@otsokume
Aratzetik bueltakoan egin dudan "SL-A14 - Zirauntza erreka" bidearen iturburutik Araiarako zatia basotik doa ia osorik, itzalean. https://www.arabakolautada.eus/rutas/19/11-SL-A14-Rio-Zirauntza
GR 25 bidearen #Zalduondo eta #Durruma arteko etapa #Zirauntzaren iturburutik pasatzen da. Ez dakit zenbateraino doan itzaletik. Hemen aipatzen duten presa baino 50-100 metro beherago daude bideoko urjauzia eta putzua: https://rutasverdes.araba.eus/eu/web/rutasverdes/-/etapa-3-san-roman-de-san-millan-zalduondo
#Zalduondo #Durruma #Zirauntza
#Aratzetik mendi buelta eman ondoren #Zirauntza ibaiaren sorburura ("nacedero") iristean ez neukan itxaropen handirik, lehortearen eraginez ur emari oso eskasa egongo zela uste bainuen, baina ezusteko atsegina hartu dut. Leku lasai eta atsegina. Euri bolada baten ondoren ikusgarria izango da!
#Araia