@Lastotxapel Akatsa, agian. Nondik atera duzu pelikula/azpititulu horiek? Nik euskaratu nituen lehen #azpitituluak egitean, horrelako "error de bulto"ren bat egin nuen. Horregatik da inportantea, amaitu ostean, pelikularen kontrol ikustaldia egitea horrelakoak detektatuz (nik 5-10 fallo atera ohi ditut).
@anamalagon Lekeitioko zineklubean ikusi nuen, eta asko gustatu zitzaidan. Gero, euskarazko #azpitituluak jartzen ere oso ondo pasatu nuen.
@luistxo @Hego Adituaren hitza! Eskerrikasko Luistxo. Eta akolitoaren aholkua: hemen ONDO PASATZEKO gaude. Horrelako lan bat hartzen duena, atseginez eta gustora egiteko izan dadila; nik neuk super ondo pasatzen dut #azpitituluak jartzen, gustatzen zaizkidan pelikuletan, eta horixe da nire motibazioaren iturria. MARROIAK baditugu-eta, bestela ere, nahi den beste.
"Hoje Eu Quero Voltar Sozinho" (2014), LGBTQ+ hainbat zinemalditan saritutako pelikula brasildar atsegina. Euskarazko #azpitituluak prest. https://azpitituluak.eus/hoje-eu-quero-voltar-sozinho
@27zapata @desertorea @elegose taldekoek aztertzeko moduko gaia, beinke! "Frankenstein vs. Dracula". Exploitation film proiekzio eta guzti (Hammer ekoiztetxea eta beste), euskarazko #azpitituluak -ekin noski, eta agian eztabaidan dabiltzanak mozorroturik, girotzeko aizkora eta labain odoleztatuak erabiliz. 😁
@okerreko Ba nik ez neban ezer ospatu iñun bez, baiña hamen nabil, mastodoneko lagun batek (ez dot gogoratzen zein!) gomendatutako pelikula politt honi #azpitituluak jartzen. https://pt.wikipedia.org/wiki/Hoje_Eu_Quero_Voltar_Sozinho
Streaming plataformak geuk egindako #azpitituluak erabiltzen derrigortuko ete dittuez? Hau barreguria. 😂 https://azpitituluak.eus/albisteak/2022a-1500-filmekin-hasi-dugu-eta-plataformek-nahi-badute-nondik-hornitu-gu-prest Neregaittik OK, e? Horretarako sortzen eta banatzen doguz, libre eta dohan.
@kilkerra @porru @bixardune Bai! Justu orain egin dudan argitalpen batean antzez lan honek presentzia esanguratsua du. Eta zehatz-mehatz ulertzeko gogoa sartu zait. Horretarako, #azpitituluak jartzea baino hoberik ez dago.
Aber, itzultzaile saiatuak. Nola emango zenukete "Get your ass outta here" euskaraz, esaldia deskafeinatu gabe? Berdin dit erdarakadak sartuta ere. Urte berri mezuen saturaziotik ihes egin nahian #azpitituluak jartzen nabil eta...
Gaur 37 urte "Terminator 1" estreinatu zala. Bere garaian oso ona begittandu jatan. Juan dan udan umiekin ikusi neban, ostera, (#azpitituluak jartziak merezi ete zeban baloratzeko) eta pffff... 😉 Pelikulia ez da aldatu, ni bai kontizu.
@ekaitz_zarraga When I'm tired, fixing #azpitituluak is my choice. Relaxing and amusing mechanic work, no neurones needed!
@kilkerra @porru Orain ez nabil egiten, e? @zital i adarra jotzen ari nintzen, merezi du eta. 😛 Inoiz egin dut (Star Warsen adibidez, Yoda naffarrera klasikoz hizketan jarri nuen, Leizarragaren estiloan) baina oro har, #azpitituluak egiteko euskara oso neutroa izatea aholkatzen da, jendea pelikularen muinetik ez distraitzeko. Erronka polita da: antzezleek esaten dutenari ahal denarik eta fidelena izatea, baina norbera (azpititulatzailea) nabarmendu barik.
@porru @kilkerra Plazerraz gain (hori da nire motibazio nagusia) #azpitituluak jartzeak nire batua hobetzen laguntzen dit (horrelako akatsei, ergatiboei... gehiago erreparatu behar diedalako) eta hizkuntza orijinala hobeto ikasteko ere ezin hobea da. Orain "Little Italy"ko gazteen kaleko ingelesean murgiltzen... 😁
"Mean Streets" (1973) #azpitituluak jartzen. Gozamen hutsa! De Niroren introa, "Jumpin' Jack Flash"en musikan...
Eguna amaitzian, #azpitituluak jartzian plazer itzala. "Berrafarixan" platertxua onduan... "Padre padrone" (1975)
Star Wars saga osua ikusteko euskerazko #azpitituluak , prest. https://sustatu.eus/azpitituluak/1606045626
"A Star Is Born" 1937ko klasikuari #azpitituluak ipiñi barri detsadaz. On egin! https://azpitituluak.eus/a-star-is-born
Arraixua! "The Merchant of Venice"ri erreferentzia egitten detsan bigarren pelikulia itzultzen nabil (aurrekua "To Be or Not to Be" (1942) eta oin "A Star Is Born" (1937). Eta "The Merchant..." (2004) bera be itzuli neban!! 😂 #azpitituluak
@jon Bai, bai. Askotan itzulpen automatikua ez da ona, eta gero findu bihar izaten dot (ezin dira #azpitituluak literalki itzuli). Kasu horretan adibidez "xehetzea" ipiñi dot (defentsako argumentuei buruz dabil).