoko #AkerraGaztetxean entsaiatzen zuen Larrua Truk taldearekin eta nire belaunaldiak ardura hartu zuenean beraiek jo zuten lehen kontzertua. Aurrerago Sen taldean gitarra jo zuen eta gaztetxean diskoa aurkeztu zuten. Soinu teknikari ibili da mila talderekin eta #Urdaiaga auzoan dauka musika estudioa:
https://www.haritzharreguy.com/
Udala eraikina berritzeko egiten ari den lanak amaitzean laster irekiko da berriz ere #Txokoaldeko #AkerraGaztetxea!
Beheko pisuan orain arte bezala gaztetxea egongo da eta goikoan sortzeko bidean dagoen auzo-elkartearen erabilera anitzeko gela.
📷 #Usurbilgo udala
#Txokoalde #AkerraGaztetxea #usurbil
@zital @urtzai 2001eko uztailak 14an izan zen kontzertu hori.
Aspaldi hartu zigun erreleboa beste belaunaldi batek, baina oraindik existitzen da #Txokoaldeko #AkerraGaztetxea. 2019ko udazkenean parte hartze prozesu bat egin zen eraikinaren etorkizuna erabakitzeko. Une honetan berritzeko lanetan ari da udala. Beheko pisuak gaztetxea izaten jarraituko du eta goikoan auzotarren bilgunea egongo da.
https://noaua.eus/txokoalde/1583319512527-txokoaldeko-akerra-gaztetxea-eta-auzotarren-bilgunea-etorkizunean
#Usurbil
#Txokoalde #AkerraGaztetxea #usurbil