Gure etxean Gabonetan etxeko txikiei #Olentzero-k ekartzen dizkie opari batzuk (gehiegi, deskontrol pixkat badago oraindik).
Baina helduon artean #LagunEzkutua egiten dugu (Amigo Invisible gaztelaniaz) eta bikaina da, arrazoi batzuengatik:
-Pertsona bakoitzak opari bakarra.
-Ez diozu beti gertukoenari egiten.
-Zozketa garaiz egin ohi da, erosketa lasaiago.
Tokatu zaidan pertsonak puruak erretzen ditu. Kubatik habano edo halako puru on batzuk erostea bururatu zait.
Norbaitek esperientziarik?