Nora Salbotx: "Burujabetza txiki guztiez hitz egin behar dugu, teknologia burujabetzarekin batera, burujabetza kulturan, elikaduran eta arlo guztietan. Intersekzio guzti horietan hazi egiten gara". #HeLtopaketak
Miren Berasategi: "Pribatutasuna mahai gainean jartzen dugunean, gure datuen burujabetzaz ari gara, ez zerbait ezkutatzeko izateaz". #HeLtopaketak
Alexi Gabilondo: "Chrome baino askoz hobe ordenagailu bat. Ordenagailuan Windows baino hobe GNU/Linux edo gutxienez ahalik software libre gehien. Nik Luberri sistema eragilea diseinatu nuen, ikasleek behar dituzten tresna pila dakarrena, denak libreak". #HeLtopaketak
Alexi Gabilondo: "Chromebook ez da ordenagailu bat. Aplikazio bakarra exekutatzen duen gailu bat da, Google Chrome. Piztu eta batera ikaslea identifikatzen du eta egiten duen guztiaren zelatatzen du. Gainera 5 urte bakarrik pasata berria erosi behar da". #HeLtopaketak
RT @Librezale@twitter.com
Zer da burujabetza teknologikoa? Nola lagun dezake #SoftwareLibreak horretan? Zein da #BurujabetzaTeknologikoaren papera hezkuntzan?
Ostegunean 18:00etan #HezkuntzanEreLibrezaleren gonbidatuek gaia jorratuko dute. #HeLtopaketak
OHARRA: 2. topaketa ikus dezakezu1.a ikusi barik!
🐦🔗: https://twitter.com/Librezale/status/1273147123421392897
#HeLtopaketak #hezkuntzanerelibrezale #burujabetzateknologikoa #softwarelibrea