:elegose: Asel Luzarragaren #EsanGabeDoa hastera noa. @elegose irakurle taldean orain arte irakurri ditugun bere beste hiru liburuak gustatu zitzaizkidan: #Bioklik, #Bahiketa eta #MalthusenEzinegona. Honek ere itxura ona du. Ea ba!
#EsanGabeDoa #bioklik #bahiketa #MalthusenEzinegona
Ezin nintzan egon aurreko egunean #MalthusenEzinegona -ri buruz hitz egiteko eta eskertuko neukela ziur nago. :elegose: Beste batzutan aitatu dot nik irakurtzen dodazan liburuetan beste gai, istorioak bilatzen dodazala. Irakurri dot eta beste barik, nahiko galduta ibili naz liburu honetan. Pena bat martitzenean egon ezina! Bueno, hurrengo hilabeteko proposamenik ez dot egingo. @desertorea -k eginikoa gustoko dot eta horren alde nago.
:elegose: Gaurtik aurrera eta hilaren 28ra arte, #2021UztailekoProposamenak traolarekin uztailerako proposamenak egiten hasiko gara, beraz animo #MalthusenEzinegona-rekin. Ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean erabakiko dugu zein irakurri 🕵️♂️
#2021UztailekoProposamenak #MalthusenEzinegona
🤟📖 20 minutu barru hemen izango gaituzu! Animatu eta parte hartu #MalthusenEzinegona tertulian!
#MalthusenEzinegona: zientzia fikzioa ala nobela existentzialista? Edo agian, zientzia fikziozko nobela existentzialista? 🤨
Erantzuna beheko irudian ⬇️⬇️
Bigarren galdera da, nobela existentzialistatzat har dezakegu? Aseli galdetu beharko 🤷♂️🙄 #MalthusenEzinegona
Oso gustura irakurtzen ari naiz #MalthusenEzinegona. Erabateko gorrotoa diot Malthusi, baina galdera nire ustez da: zilegi da Malthusen izaera, goragalea (Sartreren zentzuan, nabarmena delako ilusio merkea besterik ez den bizitza horren hustasun erabatekoa) eragin dezakeen gizarte erabat hutsalean?
Ez dut bukatu, baina momentuz esan behar dut erabateko itxurakerian oinarritzen den gizarte horrekiko tendentzia homizidak edukitzea, normala dela 😇💣🔥
(Malthusen mesedetan zerbait esatearren).
@izaro @birasuegi @elegose oraindik ez naiz hasi liburua irakurtzen, baina gogoz ekingo diot "Ensayo sobre la ceguera" bukatu bezain laster #MalthusenEzinegona
Ostiralean Bermeon egingo duten aurkezpenera joateko asmoa daukat ☺️
(Eta gogoratu, hala nahi baduzue hitzordua daukagula hilaren 22an).
#MalthusenEzinegona sinatuta oparitu didate, Talako kantinan pika fresko batzuk edan ditugu itsasoari eta Izarori begira eta tertuliari forma eman diogu.
Cortazar, Saramago, Bolaño, Sabato... denak komentatu ditugu. Literaturaz berba egiteko aukera gutxi izaten ditudanez, goiz ederra izan da 🌅🍺
:elegose: Lehen argitaratu dugu ekainean irakurri behar dugun liburua zein den, baina irakurtzen dugun Aselen bigarren liburua denez... SORPRESA berezi batekin gatoz 🥁
💻 Oraingo honetan Aselekin bideo-tertulia bat egiteko aukera izango dugu!!!
💬 #MalthusenEzinegona: liburu-tertulia.
🗓️ Ekainaren 22an.
⌛18:30ean.
🔗 https://jitsi.eus/elegose
Zer iruditzen zaizue ideia berri hau @desertorea @Izaskun @mikelgs @aldatsa eta Beñat (nor da Beñat? 🧐).
:elegose: Ekainean zein liburu irakurriko dugun aukeratu dugu eta Asel Luzarragaren Malthusen ezinegona izango da:
* Malthusen ezinegona, Asel Luzarraga Zarrabeitia https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/malthusen-ezinegona/luzarraga-zarrabeitia-asel/9788413600420
Liburua komentatzeko erabiliko dugun traola #MalthusenEzinegona izango da.
Ekin lagunok!