Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

@okerreko 👆 😂😂😂

#autobusleaks

Last updated 3 years ago

Porru · @porru
135 followers · 3331 posts · Server mastodon.eus

Exerlekuek zabalagoak izan beharko zuten, apatx eroso exeri ahal izateko

#autobusleaks

Last updated 3 years ago

Pseudo Txikillana · @txikillana
434 followers · 5921 posts · Server mastodon.jalgi.eus

Entzun dozue iñoiz senegaldar biren arteko kortesia-agurren esaldi zerrenda luzia? Entzutekua da ba. eibar.org/blogak/orakulua/sene

#autobusleaks

Last updated 3 years ago

Pseudo Txikillana · @txikillana
434 followers · 5921 posts · Server mastodon.jalgi.eus

A, zelako ariketa osasungarrixa dan astelehen goizetan, autobus paradan jente loguratsuak egitten dittuan kola ESTUPIDOAK haustia! 😈

#autobusleaks

Last updated 3 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Jendea 20:30etako busaren zain ilara egiten en plan ordenadito... amigas, 20:30etako busean ez doa inor! Ilararik egin gabe ere bakoitzarentzat 4 eserleku ditugu!

#autobusleaks

Last updated 3 years ago

Pseudo Txikillana · @txikillana
434 followers · 5921 posts · Server mastodon.jalgi.eus

@porru @miren Nik hori egitten dotela , jajaja... Nere arrazoia? Bolumen haundikua izatian, nasaixago nagola pasillokuan, leihora pegauta baiño.

#autobusleaks #daitort

Last updated 4 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Profesionaltasuna erabakiorra da garraio publikoan. Jendea A) bidaian zehar halamoduz lokartu eta "a ze jipoia eman didatena" aurpegiz esnatzen da edo B) buruko puzgarri horietako bat ekarri, txaketa gainetik jantzi eta "tira ba, ordubete gehiago egin dut lo" aurpegiz iratzartzen da. Be professionals, siesters.

#autobusean #autobusleaks

Last updated 4 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Autobusetako irakurtzeko argiak telefono kabina berriak dira. Jende denak mobila edo bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzen ditu eta, ondorioz, inork ez ditu goiko argitxoak pizten. Azkenaldian edo ez dabiltza, edo gaizki dabiltza, edo ez daude leku egokian, eta paperezko liburu bat irakurtzea abentura bilakatzen ari da. Abentura minoritario bat, hori bai

#autobusean #autobusleaks

Last updated 4 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Itziar pasata errubera pintxatu eta beste bus baten zain egon gara luze xamar. Momentu batean txoferistak esan digu (maite dut txoferista esatea) gauzak eskuan izateko eta prest egoteko bazetorrela beste busa. Gehienok txaketa eta poltsak eskuan hartu eta itxaron dugu. Gutxi batzuk ateratzen hasi dira, eta txoferrak barrura bidali behar izan ditu berriz, segurtasun protokoloa jarraituz. Bost puztarrigatik: ze generokoak ziren beren kabuz ateratzea erabaki dutenak?

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Jendeak elkartasun handia eskaini dit gaur Leioarako busean. Nire aurrean gutxienez hiru erdi-lokartzen, burua balantzaka... "Zuek bai dakizuela nola sentitzen naizen" esanez bezala begiratu diet. Hitzik gabeko komunikazioa

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Ez dakit ohartuko zineten jada baina garraio publikoaren fans eta aldo berean hater bat naiz. Ez dakit oraindik Bilbon flamanteki saldu duten geltoki berri honetan ZER den ondo egin dutena. Bila nabil. Kontako dizuet.

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Uste dut hauek pentsatu dutela "aeroportuetan ondo badabil, hemen ere". Ez dakit galdetu duten aeroportuetan ze eskaner mota erabiltzen duten (potenteagoak, esango nuke, garestiagoak ere). Ezta zenbat gastatzen duten mantenuan. Edonola ere hobe legoke onartuko balute ez dabilela eta punto. Barik eta RFID daramaten txartelekin badabil baina kodeekin argi dago ezetz.

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Zenbat denbora behar da zerbait ez dabilela onartzeko? Bilboko autobus geltoko berrian busak dauden lekura sartzeko txartela eskaneatu behar da, baina askotan ez dabil. Pilaketak eta malaletxeak egunero. Esan gabe jende nagusi askorentzat (eta ez hain nagusientzat) sortzen diren zailtasun eta estresak. Behin nasara helduta BERRIZ eskatzen dizu txartela gidariak (analogikoki)

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Susmoa dut autobus geltokiak lur azpian jartzem dituzten arkitektu eta hiri-planifikatzaileek ez dutela autobusik hartzen. 😒🤔 Denbora gehiago kostatzen da sartu eta irtetzea, agobio sensazioa areagotzen da eta espekulazioari laguntzeaz aparte nik ez diot abantailarik ikusten egia esan. Bilboko estazioa Gasteizkoarekim alderatu besterik ez dago zein ideia txarra den ikusteko.

#autobusleaks #harticometeneis

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

EHUn gradua euskaraz egiten duten ikasleei euskara gaitasuna aitortzen zaien moduan, ikasturte amaieran garraio publikoan pasatzen dudan denbora ikusita, autobusak gidatu ahal izateko gida-baimena eskatuko diot Pesa-ri

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Aldaketa klimatikoa kills the Bizkaibus common sense. Gaur goizean berogailua topera zuen bus batean igo gara lankide bat eta biok. Orain, Leioatik jaisten, aire girotua abuztuan egongo bagina moduan. Oso mugako esperientziak, haisuek

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Aidanez futbol partida egon da, Eibar-Betis. Eibar-Bilbo busa hartzekotan nintzen. Dena ondo zijoan. Oso bus lasaiak dira Bilborako azkenak igandetan, ikasle batzuk, jende soltea. Bapatean sartu dira futboleko kamisetaz jantzitako 6 lagun, partidutik aidanez. Akabo lasiatasuna, akabo bakea, futbol abestitxoak eta "la tía qué buena que estaba" komentario sorta. Kaskoetako bolumena "ez osasungarri" maialara igo dut. Ez dut apenas esperantzarik gizontasun heterosexualean. Sorry

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Bueno. Hurrengo astetik aurrera eta uztailerarte astean lau edo bostetan Donosti-Leioa-Donosti garraio publikoan. Nik uste pilo bat sortuko didala. Eta musika asko entzun, supongo. Kontako dizuet. Lehen datua: Bilboko geltoki berrian autobusera heltzen bikoitza tardatu dut. Eta busak ateratzen ere, bikoitza. Not good amigas. Not good.

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Askotan hartzen dut Donosti-Bilbo busa baina gaurkoan, hondoan danborradaren soinuak ditudala beste magia bat du denak. Ez da betiko Pesa autobus malapartatua, Donostitik ateratzen nauen gurdi magikoa da.

#autobusleaks

Last updated 5 years ago

Jokin â–³.C. · @okerreko
282 followers · 1823 posts · Server mastodon.eus

Beste bat. Milaka komentario lodifobo entzun ditut jende potoloaren inguruan transporte publikoari lotuta. Bi eserleku okupatzen direla eta ezdakitzer. Oso gutxi aldiz eguna gimnasioan pasatzearen ondorioz kroasan gorputza geratzen zaien gizonkote super zabal horien inguruan. Gaur bat tokatu zait alboan ta ai ama. Besoak gurutzatzen zituen eta ni eserlekuaren heren batean konfinatua

#autobusleaks

Last updated 6 years ago