AGUSTINAK
Agustinetan lanbide sortzaileen eta kultur industriaren poloa kokatuko dugu. Proiektu honek kultura motore ekonomiko gisa aktibatzen lagunduko digu. Horrez gain, espazioaren eraberritzeak auzorako parke berri zabal bat irabaztea ekarriko du.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
GALTZARABORDAKO
PARKEA
Galtzarabordako parkea eraldaketa handi bat garatuko dugu auzo bihotza indartu eta ingurune bizigarriago bat eskuratzeko. Eraldaketa hori auzoko eragileekin batera landuko dugu.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
BERAUNGO IGERILEKUAK
Beraungo igerilekuan beste kirol jarduera batzuetarako aukera zabalduko duen espazio berri bat eraikiko dugu, urte guztian zehar erabili ahalko dena.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
MUSIKAREN ETA
SOINUAREN ETXEA
Kantuarekin eta musikarekin lotuta herrian ditugun eragileentzako espazio partekatua martxan jarriko dugu Altzaten aurreikusita dagoen partzela eraikigarrian. Espazioaren diseinua bera eragileekin batera egingo dugu.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
HILTEGIA ERABERRITZEA
Iztieta-Ondartxoko hiltegia eraberrituko dugu auzoa biziberritzen laguntzeko. Bertan, zatirik handiena Hibaikak erabiliko badu ere, eraikinaren zati batean, auzo-etxea kokatuko dugu. 0-6 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta bereziki.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
Maiatzaren 28an inoiz baino gehiago izateko zuen guztion laguntza behar dugu. Hurrengo asteazkenean hauteskundeen erronka lantzeko batzar berezia egingo dugu.
Apirilak 26, asteazkena
Bilgunean
18:00
📩🗳 POSTA BIDEZKO BOZKA
Gaurtik aurrera martxan dago posta bidezko botoa eskatzeko aukera. Maiatzaren 28an Euskal Herritik kanpo bazaude edo bozkatzera bertaratu ezin baduzu, egizu posta bidez. Edozein zalantza izatekotan jarri gurekin harremanetan WhatsApp bidez edo deituz.
Herrian
654644685
673064668
GIPUZKOA - 648 176 377
Boza eskatzeko epea: apirilaren 4tik maiatzaren 17ra; Bozkatzeko epea: maiatzaren 8tik 24ra
GAZTAÑOKO IGOGAILUA
Erdigunea eta Gaztaño lotuko dituen igogailu berriaren proiektua martxan dago. Laister hasiko dira eraikuntza lanak eta horrela irisgarritasuna hobetu oinezko konetibitatea sendotuko dugu.
ETXEBIZITZA SOZIALAK
Gazteentzako etxebizitza sozialak eraikiko ditugu Altzaten. Horrela gazteei euren bizitzak modu duinean garatzen lagundu nahi diegu, eta emantzipaziorako aukera erraztu.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
GEHIAGO IZATEKO
Larunbatean argi sentitu genuen inoiz baino gehiago izateko indarrez gaudela. Indar hori ordea antolatzeko momentua da. Guztion artean gehiago izan ahal izateko kanpaina eraikitzeko. Batu kanpainako informazio kanalera.
Maiatzaren 28an inoiz baino gehiago izango gara. Herri hobea eraikitzen jarraitzeko talderik onena dugu!
MERKATUZAR
BETETZERA
Erronka handia dugu ate joka. Maiatzaren 28an inoiz baino gehiago izan behar dugu, gure herriak aurrera egiten jarraitu dezan.
Horregatik, larunbateko zerrenda aurkezpenean txiki utzi behar dugu Merkatuzar, gure hautagaiei ahalik eta eta babes handiena erakutsiz.
Gonbidapen hau zure inguruko 5 pertsonei bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Erronka erraldoi honi elkarrekin egingo diogulako aurre.
Larunbatean, martxoak 25
Merkatuzar
12:00
BERDINZALEAGOA
Politika feminista gehiago garatuko ditugu datozen lau urteetan. Herri berdinzaleago baten bidean pausoak emateak herri duinagoa egiten gaituelako.
Emakumeen etxearen zabalpena
Berdintasun politiken deszentralizazioa
Erasorik gabeko jaien inguruko lanketa integrala
LGTBIQ+ pertsonen diskriminazio egoeren behatokia
Azpikontratutako zerbitzu feminizatuen publifikazio-prozesua abiatzea
Indarkeria matxistaren ardura izango duten agenteen sorrera
BERDINZALEAGOA
Politika feminista gehiago garatuko ditugu datozen lau urteetan. Herri berdinzaleago baten bidean pausoak emateak herri duinagoa egiten gaituelako.
Emakumeen etxearen zabalpena
Berdintasun politiken deszentralizazioa
Erasorik gabeko jaien inguruko lanketa integrala
LGTBIQ+ pertsonen diskriminazio egoeren behatokia
Azpikontratutako zerbitzu feminizatuen publifikazio-prozesua abiatzea
Indarkeria matxistaren ardura izango duten agenteen sorrera
FINI RUBIO
Adinekoentzat bizi osorako etxebizitza dotazionalak eraikiko ditugu. Etxebizitza hauek bakarrik bizi nahi ez duten adiekoentzat bizi baldintza duinak bermatzeko funtsezkoak izango dira
Adinekoen autonomia sustatuko dute
Harreman berriak sustatuko dituzte
Bizi osorakoak izango dira
HERRI
ZAINTZAILEAGOA
Elkar zaintzen duen herria izateko proiektu ezberdinak garatuko ditugu datozen lau urteetan. Osasun mentalari, desiratu gabeko adinekoen bakardadeari eta inklusioaren arloari erantzunez besteak beste.
Ezagutu proiektu guztiak hemen
gehiago.eus
ALDAKOENEA
Udalaren ZU! arreta zerbitzuaren eta gizarte zerbitzuen bulego berri bana jarriko ditugu Aldakoenean. Ekipamendu honek udala goiko auzoetara gerturatzen lagunduko du.
Ezagutu herri programako proiektu guztiak
gehiago.eus
Herritarrok egina, herria denon bizitzak garatzeko toki hobea izan dadin.
Herri programa aurkeztu dugu: http://gehiago.eus
@ehbilduoe
#Orereta #Errenteria
#BideanGehiago #UdalgintzaEraldatzailea
#orereta #errenteria #BideanGehiago #UdalgintzaEraldatzailea
ETXEBIZITZA POLITIKAK
Etxebizitzarako eskubidea bermatzeko bidean politika ezberdinak jarri ditugu martxan azken urteetan.
Gazteen emanzipaziorako udal dirulaguntzak
Gazteen etxebizitza komunitarioaren proiektua
54 etxebizitza tutelatu berri gazteentzat 2019an
Esnabiden 27 etxebizitza sozial berri eraikitzeko akordioa
KULTURA GEHIAGO
Olatu kultural berri bat ahalbidetzeko proiektu garrantzitsuak jarri ditugu martxan:
Lekuona Fabrika
Herri arteko eskola, 1.000 ikasle baino gehiagorekin
JoxepaAntoniAranberri Anitzenea hizkuntza berrikuntzarako