Iruñean nago batzar-areto bat diseinatzen. Jatera joan naiz, ez nuen tokirik aurkitzen denak frankiziak baiziren eta sekulako euri jasa bota du. Euritik babes bila taberna txiki bat topatu dut. Gero Ruperren kontzertu batera joan naiz liburudenda batean #ametsak
Partzelatxo batean bazkaria nuen baina anfitrioiak pot egin du. Alboan, bazkari hori zela eta joateari uko egin nion bazkari bat dago. “Ba azkenean etorriko naizela dirudi” esan eta postre piloa eraman diet #ametsak
Gwyneth Paltrow Elon Musken langilea zen eta nik lagundu egin behar nion (gogoz kontra, dena esan behar bada) euskal kooperatibismo berriarentzako zerbait egiten. Borde hutsa iruditu zait, eta gaztelaniaz bazekien baina euskaraz ez.
Jendez betetako frontoi batean bertso saioa nuen, beste batekin batera ni bertsolari. Banekien urduri egon behar nuela, oso urduri -ez baitakit bertsotan- baina lasai nengoen. Saioa hastear zela esnatu naiz.
Tentsio maximoa: ezin bilera bat hasi @bootxo eta @mirariri, bilera berera deituta zeuden @bootxo eta @mirariri berandu datozelako, eta orduan baien zain ia ordubete daramaten @bootxo eta @mirariri SUPER haserre, eta ni han: "bueno, badakizue nolakoak diren, artista jende hau, egon zaitezte lasai... Kafetxo bat nahi, bitartean...?"
#ametsak
Zuzenbidearen filosofia. Azterketa nuen gaur, eta oso gaizki prestatuta joan naiz fakultatera.
Irakasleari galdetu diot ea zer nolakoa izango zen proba. Ezin zuela ezer aurreratu, berak. Ikusiko nuela.
Azterketa egiten hasi eta ez zegoen modurik hura gainditzeko.
- Zer moduzkoa zen?
- Ez dakit; soilik ametsetatik ezagutzen nuen.
#mikroipuina #ametsak
Miaj unuaj #Esperantaj #revoj #ametsak Hieraŭ vespere en antikva minejo, mi kontrolis la adaptan laboron por #speleo-turismo. Mi parolas kun unu el la laboristoj, iama ministo kiu laboris tie, slavo. Tiam speleologo amiko diras, por mi: "Jen kion mi diris, li lernas Esperanton." Inteligenta rigardo - brakumo - Mia unua frazo, laŭte: "MI ESTAS LERNI!".
#esperantaj #revoj #ametsak #speleo
Zilar koloreko herensugea atzetik jarraika dut. Belar-metaren atzean gorde naiz, baina ez da toki egokia (bistan dena). Zodiac bat hartu eta ibaian gora noa #ametsak
Lan berri batean hasi eta Mr. Bean nire lankidea dela konturatu. Segituan egin gara lagun-minak #ametsak
Gittarra espaniolakin endredatzen nagola, lagun influencer batek kantu honen moldaketa bat jotzen entzun nau. https://youtu.be/OK7_U_2vakM Nere maisutasunakin txundituta (base erritmìkua eta punteuak, dana batera jotzen dot) bideo bat grabatu nau eta sare sozialetako fenomeno bihurtu naiz, ehem. 😁 #ametsak
(2/2) ...zipaio bat naiz. AEBeko lehendakarixan bulego onduan nago, berakin berbetan dagon eliteko tiratzailliakin flipatzen. Lankidiak abisau nabe, tipo xelebria dala, baina ez neban uste hainbesterako zanik. Urtetzian ikusten dot: hanka puntetan dabil, bailarina zapatillekin, dana tatuajez beteta eta zoruan pare barrezka. Pistola txiki bat darabil, eta aproposko tiro bat bota desta; esan detsat halakorik barriro ez egitteko... #ametsak
Vercors mendizerra aurrian dot. Nere lagunari haren edertasun naturala, eta bere herri mediebal ikusgarrixak erakutsi nahixan nabil, baina hari etxakoz asko ardura. Kale nagusixan, antxinako etxe asko ostatu edo denda chic bihurtuta dagoz. Gure hoteleko harreraguneko gazte adeitsua, Garraitz 25ekk gidarixen antz haundixa dakana, guri dana azaltzeko prest baina... (1/2) #ametsak
2016eko datu plubiometrikuak ezin lortuta nabillenez, tabernako barran eskari bat sartzen dot. Bertako zerbitzarixetako batek interes haundixa erakusten dau, erronka pertsonal modura ikerketan parte hartzia eskatuz. Halan be, gero negar baten urtetzen da sukaldetik, eta nahixago dot ez insistidu. Gainera, tilin egitten destanez, alkarrekin dutxan topo egitteko konpontzen naiz. Azkenian, eguneko menua jateko astirik ez (ixteko ordua da) baina pare bat laranja hartzen lagatzen deste. #ametsak
Amesetako paraje batzuk ezagunak dittuk, baina gaur arte ezin izan juat ahoskatu etxe hori: pegora irregularra jaukak, eskillara luziak, zulo bildurgarrixak, masmaratxekin, nere izeko Margari bizi da han, juaten naizen bakotxian forma ezbarsina jok, beti galduta nabil bere pasillo illunetan. #ametsak
Antzoriz moduko lurmutur bedartsu baten bueltan. Santander da. Itsasua turkesa garden baiña illuna, eta amildegixa neri deika. Bildur reberentziala.
Tabernia itxitta dago eta ni bertako aterpeko mahaixa aprobetxatzen nabil, jateko. Ugezabak datoz, adeitsu; bistan da barruan zeozer hartuko dotela uste dabela. Baiña i banoia. #ametsak
Edadeko munipa bat bidegurutze batean, herriko kaxkora bertakoak bakarrik sartu daitezkeela esaten (teorian Orio da baina ez dauka antzik). Kasu egin ez dion gizon gazte bati egundoko muturrekoa ematen dio. Honek erantzun eta zein baino zein zartako handiagoak partitzen hasten dira. Ni kotxetik begira flipatzen, banatzera sartzen banaiz epelak jasoko ditudala pentsatuz. #ametsak
Kaka egitten nagola, choni neonazi batzuk sartzen jataz kontsultara. Frakak jaso (ipurdixa garbittu barik) eta atarixa noia eurak eustera. Euren txakur asesinuekin superondo konpontzen naizela ikusitta, bihotza samurtzen jake. #ametsak
CyLeko fisio lankidien eskutik, oporraldi txiki bat Gaztelako pegoradun herri zaharretan. Umiekin fonda tradizional baten jatekua aukeratzen: XX, heldu txiki baten modura, ugezaba txinatarrekin jatekuan gorabeherak argitzen; barruan amandongillak dittuan taluak benetan itxura ona daka. #ametsak