@aldatsa gerra zibilaz dezente irakurtzen dut eta azken aldian gehien hunkitu nauten liburuen artean kokatu nezake #SanrokeetarakoEtxean.
Gainera, irratian entzun nuenean bederatzi urte behar izan zituela informazio guzti hori jasotzeko... pentsatu nuen niretzat pentsaezina dela horrenbeste urtez gauza berari jarraipena emateko beste pazientzia izatea 🤣
:elegose: ETBko Artefaktua programan elkarrizketatu zuten Adriano de Mata idazlea duela aste pare bat. #SanrokeetarakoEtxean liburuari buruzko hainbat kontu interesgarri esaten ditu:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/8399067/adriano-de-mata-ez-digute-historia-behar-bezala-kontatu/
:elegose: #SanrokeetarakoEtxean asko gustatu zait. Nabari da dokumentazio lan handia egin duela, baina ez da historia testu hutsa. Umeen eta helduen kontaketek istorioa osatzen dute eta hizkera desberdinek sinesgarritasuna ematen diote. Xehetasunak zaindu izanaren adibide bat: Lekunberritik Debara trenez joaten zirela kontatzen du, #Lasarten trenez aldatuz. Ez du esaten, baina Iruñetik Lasarteraino joaten zen #PlazaolakoTrena erabiliko zuten. Trenbide hori Lasarten kostakoarekin elkartzen zen.
#SanrokeetarakoEtxean #lasarte #PlazaolakoTrena
Kaixo, talde! :elegose:
Zer moduz daramazue #SanrokeetarakoEtxean liburuaren irakurketa? Hasiko gara azarokoak proposatzen?
#2021AzarokoProposamenak izango da erabiliko dugun traola proposamenak jasotzeko.
* Urriak 19-24: proposamenak jaso.
* Urriak 25-31: inkesta bete.
Bada, ekin! 📚
#SanrokeetarakoEtxean #2021AzarokoProposamenak
Gaur eskuzabal sentitzen naiz, horra bigarren bat:
7️⃣ #SanrokeetarakoEtxean, Adriano de Mata (2021).
Liburu hau sentiberatasun nabariz idatzita dagoela uste dut. Kontatzeko moduak, alde batetik, dokumentazio-lan handia erakusten du, eta, bestetik, bere pertsonaiekiko gertutasun itzela.
Gainera, gure historia hurbileko etapa ilun bat kontatzen du, eta hori berreskuratzea garrantzitsua da, baina Adrianen proposamen literarioarekin berreskuratzea: zoragarria da. Literatura ere badelako.
EITBko #Arratsean saioan izan zen Adriano de Mata, #SanrokeetarakoEtxean liburuaren egilea. Ordubete eskaseko elkarrizketa honetan liburuaren nondik norakoak azaltzen dizkigu dokumentazio fasetik, liburuaren lehen aleak liburu-dendetara heldu ziren arte. 9 urteko proiektua izan zen!!!!
Hona audioa (podcastera harpidetza egitea gomendatzen dizuet): Itxaropenez igo ziren Habana untzira, Sanrokeetarako etxean https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/8376656/itxaropenez-igo-ziren-habana-untzira-sanrokeetarako-etxean-izen-bereko-nobelaz-adriano-de-mata-arratsean/
#arratsean #SanrokeetarakoEtxean
Hiru lau aldiz eutsi behar izan diot negargarri liburuan zehar, baina Pirminen izebaren azken eskutitzaren minari ezin eutsi. Aspaldi ez nuen liburu batekin negar egiten. Barruko teklaren bat jo dit...
Sentsibilitate handiz idatzirikoa da eta Adriano de Mataren lehen liburua dela kontuan hartuta, txapela kentzen dut.
Itzela liburua, benetan hitz gabe utzi nau #SanrokeetarakoEtxean @birasuegi
:elegose: Zein gustura ari naizen irakurtzen #SanrokeetarakoEtxean. Kontuan hartuta Adriano Mataren lehen liburua dela, oraingoz, askoz liburu gehiago etortzea espero dudala besterik ezin dut esan.
Eta Davey “Potato” Jones ezagutu dudala https://aboutbasquecountry.eus/eu/2012/06/21/galestar-patata-bat-euskaldunen-laguntzan-gerra-zibilaren-garaian/
(Gauza da, uste dudala lehenago ere irakurri izan dudala Potato Jones delakoaren buruzko zerbait, baina ez dut gogoratzen non eta zein testuingurutan.)
:elegose: Pirminek izebari idazten dion eskutitza eta hurrengo eszena esango nuke, sentsibilitate handiz idatzitakoak direla. Bigarren eszenaren kasuan, hilerrian egon naiz ni ere, Lemoizko hilerriko ate-postatik (nork beretik imajinatzen ei du) begiratu diot liburuari...
Goizegi da iritzi bat osatzeko, baina horrela jarraituz gero, #SanrokeetarakoEtxean literatura onenetik edango du.
Hasiera esperantzagarria.
:elegose: Lagunok!
🥳 Urrian zein liburu irakurriko dugun aukeratzeko inkestarekin bukatu dugu eta hau izan da irabazlea:
* Sanrokeetarako etxean, Adriano de Mata.
#️⃣ Traola gisa #SanrokeetarakoEtxean erabiliko dugu.
📚 Irakurketa on!!