Aginagako herritarrekin Herri Kooperatiba sortzeko prozesua abian dugu.
+ Bi formazio-ekintza saio egin ditugu, herri kooperatibaren ideian sakondu, esperientziak ezagutu, eta aurrera begirako pauso estrategikoak lantzeko.
+ Herri kooperatibaren eta hainbat proiekturen ibilbidean bidelaguntza abiatu dugu.
#Aginaga #HerriKoop #ESE
@gontxatorre @txikillana @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs
Aurrekoan Gontxak jarritako estekan luzeraren arabera bereizten dituzte:
* Txanela: 5-6 metro luze
* Ala: 8-9 m
* Gallupa: 10-12 m https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/txanela-ala
'Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia' liburuan ere antzeko sailkapena:
* Txanela: arraunerako urontzirik txikiena. Saikolatik gora ez omen daude (#Orio eta #Aginagaren arteko muga, Salmasteitik gertu).
* Ala: gabarra txikia.
* Gabarra: Ala handia.
#Oria
@txikillana @gontxatorre @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Hemen “Aginaga, Errioko jarduerak eta bertako hiztegia” liburuko zati batzuk. PDFa online zegoen, baina ez dut aurkitzen. XX. mendean #Aginaga eta #Txokoalde inguruan oso ohikoa zen ala bat izatea. Gaur egun ere badira alune edo alatokiak eta alak ere bai. Egituraz garai batekoen antzekoak direla esango nuke, baina motorrarekin. Ni lagun batenean ibilia nago. Argazki batzuk ateratzen saiatuko naiz.
@bekereke @txikillana
Dorrearen ondoko kalea Etxebeste da.
2004an Jakoba Errekondok kale horri "Ameriketako indiarren kalea", "Kolonizazioaren lotsaren kalea", "Indiarren oroimenaren kalea"... deitzea proposatu zuen, baina Etxebeste izaten jarraitzen du.
#Aginagako eliza (hori ere Etxebesteren diruarekin eraikia) eta #Usurbilgo elizaren dorre inguruan Ameriketako, Filipinetako eta Indonesiako indiarrei omenaldia egitea ere proposatu zuen. Nik dakidala ez da egin.
https://noaua.tok-md.com/pdf/noaua_183.pdf
Beste behin ere #herritxiki efektua eman da: #Aginaga izan zen atzoko artikulurik irakurriena Euskarazko Wikipedian.
https://wikidosia.aldatsa.eus/irakurrienak?data=2019-01-20&bereziak_barne=false&sarbidea=all-access
@wikidosia bidez