Maddi Ane Txoperena idazleak Igartza Saria irabazi du #EzErranInori proiektuarekin. Aurten @elegose irakurle taldean bere lehen eleberria, #EneBaitanBiziDa, irakurri genuen eta asko gustatu zitzaidan. Ea zer moduzkoa den bigarren hau.
https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20200910/maddi-ane-txoperenak-irabazi-du-igartza-saria
#EzErranInori #EneBaitanBiziDa
#EneBaitanBiziDa oso gustura irakurri dut. @elegosen irakurritako liburuetatik gehiena gustatu zaidanetako bat da. Hala ere, Marie, Josefina eta liburuko gainerako pertsonaiei buruz gehiago jakiteko gogoarekin geratu naiz. Irakurleak bete beharreko hutsune asko daude liburuan, ziur aski idazleak nahita utzita. Ez dakit istorio honi jarraipena emateko asmoa izango duen ala ez, baina Maddi Aneren hurrengo liburua irakurtzeko gogoarekin!
#EneBaitanBiziDa liburuaren hizkera gertukoa izanik oso atsegiña egin zait. Josefinaren pertsonaia nire inguruko hainbat gerturekin lotu dut, eta haiekin bezala, hainbat pasarteren inguruko asegabeko jakinmiñez geratu naiz...eta betiko joan direnez horrela geratu behar tamalez!😪
:elegose: Ze moduz daramazue #EneBaitanBiziDa liburuaren irakurketa? Bihar abuztuan irakurriko duguna aukeratzen hasiko gara:
* Uztailak 20-26: proposamenak jaso #2020AbuzturakoProposamena traolan.
* Uztailak 26-Abuztuak 2: inkesta bete.
Ados?
#EneBaitanBiziDa #2020AbuzturakoProposamena
Azkenean esku artean daukat @elegose irakurle taldean uztailean irakurriko dugun liburua: Maddi Ane Txoperena Iribarrenen #EneBaitanBiziDa. Ea ba!
Uztailean irakurriko dugun liburua zein izango den erabaki dugu jada (aspaldiko partez parte-hartze ederrarekin):
Ene Baitan Bizi Da (X. Gazteluma Saria), Maddi Ane Txoperena (6 boto) https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ene-baitan-bizi-da-x-gazteluma-saria/txoperena-maddi-ane/9788490276518
Bozkatu ez baduzu ere, animatu eta elkartu geurera!
Liburua iruzkintzeko erabiliko dugun traola #EneBaitanBiziDa izango da :)
Liburuaren inguruko informazio gehiago, hemen https://www.invidio.us/watch?v=KC2b0PPFdps