@erralin @ueu_orokorra @Skurako Jaione eta Arkaitzek #IEB2022an zeramatzaten "@Teks Softwarea politikoa da" kamisetak asko gustatu zitzaizkidan. Zuek egin dituzue?
#AdimenArtifiziala #IEB2022 #50UEUrte #UI50
Bazkaldostean mahai-ingurua: Adimen artifiziala pentsatzeko moduak.
Itziar Cortes (Elhuyar)
Eduardo Apodaka (EHU)
Itziar Alkorta (EHU)
Beñat Erezuma (Bigarren Hezkuntzako aholkularia)
Moderatzailea: Xabier Arregi
#adimenartifiziala #IEB2022 #50UEUrte #UI50
#IEB2022ko goizeko saioa amaitzeko @librezaleko @aldatsa eta @txopik #CommonVoice auzolan digitala aurkeztu dute. Helburua ahalik eta hizkuntza gehienetan teknologiarekin ahots bidez komunikatu ahal izatea, baita multinazionalek baztertutako hizkuntza gutxituetan ere.
Donibane Lohizuneko ikastolako Eder Etxebarria Rojo (@EDERTO87) gurasoa #TxikiLinuxera egin duten jauzia azaltzen ari da.
#HodeiaEzDaExistitzen saioaren azken saioan elkarrizketatu genuen:
"Hezkuntza burujabetza: Ipar Euskal Herrian egin diren azken urratsak"
https://iametza.eus/saioa/hezkuntza-burujabetza-ipar-euskal-herrian-egin-diren-azken-urratsak/
#IEB2022
#TxikiLinux #Hodeiaezdaexistitzen #IEB2022
Beno, hemen nire proba YogiTea txarteltxoak itzuli.eus eta elia.eusekin itzultzen:
https://twitter.com/erralin/status/1542834465650638852
Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutuko Iñigo Balerdi Urrestarazu: "Teknologiaren erabilera etika eta filosofiarik gabe ez da ezer".
2007tik software librearekin funtzionatzen dute: Liferay, Alfresco, Moodle, Zimbra...
#IEB2022
Jarraian @Skura eta #TEKS sareko Jaione eta Arkaitz Kataluniako Digital Democràtic aurkezten ari dira: Googlek eta Microsoften hezkuntzako tresnen alternatiba librea.
Multinazionalek hezkuntza datifikatuz pertsona baten bizi osoko historial zehatza lortzen dute. DD hezkuntzaren digitalizazioa demokratizatzera dator.
#IEB2022
Informatikarien bilkura bat eta kamiseta friki gutxi ikusi ditut... nirea bezalakoa hemendik eskatu dezakezue: https://latostadora.com/web/git_lokala_da__diseinu_zuria/2515879 #ieb2022 @ueu_orokorra
Orai https://mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna aurkezten ari da @ileturia. Pribatutasun eta genero ikuspegitik sortu dute.
Mycroft eta 40+ trebetasun euskaratu dituzte. Laster Euskal Herrira egokitutako trebetasunak publiko egingo dituzte. Elhuyarren ASR eta TTS hobetu dituzte.
#IEB2022
Donostiako Informatika Fakultatean Wikipediako artikuluak hobetzeaz gain Wikidatarekin programazioa lantzen hasi dira. Adibidez, euskarazko izen-abizenak zuzentzeko: Gallego, Olatz Arbelaitz -> Arbelaitz Gallego, Olatz
#IEB2022
Sophia Genetics-eko Jurgi Camblong biologaria: "Adimen artifizialean gure jakinduria jartzen dugu, adimen kolektiboa da"
Adimen artiziala eta datuak osasungintzan erabiltzen dituzte. 70 herrialdetako 800 ospitaletan egiten dute lan. #IEB2022
https://www.sophiagenetics.com/
Eusko Jaurlaritzako Oscar Guadilla eta Xabier Arrieta: "Itzuli itzultzaile neuronalaren erabilera erdira jaitsi da ikasleek oporrak hartzean, hezkuntzako erabilerak pisu handia du"
GPUak erosi ondoren, Docker eta Kubernetes erabiliz hodeitik Jaurlaritzaren azpiegituretara ekarri dituzte zerbitzuak.
#IEB2022
Vicomtech-eko Oihana Otaegik garraio sistema adimendunen inguruan egiten du lan: "Marketinak kontrakoa esan arren, hurrengo 20 urteetan ez da auto guztiz autonomorik egongo". Seguruago gidatzen laguntzeko sistemak ikertzen ari dira.
#IEB2022
Josu Aztiria Orai NLP Teknologiak zer den eta zertan ari diren azaltzen ari da. Hizkuntza naturalaren prozesamendua industria, enpresa eta erakundeetara eraman nahi dituzte.
Baliabide urriko hizkuntzak eta berrikuntza muinean dituzte.
#IEB2022
https://www.orai.eus/eu
Itziar Aldabe Arregi (@Hitz_zentroa) adimen artifizalean emandako aurrerapausoei buruz: Dall-e, PaLM...
Euskaraz asko dago egiteko baina badira gauza interesgarriak, adibidez, BLOOM LM
Datu irekien garrantzia ere aipatu du
Olatz Arbelaitz Gallegok adimen artizialeko sistemetan pertsonon arteko injustiziak islatzen direla azaldu digu.
Ikasketa automatikoko sistemak datu sexista eta arrazistekin elikatuz gero emaitzak ere halakoak dira.
#IEB2022
Usue Mori Carrascal EHUko irakasle eta ikerlariak adimen artifizialaren historiari errepasoa eman dio, 50. hamarkadatik gaur arte. Jarraian etorkizunera begirako erronka etikoak azaldu dizkigu. #IEB2022
#UI50 #IEB2022 #AdimenArtifiziala #50UEUrte
"Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala" eta
"Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune" martxan
#UI50 #IEB2022 #adimenartifiziala #50UEUrte
#ieb2022 Informatikari euskaldunen bilkura hasi da, aurtengo gaia #adimenartifiziala da eta HiTZ zentroko hainbat kidek parte hartuko dute.