Amaituta #Lardaska . Badakizue nobela baltzaren jarraitzaile sutsua nazela. Ba lehena eta azkena. Itzulpenak irakurrita ohituta, horretaz zer esanik ez! Baina istoriak ez nau engantxatu. Errez asmatu ahal izan da zer etorren. Idazle hau ezagutu dot eta listo, badaukat ereitzia. Baina ez dot besterik irakurriko. Orain #2020MartxokoProposamena ren zain!
#Lardaska #2020MartxokoProposamena
Liburuak hasierako kapituluetan hotz xamar utzi baninduen ere, pertsonaien infernuetarako jaitsierak laster batean harrapatu ninduen eta di-da batean irakurri dut.
Patricia Highsmith-en beste lanen bat irakurtzeko gogoa piztu zait. Horietako batzuk euskarara itzulita daudela ikusi dut:
* Poliki, poliki haizetan ipuin-bilduma (1988 Koro Navarro)
* Ripley trebea (1999 Asun Garikano)
* Ripleyren jokoa (1995 Asun Garikano)
Ba #lardaska gogoz hartu nuen. Idazkera (ta itzulpen) dotoreak irakurketa errezten du. Pertsonaien eta eszenen deskribapenak landuta daude. Baina ez naiz istorioan sartu. Zerbaitek konektatzea ekidin dit. Ez dakit zehazten zer. Kontua da irakurtzen nuena ondo idatzita zegoela iruditzen zitzaidala baina ez nau harrapatu π€·π»ββοΈ
:elegose: #Lardaskaβn "Berrogeita hamairugarren kaleko eta Hirugarren etorbideko kantoian" irakurri dudanean #Ramonesβen "53rd & 3rd" kanta etorri zait burura.
#Lardaska irakurriz gustura asko nengoen, pentsamendu beltz batek burua zeharkatu didan arte: hego haize zakar honek ez ote du Eitzagako sutea hauspotuko eta ke toxikoa Ermua aldera bultzako?
#ZaldibarArgitu
:elegose: Kaixo taldekideok,
Bihartik aurrera martxorako liburua aukeratzeko prozesua hasiko dugu. Hona hemen datak:
πββοΈπββοΈ Proposamenak egiteko: otsailak 17-24 bitarte. Erabiliko dugun traola #2020MartxorakoProposamena (iaz egin genituen proposamenekin ez nahasteko, urtea jarriko dugu traolaren hasieran).
ππ Inkesta betetzeko: otsailak 24 martxoak 2 bitarte.
Zer moduz #Lardaska liburuaren irakurketarekin? Gustora?
#2020MartxorakoProposamena #Lardaska
Aupa :elegose: @elegose!
Patricia Highsmithen #Lardaska (itzultzailea: Josu Barambones) esku artean daukat!
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko II. @Hilbeltza beka irabazi zuen eta labetik atera berri-berria dago. #Donostia ingurukoak bazarete Hontza liburudendan badaukate π
Gaur 25 urte hil zen Patricia Highsmith, XX. mendeko literaturak eman duen idazle aztoragarrienetako bat. Genero kriminala landu zuen batik bat, eta pertsonaia anbiguoek bete zituzten haren lanetako orrialdeak. Haren lan ezagunetako bat euskaratu berri dute: #Lardaska https://www.berria.eus/paperekoa/1925/032/001/2020-02-04/egonezinaren-lurraldeetan.htm
Kaixo :elegose: taldekideok,
Gogoratu hilabete honetan irakurri behar dugun liburua @Hilbeltza sariko #Lardaska dela, Patricia Highsmithek idatzia eta Josu Barambones Zubiriak itzulia. Datorren astelehenetik aurrera izango dugu liburu-dendan.
2020ko otsaila hau, beltz kolorez tintatuko dugu https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/lardaska
@Zaru_ttikiya @elegose @Hilbeltza
Bai, hori da, Patricia Highsmith-en #Lardaska, Josu Barambones Zubiriak itzulia. (Itzultzailea aipatu gabe ezin utziko dugu π)
Urtarrileko liburua #ItzulizUsuBegiak izanda, ezin aproposagoa iruditzen zait otsailekoa itzulpen bat izatea.
Txalapartaren webgunean salgai dago, baina "Erosi" botoia sakatuta otsailak 3an argitaratuko dutela jartzen du. Irakurtzeko gogoarekin nago!
:elegose: Kaixo taldekideok!
Gogoratu oraingo honetan ez dugula otsailerako proposamenik egin behar. Urtarrilean adostu genuen bezala, otsailean #Lardaska irakurriko dugulako @Hilbeltza π https://txalaparta.eus/eu/liburuak/lardaska