@txikillana 2021ean Agatha Christieren #HilketaLokartua irakurri genuen @elegose irakurle taldean. Ni zalea naiz π΅οΈ
Badago #HilketaLokartua liburua amaituta!!! :elegose: @aldatsa @miren gustatu jat! Konparatu ezkero gaur egun idazten dan nobeka baltzagaz, ikerketaren pausu guztiak azaltzen dira. Alkarrizketak garrantzi handia dauke. Ordenatuta, atzera eta aurrera ibili barik! Irakurleak hiltzailea ataratzeko modukoa. Nik irakurketagaz disfrutatu dot, burua apurtu barik eta ez dot asmatu gura izan. Pertsonai gitxi, istoria ondo lotuta. Merezi izan dau, Agatha Christie irakurtzeak barriro!
Kaixo kuadrila, aste honetan #2021AbuztukoProposamenak jaso behar ditugu! Zer moduz daramazue #HilketaLokartua? Pentsatu duzue zein liburu proposatu duzuen abuzturako?
* Uztailak 26 - Abuztuak 1: proposamenak jasoko ditugu.
* Abuztuak 2 - 8: inkesta betetzeko tartea.
Bat, bi, hiru... ekin!! π
#2021AbuztukoProposamenak #HilketaLokartua
Amaitu dut Agatha Christieren #HilketaLokartua. Azkenean nik susmatzen nuena zen hiltzailea π
Lehen atalek harritu naute, etxe sorgindu bati buruzko nobela bat zirudielako, eta hori ez delako Agatha Christiren liburuei buruz dudan oroitzapena, baina Miss Marple agertzen denetik aurrera detektibe eleberriko klasikoaren bidea hartzen du. Harrapatu nau eta lau-bost eserialditan irakurri dut.
Pare bat liburudendatik galdetuta, etxera bueltatu naz liburu barik. Auzoko dendan eskatuko dot #HilketaLokartua eta ia noizko ekartzen deusten! :elegose: ondino aste bi hilea amaitzeko! π€πͺ
:elegose: @elegose irakurle taldeko uztaileko liburua hasteko prest: Agatha Christieren #HilketaLokartua.
Duela urte dexente β#Usurbilβen kontainerrak zeudenean, hortik atera kontuakβ lanera nindoala norbaitek zaborrontzien ondoan utzitako Agatha Christieren gaztelerazko liburu mordoa aurkitu nuen. Ez dakit denak irakurri nituen, baina gehienak bai π€
:elegose: Proposamen bakarra jaso dugu uztailerako, beraz beste inork kontrakorik esaten ez badu, horixe irakurriko dugu #2021UztailekoProposamenakβ
Hilketa lokartua, Agatha Christie http://www.igela.eus/portfolio/hilketa-lokartua-2/
Irakurketa komentatzeko erabiliko dugun traola #HilketaLokartua izango da πͺπ©Έ
#2021UztailekoProposamenak #HilketaLokartua