Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Guzti honek merezi du

Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatze

edonola.net/2021/04/04/guzti-h

#Domeketakogosaria #kafepintxo #dibulgazioa #edonola #gu #urtebetetzea

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

2020

Urte honetan idatziko dudan azkenengo testua da hau. Urte arraroa izan da, gogorra, momentu batzuetan beldurgarria. Baina ez dut sentitzen urtea berez txarra izan denik. Gure miserien ispilua izan da baina horrek ez du urtea txarra egiten, orain arte egin duguna baizik.

Bide errazetik joko dugu eta erru guztia urteari bota. 2020a kaka bat izan dela eta pikutara bidali. Baina horrek ez du konponduko hona

edonola.net/2020/12/27/2020/

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Gabonak

Oso gabonzalea naiz. Bihar Tomas Deunarekin hasiko den urteko sasoia hau pila bat gustatzen zait. Aurten pixka bat ezberdinak izango dira, baina berdin-berdin gozatuko ditut. 

Bihar Areatzara ez naiz joango, ados, baina horrela jendetza ekidingo dut (iaz pilo bat agobiatu nintzen). Baina txistorra jatea eta indabak sakramentu guztiekin jatea berdin-berdin egingo dut.

Etzikaramu Olentzero dator

edonola.net/2020/12/20/gabonak

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Telesailak

Plazer handi bat badut hori telesailak ikustea da. Batzuetan konpultsiboki kontsumitzen dudan zerbait da. Izan ere, beste bizitza batean blog honetan ikusten nituen telesalei buruz idazten nuen, eta hor nonbait egongo dira gordeta.

Aspalditik iruditzen zait telesailak direla ikus-entzunezko arlotik eta literatura arlotik istorio interesgarrienak kontatzen dituztela. Formekin, kontakizunekin

edonola.net/2020/12/13/telesai

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Txokolatea

Bere hortan. Esnearekin. %70a arte. Almendrekin. Egindakoa. Turroia. Bonboiak. Txurroekin. Bizkotxoekin. Ogiarekin. Gailetekin. Palmeran. Hostopilean. Pantxinetan. Baina ez txuria. Ezta lore eta gauza arraroekin. Ontza bat. Edo bi. Edo tableta osoa.

Txokolatearen inguruan liturgia oso bat jaso dut etxean: Eguberriko gosaria egindako txokolatea da, Josu haurtxoaren gosaria, hain zuzen ere (am

edonola.net/2020/12/06/txokola

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Nagitasuna

Bai, gaur berandu nabil. 120 hitz inguruko pieza hauek hamarretan argitaratu ohi ditut. Zera, normalean aurretik idatzita uzten ditut eta programatu egiten dut ordu horretan plazaratzeko. Baina azken aldian sekulako nagitasuna ematen dit guztiak eta berandu nabil. Izan ere, gaurko pieza beste gai bati buruzkoa izango zen. Atzo idatzi nahi nuen baina gaur goizerako utzi nuen eta azkenean ohean g

edonola.net/2020/11/29/nagitas

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Idoloak

Idoloen fenomenoa eta sortzen dituen pasioak eta fanen legioak behiak trenei begira bezala uzten naute. Hotz, oso hotz. Batzuetan iruditzen zait dela ulertzen ez dudalako edo, agian, nire estandarretarako, zerbait irrigarria dela pertsona bat edo dena delakoa gurtzea. Baina ez da hori, gertatzen ari dena ulertzen dut, eta ez du nigan inolako erreakziorik sortzen, ezta barregura ere; asko jota sinesga

edonola.net/2020/11/28/idoloak

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Eltxoak

Eltxoek oso gogoko dute ni ziztatzea. Ez dakit zer duen nire odolak edo usainak erakartzen dituela. Uda terriblea da zentzu horretan: ez banaiz kontuz ibiltzen, edozein momentutan ziztatzen naute. Okerrena gauetan da, ez badut eltxo-hilgarria botatzen goizeko ordu txikitan ziztada heltzen da. Eta esnatzea. Eta azkura. Eta azkurak lo egiten ez uztea. Eta hurrengo egunetako azkura. Kremak eman beharra

edonola.net/2020/11/22/eltxoak

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Errua

Azken zortzi hilabeteetan, eta azken asteetan batez ere, errua oso presente izan dugu. Kororen hedatzearen errua banatzen eta errieta egiten denbora pasatzen dute beren erantzukizunari so egin nahi ez diotenek. Baina errua oso arrotza egiten zaidan zerbait da. 

Agian nire formakuntza laikoagatik hain kristaua den erruak ez du inolako eraginik nigan. Behiak trenari begira bezala gelditzen zait erruaren

edonola.net/2020/11/21/errua/

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Baheketa

Koronabirusaren pandemiarekin hitz eta gauza berri askotara ohitua gara. Horien artean baheketak daude. Herri batean positiboen kopurua asko igotzen denean, testak egitera deitzea, hain zuzen ere. Aste honetan horrelako batean parte hartu dut.

Bakoitzak bere arrazoiak ditu halako deialdi batean parte hartzeko edo uko egiteko. Nire partetik, batetik, ahal den heinean laguntzeko. Halako deialdi ba

edonola.net/2020/11/15/baheket

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Urtebetetzea

Asteazkenean nire urtebetetzea izan zen. 38 bira oso eman dizkiot eguzkiari. Asko gustatzen zaidan eguna da, urteak betetzea ospatzea pila bat gustatzen zait. Aurten, gainera, lehenengo aldiz jai-egun bezala hartu dut, lasaiago eta gusturago ospatzeko.

Jaio nintzenetik HIESaren pandemia hor bazegoen ere, aurten bizi izan dugun COVID-19aren pandemiak gogor jo gaitu. Eragin askoz arinagoa

edonola.net/2020/11/08/urtebet

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Hilerriak

Gaurko egunean ohitura dago herri honen parte batean hilerriak bisitatzea. Bertara hildako senideak bisitatu eta loreak eramaten zaizkie.

Hemeretzi urte dira gurean egun horretan gure liturgia sortu genuenetik. Hasieran amamari Busturiako hilerrira bisita egiten genion. Lehenengo Foruan gelditzen ginen berak gosalduko lukeen bezala gosaltzera; gero Bizkaiko herri random batera joaten ginen baz

edonola.net/2020/11/01/hilerri

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Sukaldea

Nahiko agerikoa da jatea gustuko dudala: janarien argazkiak txiokatzen ditut, azpiatal hau gosariaren inguruan eraikita dago eta kokatzen den atala hamaiketakoari egiten dio aipamena. Bai, janaria nire bizioa da eta jaten asko gozatzen dut. Batez ere janari hori kozinatu badut.

Zeren niretzat sukaldea erlaxatzeko tenplu bat da. Kozinatzeak pilo bat erlaxatzen nau. Garaia estresagarrietan nagoene

edonola.net/2020/10/25/sukalde

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Zientziafobia

Azken hilabeteetan zientzien gain jarri ditugu gure itxaropenak. Bere akatsak izango dituzte baina dugun heldulekurik eta lanabesik onenak dira. Baina zentraltasun horrek kontrako erreakzioa sortu du, ere zientzien mesfidati direnak edo, zuzenean, zientzian aurka beren obsesioak botatzen dituztenak.

Noski, ni honetan alde interesatua naiz: zientziak dira nire ogibidea eta, gainera, gri

edonola.net/2020/10/18/zientzi

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Bartzeloneta

Orain dela hamar urte Bartzelonara bizitzera joan nintzen bi urtez. Bartzeloneta auzoan pisu txiki baina itxuroso bat hartu nuen, lanetik gertu. Merkatua alboan nuen eta kalearen bukaeran hondartza ikusten zen.

Auzoaz maitemindu nintzen. Gentrifikazio prozesua hasita bazegoen ere eta turismoa mehatxu bat bazen ere, oraindik bere xarma mantentzen zuen. Bartzelona den jolas-parkearen baita

edonola.net/2020/10/11/bartzel

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Maratoia

Jada aurkeztu dute EiTB maratoiaren edizio berria. Aurten, sorpresa, COVID-19ari buruzko ikerketari limosna emateko izango da. Oraindik iazko dirua banatu gabe dagoenean –aste honetan jakin da laster diru hori eskatzeko epea zabalduko dela, noiz banatuko duten, auskalo– edizio berriarekin mehatxatu gaituzte. Iaz Lau Teilaturekin torturatu ostean, aurten ekitaldirako prestatutako bertsoa abestea iza

edonola.net/2020/10/04/maratoi

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Beldurra

Ezin gaitezke beldurrarekin bizi. Hori diogu askotan, mantra bat bezala. Normalean ez naiz beldurrarekin bizi, ez nau gelditzen, egin beharrekoak egiten ditut, kontuz eta tentuz, baina beti aurrera. Kororekin hau aldatu da.

Beldurra izan dut. Beldurra izaten jarraitzen dut. Bai, beldurra. Ez da “errespetua” (beldurra mozorrotzeko darabilgun eufemismoa), beldurra da. Arrazionala dela adostu dezak

edonola.net/2020/09/27/beldurr

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago

Koldotxu · @koldotxu
178 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

Arrauna

Ez naiz batere kirolaria. Ezta kirolzalea ere ez. Baina estropadek liluratzen naute. Kirol puska bat iruditzen zait: esker txarrekoa askotan, sufrimendu handikoa, baina oso ikusgarria. Eta oso erreza eta atsegina jarraitzeko.

Urtero bezala, niretzat uda lehen arraunkadekin hasi zen eta gaur bukatuko da azken traineruaren txopak helmuga zeharkatuko duenean. Uda osoan zehar arraunlariek arrauna hart

edonola.net/2020/09/20/arrauna

#Domeketakogosaria #kafepintxo

Last updated 5 years ago