mikelgs · @mikelgs
171 followers · 2745 posts · Server mastodon.eus

@elegose
Nik etxean dut Ispiluak eta itsasoak (lehenengoa). Gustatzen bazait, (bigarrena) ere irakurriko dut, liburutegira itzultzen dutenean. Eta antza denez hirugarren bat egongo denez, horren zain geratu beharko!

#DistiraEtaAlderantzia

Last updated 5 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
215 followers · 1300 posts · Server mastodon.eus

Kaixo :elegose: taldekideok!

Zer moduz daramazue ?

Gaur, apirileko proposamenekin hasi behar dugu, hona datak:

πŸ—“οΈ Martxoak 22 - 28: proposamenak egin traola erabiliz.
πŸ“ˆ Martxoak 29 - Apirilak 4: inkesta bete.

πŸ“– Zein irakurketa proposatu nahi duzu?

#DistiraEtaAlderantzia #2021ApirilekoProposamenak

Last updated 5 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

Eserialdi batean irakurri dut . Irakurketa atsegina iruditu zait eta konturatzerako bukatu dut 72 orriko liburuxka.

Joxean Agirrek hainbat liburu idatzi ditu, baina hau da irakurri diodan lehena. Ez dut uste azkena izango denik.

Liburua irakurtzen ari nintzela sumatu dudan bezala, liburu honek badu aurrekaria: , eta trilogia itxiko duen nobela erdi egina omen dauka idazleak.
naiz.eus/eu/info/noticia/20210

#DistiraEtaAlderantzia #IspiluakEtaItsasoa

Last updated 5 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Azkenean esku artean daukat Joxean Agirreren !

#DistiraEtaAlderantzia

Last updated 5 years ago

Dabid πŸ΄β€β˜ οΈ · @desertorea
305 followers · 2569 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Otsailekoa irakurtzen azkena eta martxokoa irakurtzen lehena.

Oso gustura irakurri dut . Kontakizuna bera polita da, baina are politagoa da nire ustez, Joxean Agirrek nola kontatzen duen. 76 orrialde eskas dira eta gaur bezalako gau tonto bakarrean irakurtzen da.

Parisera eraman nau eta Euskal Herrira bueltatu: distiraren Parisera, alderantziaren Parisera.

Nekez eskatu dakioke gehiago gustu handiz idatzitako eta erreferentzia kulturalez betetako nobela motzari.

#DistiraEtaAlderantzia

Last updated 5 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
215 followers · 1300 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Lagunok!

Martxoko inkesta betetzeko denbora agortu da eta hurrengo liburu hau irakurtzea erabaki dugu:

πŸ“– Distira eta alderantzia, Joxean Agirre Odriozola elkar.eus/eu/liburu_fitxa/dist

Irakurketa komentatzeko erabiliko dugun traola izango da.

Pozik? 😍

#DistiraEtaAlderantzia

Last updated 5 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Oraintxe bozkatu dut @elegose​tarrok irakurriko dugun hurrengo liburua aukeratzeko inkestan. Animatu zu ere eta parte hartu!
framadate.org/ud6H5XDglM1LJlxH

Miren Amuriza Plazaren eta Joxean Agirre Odriozolaren dira .

Ohi bezala itxura ederra dute. Orain arte irakurri ditugun liburuetatik batzuk gehiago gustatu zaizkit besteak baino, baina ez dut batere utzi bukatu gabe gustatu ez zaidalako edo aspertu nauelako. Aukeraketa finak πŸ˜€

#basa #DistiraEtaAlderantzia #2021MartxokoProposamenak

Last updated 5 years ago

Dabid πŸ΄β€β˜ οΈ · @desertorea
305 followers · 2569 posts · Server mastodon.eus

@elegose estooo... bozkatu dut, baina tranpa egin izana aitortzen dizuet. eta , biak erosi ditut. Biak irakurri nahi ditut eta πŸ₯Ί

Baina zor dut, ez naiz helduko otsailean irakurtzera 🀣

#basa #DistiraEtaAlderantzia #SotoanGordeak

Last updated 5 years ago