Gaur, maiatzeko lehen igandea, #AndatzaEguna da. #Andatzara igo, salda edan, pintxo pare bat eta sagardo pixkat.
Ametzak hosto-berritzen ari dira eta anbulu zuri edo Asphodelus albus-ak loretan daude. #TutBatBasoan eta @asphodelusekin gogoratu naiz.
#AndatzaEguna #andatza #tutbatbasoan
Amaitzeko, bost urte dira #Aranzadiko arkeologoei #Andatzako Brontze aroko eta Erromatar garaiko indusketetan boluntario bezala laguntzen diedala. Teoria pixkat ikasteko garaia heldu da. Hurrengo uda baino lehen Arkeologiako eskuliburua irakurtzeko asmoa daukat.
#Andatzan garai berriagoetako arrastoak ere badira, tartean hainbat mendez errotarriak ekoizteko erabilitako harrobienak. Javi Castro aritu da ikertzen. Gustura ikusiko nuke #Gorbeiakoei buruzkoa bezalako liburu bat.
#Arkeologia
#aranzadi #andatza #gorbeia #arkeologia
Arratsaldean #Aranzadiko Izaro Quevedo, Manu Zeberio eta azken urteetan #Andatzako indusketetan boluntario bezala aritu garen hainbat lagun berriketan aritu gara #Usurbilen.
Beste gai askoren artean aztarna arkeologikoak dauden eremuak babestearen beharra atera da.
Adibide bezala azken aldian polemika handia eragin duen Xabi Alonsoren #Igeldoko etxe puska jarri du: aztarna arkeologikoak aurkitzeko oso interesgarria den leku batean dago.
#aranzadi #andatza #usurbil #Igeldo
#Andatza mendiari buruzko artikulua atzoko irakurrienen artean dago Euskarazko Wikipedian 😃
https://mastodon.eus/@wikidosia/109250976170304072
Zergatia zein izan daitekeen badakizue? Albisteren bat egon da? Andatza-Ezkeltzuko parke eolikoaren egitasmoaren inguruko zerbait?
#Andatza III zista eta Andatza II trikuharria elkarren ondoan daude. Bi egitura hauen arteko lotura ikertzen aritu gara #Aranzadiko Izaro Saavedra-Sempere arkeologoaren zuzendaritzapean. Bideo ikusgarri hau grabatu dute 😍
#Usurbil #Arkeologia
#andatza #aranzadi #usurbil #arkeologia
#GaurkoEgunez, duela 25 urte, 1997ko uztailaren 1ean, zerua goitik behera erori zen nire auzoan, #Txokoalden.
Goizeko 9etatik 10etara I-ZU-GA-RRIZ-KO jasa bota zuen. #Andatzatik behera datorren Erroizpe erreka koxkorrak Oria ibaiak adina ur zeraman egun hartan eta zubia bat, errepidea... aurretik eraman zituen.
Lehen argazkian Erroizpe erreka iaz, ur asko, normalean baino askoz gehiago, zekarren egun batean. Bigarrenen argazkia 97koa da. #Usurbil
https://noaua.eus/usurbil/1654079128099-gaur-25-urte-1997ko-uholde-latz-haietatik
#gaurkoegunez #Txokoalde #andatza #usurbil
Gaur goizean #Andatzako errotarri harrobi zaharrei buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu Aranzadiko Javi Castro eta Yoseba Alonso ikerlariekin.
Argazkian Andatza 6 harrobian bukatu gabe utzitako errotarri baten inguruan Javiren azalpenak entzuten (nik aurkitu nuen errotarri hau 😎)
https://usurbilkultura.eus/eu/ikuskizunak/andatzako-errotarriak-ezagutzeko-bisita-gidatua-javi-castro-eta-yoseba-alonsorekin
#errotarriak
@porru Kuriositate bezala Orchis generoaren izena barrabila esan nahi duen antzinako grezierazko "órkhis" hitzetik omen dator:
https://en.wikipedia.org/wiki/Orchidaceae#Etymology
Euskal Herrian ere badaude #orkideak, adibidez, erle emearen itxura eta usaina imitatzen duen #ErleLorea (#OphrysApifera). #Andatza inguruan maiatza-ekaina aldera ikusi izan ditut loretan. Hemen 2018ko ekainaren 9an ateratako argazki bat:
https://pixelfed.social/p/aldatsa/2598
#orkideak #ErleLorea #OphrysApifera #andatza
#Andatzako ametz bati honelako 3 ikusi dizkiot. Gainerako zuhaitzek ez zeuzkaten. Norbaitek badaki zer den? Lore emea? Hala bada, nahiko berandu da, ezta? #TutBatBasoan
@txikillana @desertorea
#Aranzadik indusketa asko antolatzen ditu urtero udan: historiaurrea, erromatar garaia, erdi aroa, gerra zibila... Hemen aurtengoak:
http://www.aranzadi.eus/wp-content/uploads/2010/11/ARKEOLOGIA-FOLLETO_2021_EUS11.pdf
Arduradunen eta indusketaren arabera eskakizunak desberdinak izan daitezke. Interesa izanez gero onena arduradunari idaztea eta galdetzea.
#Andatzako indusketetan Manu Zeberio eta Izaro Quevedo arkeologoekin eta boluntarioekin oso ondo. Jende jatorra dira eta gauza asko ikasi ditut.
@txikillana @desertorea Nik 4 urte daramatzat #Aranzadik #Andatzan egiten diren indusketetara joaten eta oso gustura. Urtero publikoki egiten dute deialdia herriko aldizkarian eta nahi duenak izena eman dezake doan. Lehentasuna inguruko herrietakoek izaten dute, ezagutza eskualdean gelditu dadin. Aurten adibidez 23 eta 69 urte arteko pertsonak ari gara. Ez da aurrez ezagutzarik eduki behar. Aranzadiko arkeologoek azalpenak eta laguntza ematen dute. Lan pixkat egin eta mendian bazkaltzen dugu.
@porru Duela bi urteko usurbildar baten txioa #Andatzan kamamila ugari dagoela esanez:
https://bird.nogafam.es/xingolausurbil/status/1157548688513933315
Aurreko asteburuan #Andatzatik mendi buelta bat ematen ari nintzela klik moduko soinuak entzuten nituen. Azkenean ote landareek ateratzen zituztela konturatu nintzen. Dirudienez eguzkiak jotzean bat-batean oteen lekak ireki eta haziak zabaltzen direnean sortzen dira soinu horiek. Leherketatxo txikiak bezala dira. #tutbatbasoan
Ez nuen fundamentuzko audiorik grabatzerik lortu. Tutari gehitu diodana webgune honetan aurkitu dut:
https://blogs.bl.uk/sound-and-vision/2018/07/recording-of-the-week-exploding-seed-pods.html
🌿 Txilar kantauriarra #Andatzan, Oiardotik Ziortza alderako bidean. #TutBatBasoan
📌43.24974° N, 2.08156° W #Usurbil
#andatza #tutbatbasoan #usurbil
Nafarroa iparraldera edo Arabara joan gabe ere ametzak badaudela esango nuke. #Andatzako tontorrean gurutze inguruan badaude behintzat. Haritzei eskeinitako astean argazki batzuk argitaratu nituen #tutbatbasoan traolarekin:
https://mastodon.eus/@aldatsa/106205487991794106
Zuen inguruan badaude ametzak?
🌿#Andatzatik buelta bat eman dut eta ez dut erratz landare bat bera ere ikusi. Berriz ere "zibilizaziora" jaitsi eta ttak hortxe nituen bide bazterrean Leizekalde parke ondoan. #tutbatbasoan
📌43.26677° N, 2.06230° W #Usurbil
#andatza #tutbatbasoan #usurbil
🌳Pago batzuk pinu artean Oiardon (#Andatza).
Herriko kiroldegiak leku honetatik hartzen du izena. Lanak hasi aurretik igerilekurako ura lortzea zen kezketako bat, garai hartan zinegotzi zen lagun batek kontatu zidanez. Urte askoan alkate izan zen Jose Antonio Altuna zenak "Oiardoko urarekin beteko dugu" esaten zuen eta hortik jarri zioten izena.
📌43.25136° N, 2.07973° W #Usurbil
#andatza #tutbatbasoan #usurbil