Erabiltzailea sortzeko aukera ireki dugu tarte baterako :pixelfed: https://pixelfed.eus instantzian.
Abisatu @eztabai izen ematen duzunean, berriro itxi dezakegula jakiteko (spammerrak ez sartzeko horrela egin ohi dugu).
#galdetulasai #FedibertsoaUlertzen
Batzuetan hemen proposatu izan dut Fedibertsoko beste kontuak jarraitzea (adibidez peertube kanal bat).
Baina gutxitan komentatu dut alderantziz ere posible direla interakzio batzuk. Hau da, beste sare sozial batetik mastodon ikustea.
Paperjaleko jakinarazpenetan hau agertzen zait orain (ikusi irudia).
Bi erabiltzaile horiek ez dira Paperjalekoak, Mastodonekoak baizik. Ni neu (baina mastodonekoa) eta @gorka_bm k ere gogoko egin du mezua, mastodonen.
Bideo bat igo berri du @gontxatorre k peertube.eus-era.
Bere peertube erabiltzailea jarraitu nahi baduzue, hauxe da: @pagotxa
Klik egin, jarraitu eta bere bideo-mezuak mastodonen agertuko zaizkizue. Nahi izanez gero kanpaitxoari ere eman, horrela jakinarazpen gisa agertuko zaizue, zerbait argitaratzen duenean (gero kanpaixoa kentzea ere badago, noski).
@desertorea @joxean Fedilabekin proba bat egin dut eta bai, ikus daitezke beste instantzietako denbora lerro lokalak, beti ere publiko bezala jarrita badauzkate. Adibidez, irudietan https://bcn.fedi.catββekin egin dudan proba (ez dut uste Mastodon denik, Akkoma?, baina funtzionatu du).
#FedibertsoaUlertzen
Ederki azaldu du @txopi -k zer gertatzen ari den Reddit sare soziala eta :lemmy: Lemmy alternatiba librearekin: https://lemmy.eus/post/169922
Feditips kontua estimatzen dut (asko ere ez dut ezagutzen), aholkuak ematen dituelako fedibertsoari buruz.
Baina duela urte eta erdi hanka sartu zuen, nire ustez, komentario honetan: https://mstdn.social/@feditips/106835057054633379
Ahaztuta neukan gaia, baina Reddit sare soziala erabaki txarrak hartzen ari omen denez (bere alternatiba librea da lemmy) orain Lemmy berriro ezagun egiten hasi da eta elkarrizketa zahar honetan nire mezu bati erantzun diote.
Nahi izanez gero, irakurri haria.
@txo_elurmaluta @txopi #FedibertsoaUlertzen interesgarria iruditu zait zuen elkarrizketa eta erabiltzaile gehiagok jakin dezaten traola idatzi dut π
@Mendilarre tutorial bat dago, nola egin azaltzen duena
https://peertube.eus/w/wWy1ytTMpXETr6d2W2vvAM
@gontxatorre @mikeletxeberriaokariz traola gisa #tutbatbasoan erabili izan da, nahi baduzue (nik mendi eta lore gutxi ikusten dut azkenaldian π )
Ah, eta argazkia nagusi izanik mezu horietan, pixelfed bidez zabaldu litezke mezuak agian, lizentzia ireki bat emanez nahi bada). Baina ez nago ziur ea traolak harrapatuko dituen mezu horiek (Mastodonen esan nahi dut). Besterik gabe, nahi izanez gero egin probak.
#tutbatbasoan #FedibertsoaUlertzen
@abaraska Zorionak! #FedibertsoaUlertzen PaperJale instantzi berria jaio da.
Euskal Literaturaren Topagune πͺ
Gaur, Pi (3.14) egunean.
Wordpress-en activity pub protokoloa txertatzeko plugina eskuragarri dago, beta fasean.
Fedibertsotik blog batean idatzitako artikulu bat jarraitzeari atea irekiko dio.
@bertol @admin @txopi @tfe neuk be eskertzen dotez azalpenak, eta gordeko dotenetariko bat #FedibertsoaUlertzen da
@admin @txopi @tfe eskerrik asko! #FedibertsoaUlertzen traola zerrendara. Norbait gehiok ikasi baldin badu, neu ere pozik!
@bertol @txopi Web bitartez, 4.0.0 bertsiotik aurrera, traolak jarraitzeko aukera dago, zuek esan bezala traola bat bilatu eta "Jarraitu traola" botoia sakatuz.
4.1.0 bertsio berrian jarraitzen dituzun traolak zerrendatu ditzakezu. Horretarako:
1. Sakatu zure profilaren ondoko hiru puntuen botoia.
2. Sakatu "Jarraitutako traolak" aukera.
3. Jarraitzen dituzun traolen zerrenda agertuko zaizu.
norbaitek badaki nola jarrai / gehi daitezten traolak?
Mastodon webgunetik erabiltzen dut, zuzenean.
#FedibertsoaUlertzen Mastodonen bertsio berriarekin, v4.1.0, traolen zerrenda egiteko aukera sortu dute.
β‘οΈ https://github.com/mastodon/mastodon/pull/21773
@admin -en jada martxan, Mila Esker β€οΈ
#FedibertsoaUlertzen #Jerboa Androiderako Lemmy bezeroa da.
β‘οΈ https://github.com/dessalines/jerboa
Badakit euskal komunitateak baduela #Lemmy instantzia baina eneukan #Jerboa -ren berri.
@abaraska π
#FedibertsoaUlertzen #jerboa #lemmy
Argiaren PeerTuben (bideoak.argia.eus) zuzenekoa ematen ari dira.
Bideoari π ematen saiatu naiz, baina saioa hasteko eskatzen zidan (1. irudia).
Probatu dut peertube.eus webgunetik zuzeneko hori bilatzen eta aurkitu dut, federatuta baitaude. Berdin-berdin ikusten zen eta, nire saioa hasita nuenez, π ematen eta iruzkin bat idazten utzi dit (2. irudia).
Argiaren peertubera itzuli eta bai, bertan ere ikusten dira π jaso duela eta iruzkina (3. irudia).
CC @larbelaitz
@jogerka @txikillana @izarobasurko @Jokin @desertorea
π #FedibertsoaUlertzen π
(Nik zeozer irakurtzen dut, baina momentuz behintzat ez dut sare sozial horren beharrik sentitzen)