Jokin △.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Profesionaltasuna erabakiorra da garraio publikoan. Jendea A) bidaian zehar halamoduz lokartu eta "a ze jipoia eman didatena" aurpegiz esnatzen da edo B) buruko puzgarri horietako bat ekarri, txaketa gainetik jantzi eta "tira ba, ordubete gehiago egin dut lo" aurpegiz iratzartzen da. Be professionals, siesters.

#autobusean #autobusleaks

Last updated 4 years ago

Jokin △.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Autobusetako irakurtzeko argiak telefono kabina berriak dira. Jende denak mobila edo bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzen ditu eta, ondorioz, inork ez ditu goiko argitxoak pizten. Azkenaldian edo ez dabiltza, edo gaizki dabiltza, edo ez daude leku egokian, eta paperezko liburu bat irakurtzea abentura bilakatzen ari da. Abentura minoritario bat, hori bai

#autobusean #autobusleaks

Last updated 4 years ago

Jokin △.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

"Anda que, entre el Covi y lo de Tran..."

#autobusean #autobuseanentzunak

Last updated 4 years ago

Jokin △.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

aire girotua jarri dute. Ez dut mailegurik ematen.

#autobusean #autobusleaks

Last updated 6 years ago