#BarGloria Gustura irakurri dut nobela. Deskripzioek atmosfera jakin batzuk ekarri dizkidate gogora eta printzea ederrak egon direla tartean esango nuke.
Giza harremanen erakusleihoa iruditu zait: nahi eta ezinak, erasoak, beldurrak, amorruak, inbidia, rolak...
Familiaren gaineko begirada ere gustatu zait.
@aldatsa #BarGloria liburuan, demaren pasartea izugarri gustatu zitzaidan. Ez naiz inoiz idi-demarik ikusi eta Nereak egindako haren deskripzioak plazan jarri ninduen. Tortura hutsa dela berrtsi zidan.
Ez daude zezenketak bezain gaizki ikusiak Euskal Herrian, baina idi-demak edo zaldi-demak animaliei tratu txarrak ematean oinarritutako ikuskizun publikoak dira. Tortura direla ere esango nuke. Jasanezinak egin zaizkit betidanik. #BarGloria
Urte berriko zereginen artean Nerea Ibarzabalekin #BarGloriaβri buruz hitz egitea dagoela esan du Ilaski Serranok #Mihiluzeβn. Entzuteko gogoarekin!
Urte berriko zereginen artean Nerea Ibarzabalekin #BarGloriaβri buruz hitz egitea dagoela esan du Ilaski Serranok #Mihiluzeβn. Gustura entzungo dut!
Bueno #BarGloria irakurrita! @Haltzadia @Urkobetan @galaipa , zuen eritziak irakurrita animosita hasi nintzan. Baina ez jat gustatu, deskribapen larregi. Ez jataz gustazen, nahiago dot nire irudimena erabili eta irakurketa arinagoa izatea. Gainera denporaren aldaketa ere kostatu jat. Beste barik, bertsolari moduan nahiago dot Nerea! :elegose: inkestarako prest!
:elegose: Taldekide maiteok, zer moduz #BarGloria liburuaren irakurketa? 2023ko lehen liburua aukeratzeko unea iritsi da. Hasteko, #2023UrtarrilerakoProposamenak irakurketa proposamenen zerrenda egingo dugu.
π Proposamenak egiteko azken eguna urtarrilaren 1a izango da.
#bargloria #2023urtarrilerakoproposamenak
#BarGloria bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.
#BarGloria leku asmatua dela dio Nereak. Ez dakit, bada! Gaztetako pare bat okurritzen zaizkit, idi-buruagatik ez balitz, nobelan deskripzioarekin bete-betean bat datozenak.
Ezagutu dituzue musika entzuteko jokebox makina horiek? Txanpon baten truke 20 abestiren artean bat hautatu. Eta bai... I will survive kantua lehen aldiz makina horietako batean entzun nuela esango nuke. https://www.youtube.com/watch?v=FHhZPp08s74
Kitto. Amaitu dut #BarGloria
:elegose: @elegose
Spoiler-zalea naiz. Liburu bat irakurri aurretik, gustukoa dut kritika bat :elegose: edo beste irakurtzea. Kokatzen laguntzen dit. Spoiler gutxi ikusi dut. Hau gustatu zait: https://kritikak.armiarma.eus/?p=8636
:elegose: @elegose
#BarGloria bukatuta.
Eleberri polita, bikain idatzita.
Egia esan, istorioak berak ez nau asko engantxatu, baina merezi du. Pertsonaiak ondo eraikiak, deskribapen bikainak, pasarte batzuk zenbat trasmititzen duten...
#BarGloria
:elegose: @elegose
Asmatu dugu #2022AbendurakoProposamenak-ekin π
#BTN22 Atzoko bertso saiotik, nik neuk #NereaIbarzabal-en azken agurrarekin geratzen naiz:
π΅ Guztia denean bortxa,
presa eta diru-trukea,
β ekintza irautzaile bat
da elkarri entzutea
https://bertsoa.eus/bertsoak/21540-bukaerako-agurra-nerea-ibarzabal
#bargloria #2022abendurakoproposamenak #BTN22 #nereaibarzabal
@mikeletxeberriaokariz irakurtzen nengoela pentsatu nuen are hobeto geratuko zela komak ere kenduta. Eta azkenerako, konturatu barik kenduta zeuden. Uste dut oso ondo funtzionatzen duela, bai. #BarGloria.
#BarGloria 8.atala
#NereaIbarzabal
Gloria Gaynor - I will survive
Mundiala!
A zer oroitzapen ederrak!
#BarGloria 13. kapitulua fantasia hutsa da, txo. Idazten duzun lehen liburua izanik, horrelako estiloarekin ausartzea... ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!
#BarGloria galdera hau, ezinbestekoa da: zer demonio da portadan ageri den zera hori? Liburuari buelta eta buelta eta buelta emanik ere, ez naiz asmatzeko gai.
(Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak presta daitezela, Nerea Ibarzabalek bere liburuko lehen kapitulua bezain ondo funtzionatzen badu, lehiaketa irabaziko baitu. π€)
Bihar #BarGloria irakurtzen hasi orduko galdera hau, ezinbestekoa da: zer demonio da portadan ageri den zera hori? Liburuari buelta emanda ere, ez naiz asmatzeko gai. π
:elegose: Vacaverde edaria ez nuen ezagutzen. Zuek? Araban ezaguna da? #BarGloria
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/osoa/7971938/bideoa-vaca-verde-dastatu-dute-pagadik-eta-izaskunek-dulantzin-2021/
https://www.gasteizhoy.com/lumumba-y-vaca-verde-las-bebidas-con-solera-que-aun-beben-blusas-y-neskak/
:elegose: Vacaverde edaria ez nuen ezagutzen. Zuek?#BarGloria
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/osoa/7971938/bideoa-vaca-verde-dastatu-dute-pagadik-eta-izaskunek-dulantzin-2021/
https://www.gasteizhoy.com/lumumba-y-vaca-verde-las-bebidas-con-solera-que-aun-beben-blusas-y-neskak/
:elegose: Vacaverde edaria ez nuen ezagutzen. Zuek? Araban ezaguna da?#BarGloria
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/bideoak/osoa/7971938/bideoa-vaca-verde-dastatu-dute-pagadik-eta-izaskunek-dulantzin-2021/
https://www.gasteizhoy.com/lumumba-y-vaca-verde-las-bebidas-con-solera-que-aun-beben-blusas-y-neskak/