Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
617 followers · 5692 posts · Server mastodon.eus

:elegose: irakurtzen hasi aurretik iritzi ezkor batzuk ikusi nituen @elegose irakurle taldean eta errealitate birtualaren gaiak ez nau bereziki erakartzen. Beraz, ez nuen harrapatzerik espero. Hala ere, interesez irakurri dut eta gustatu zait: gertuko etorkizun bateko giroa, Mary Wollstonecraften bizitza eta Frantziako iraultzarekin lotura, pertsonen arteko eta teknologiarekiko harremanak...

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
616 followers · 5680 posts · Server mastodon.eus

Gaur hasi naiz @elegose irakurle taldearen urtarrileko liburuarekin: . Momentuz interesgarri dago.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
616 followers · 5680 posts · Server mastodon.eus

Gaur hasi naiz urtarrileko @elegose irakurle taldearen urtarrileko liburuarekin: . Momentuz interesgarri dago.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Miren · @miren
252 followers · 1106 posts · Server mastodon.eus

Egun batzuk berandu baina bukatu dut @elegose urtarrileko . Hasi nuena baino gustorago egin dut amaierarako bidea.

Iruzkina: bookwyrm.social/user/miren/com

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Bingen · @galaipa
163 followers · 1088 posts · Server mastodon.jalgi.eus

Baina bestetik, iraganarekin loturak ez nau konbentzitu. Mary Wollstonecraften bizitzaren kontakizuna astuna iruditu zait. Batzuetan sentsazioa izan dut historia liburu bat irakurtzen ari nintzela. Horrenbeste urte, leku, izen... ez naiz haria jarraitzeko gai izan. Azkenean diagonalean irakurri ditut pasarte horiek, eta ez naiz ondo enteratu bere bizitzaz. Istorio nagusarekin loturarik ere ez dut identifikatu.

Dena den, aitortzen dut irakurketa errez zalea naizela.

2/2
@elegose

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Bingen · @galaipa
163 followers · 1088 posts · Server mastodon.jalgi.eus

Egun bateko atzerapenarekin, baina bukatu dut irakurtzen. Sentsazio gazi-gozoarekin geratu naiz.

Alde batetik, etorkizunean (liburuan orainaldian) gertatutako kontakizunak gustatu zaizkit. Teknologiak hartuko dituen bideak imaginatzen disfrutatzen dut, eta ideia interesgarriak planteatzen ditu liburuan. Protagonistaren arlo pertsonala ere (harremanak, familia, lana, kezkak etab) ere gustatu zait eta berarekin konektatzea lortu dut.

1/2

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Ander · @Haltzadia
87 followers · 132 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Kostata baina hilabete bukaeran heldu diot liburuari. @elegose

Lehenengo orrialdeetan nago oraindik baina idazkera pixka bat arrotza egiten ari zait; aditzak orainaldi burutugabean ("sentitzen du", "ikusten du"), edota honelako esamolde bat "asko agintzen du" erdarazko "promete mucho" adierazteko,...
Zuzena izango da, e? baina idazkera horrek ez nau komentzitzen.

Kuriosidadea piztu dit hala ere ta aurrera.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @Alex
100 followers · 119 posts · Server mastodon.eus

:elegose: @elegose

4/4

Jakinduria komunala zer (ez) den:

"Brainstorming bat imajinatzeko kapaza da (hala egiten dute lan enpresan ere, noski), zeinetan denek botatzen duten momentuko burutazioa, eta, azkenean, teklatuaren jabe denak nahi duena idazten duen. Plural maiestatikoa erabiltzen da gero, eta listo."

Grazia egin dit, agian behin baino gehiagotan ikustea egokitu zaidalako 😉

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @Alex
100 followers · 118 posts · Server mastodon.eus

:elegose: @elegose

4/3

Katixa Agirrek berak aitortu zuenaren arabera nobelak Errekaleor Gasteizko auzo autogestionatuari buruz idatzi zuen errelato labur batean du oinarria. Hemen entzungai (44 min): go.ivoox.com/rf/32415994

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @Alex
100 followers · 117 posts · Server mastodon.eus

4/2

Pausibleak?

✅ Hegalaldi laburrak debekatu eta luzeak mugatu egingo dira.
✅ Justizia klimatikoa deituko den plaza bat egongo da Parisen.
✅ Minbiziaren aurkatuko txertoa asmatu bai, baina ez dugu lortuko zorriak desagertaraztea.
✅ Ikasketa birtuala totala den garaian, alternatibak sortuko dira: zerbait ikasi nahi duen jendea eta hori egiten dakiena proiektu baten inguruan bilduko dira elkarrengandik ikasteko.

:elegose: @elegose

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @Alex
100 followers · 116 posts · Server mastodon.eus

4/1

Nonbait irakurria dut Orwell-ek 1948. urtean 1984 liburua idatzi zuenean ez zuela etorkizuna irudikatu nahi; baizik eta orainean ikusten zituen korapilo batzuk etorkizunera proiektatu... are ageriago jartzeko.

Agian -k badu horretatik zerbait. Korapiloa da (korapiloetako bat) teknologiarekin eta teknologiaren bidez nola harremantzen garen.

Portzierto, liburua irakurtzen ari baldin bazarete, hau ere irakurri behar duzue sinfalta: naiz.eus/eu/gaiak/noticia/2023

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @soma
175 followers · 1043 posts · Server mastodon.eus

@Alex @elegose girotze interesgarria irakurtzeko. Bukatzeko 100 orri inguru falta zaizkit eta islatzen duen bikote, senide, lan, sorkuntza....mundu birtualen eragozpena giza harremanetan...tira, distopian bizi gara dagoeneko

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Saioa · @Saioanaiz
50 followers · 6 posts · Server mastodon.eus

@desertorea @Alex @iratifg @Izaskun @galaipa @Haltzadia @soma Harrapatu egin nau Berriz zentaurok. Etorkizuna eta iragana elkarrekin, orain. Zer (izan eta izango) garen, gogoetarako. Teknologiaren garapena, larrialdi klimatikoaren ondorioak... eta gizakia. Asko gustatu zait ikuspegi feminista eta protagonista Mary Wollstonecraften istorioarekin txirikordatzea.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
460 followers · 3025 posts · Server mastodon.eus

@Izaskun @elegose nik ez dut bukatu, ehungarren orrialdean utzi nuen eta ez dut uste jarraituko dudanik. Planteamendua interesgarria da, baina ez dut konektatu eta horrek etengabe ateratzen nau istoriatik. .

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

· @Alex
100 followers · 113 posts · Server mastodon.eus

@elegose
Oso atzeratuta nabil liburuarekin. 😕 Aber asteburuan bultzada ematen diodan.
Lanerako testu pare bat ere zain. 🤓
Dena den, oso gauza onak irakurri ditut Ladron Aranaren azken liburuaz: (Horietako batzuk hemen bertan 😜)
Hura izan daiteke Baina beste edozein nahiago baduzue, nire aldetik ondo.

#BerrizZentauro #ilunpekozelatariak #2023otsailerakoproposamenak

Last updated 2 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
274 followers · 1374 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Taldekide maiteok, zer moduz liburuaren irakurketa?

Otsaileko liburua aukeratzeko unea iritsi da. Hasteko, ohikoa denez, irakurketa proposamenen zerrenda egingo dugu.

📅 Proposamenak egiteko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

(Ba al zenekien irakurketa talde honek 4 urte beteko dituela otsailean?)

#BerrizZentauro #2023otsailerakoproposamenak

Last updated 2 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
274 followers · 1374 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Taldekide maiteok, zer moduz liburuaren irakurketa?Otsaileko liburua aukeratzeko unea iritsi da. Hasteko, irakurketa proposamenen zerrenda egingo dugu.

📅 Proposamenak egiteko azken eguna urtarrilaren 1a izango da.

#BerrizZentauro #2023otsailerakoproposamenak

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
460 followers · 2997 posts · Server mastodon.eus

Katixa Agirreren irakurtzea dagokigu @elegose irakurle taldeko kideoi urtarrilean zehar. Gaur hasi naiz eta 50 orrialde inguru irakurri ditut, baina, momentuz, ez nau harrapatu. Aurrera egingo dut, argumentua interesgarria delako, planteatzen duen mundua ezagutzeko gogoa dudalako eta askotan gertatzen delako hasieran konektatu ez, baina apur bat aurrerago konektatzea.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
460 followers · 2997 posts · Server mastodon.eus

Katixa Agirreren irakurtzea dagokigu @elegose irakurle taldeko kideoi urtarrilean zehar. Gaur hasi naiz eta 50 orrialde inguru irakurri ditut, baina, momentuz, ez nau harrapatu. Aurrera egingo dut, argumentua interesgarria delako eta askotan gertatzen delako hasieran konektatu ez, baina apur bat aurrerago konektatzea.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
460 followers · 2997 posts · Server mastodon.eus

Katixa Agirreren irakurtzea dagokigu @elegose irakurle taldeko kideoi urtarrilean zehar. Gaur hasi naiz eta 50 orrialde inguru irakurri ditut, baina, momentuz, ez nau harrapatu. Aurrera egingo dut, argumentu interesgarria delako eta askotan gertatzen delako hasieran konektatu ez, baina apur bat aurrerago konektatzea.

#BerrizZentauro

Last updated 2 years ago