ASTEKO LABURPENA
1⃣ Hezkuntza Legeari euskarazko eredua orokortzea eskatu diote 200+ aditu eta profesionalek. https://kontseilua.eus/hezkuntza/adierazpena/
2⃣ Kontseiluak 25 urte bete ditugu, eta Idurre Eskisabel Larrañaga lemazain berriarekin #BateraEragiten jarraituko dugu. https://kontseilua.eus/euskalgintza/kontseiluak-25-urte/
3⃣ Nafarroa osoan euskararen #ofizialtasuna lortzeko kanpaina abiatu dugu. https://kontseilua.eus/nafarroa/ofizialtasuna/
#bateraeragiten #ofizialtasuna
📸 [ARGAZKI GALERIA] 25. urteurreneko ekitaldia
Abenduaren 6an, Idurre Eskisabelek idazkari nagusi kargua hartu zuen Paul Bilbaoren eskutik. Gizarte eragile, sindikatu eta instituzioetako ordezkariak izan ziren bertan. #BateraEragiten
🎞️ Ikusi argazkiak hemen👉 https://photos.app.goo.gl/8jR2TiBRBEAbMfQu7
Argazkien egilea: Marisol Ramirez (FOKU)
Ongi etorri Idurre Eskisabel eta kurai on @Kontseilua-ren lemazaintzan eta gidaritzan! Mila esker, @paulbilbao urte hauetako ekarpen oparo eta itzelarengatik eta zorte on etorkizuneko erronketan! #BateraEragiten
Gaur #Kontseiluak25 urte bete ditu
Ibilbide emankor horretan, #BaiEuskarari kanpainan, plan estrategikoan, ziurtagiriaren eta @baieuskarari elkartearen sorreretan eta ondoko garapenean parte hartzeko pribilegioa izan dut. Egiten eta Eragiten dugulako gara #BateraEragiten
#kontseiluak25 #baieuskarari #bateraeragiten
Eskerrik asko, bihotzez, une berezi hauetan gurekin izan zareten guztioi. Baita, etortzeko nahia baina aukerarik izan ez duzuenoi ere. Euskararen normalizazio prozesua azkartzeko xedez sortu ginen duela 25 urte, eta lan asko dago egiteko. Soilik #BateraEragiten lortuko dugu!
Gaur Euskalgintzaren @kontseilua -ren 25. urteurreneko ekitaldian parte hartu dugu.
Behinola Xabier Mendigurenek egin bezala, @paulbilbao -k idazkari nagusiaren lema Idurre Eskisabeli pasa dio.
Jarrai dezagun euskararen normalizazioaren alde lanean!
#kontseiluak25 #bateraeragiten
▶️ 25 URTE #BATERAERAGITEN
Bihar, abenduak 6, Kontseiluaren 25. urteurrenena ospatuko dugu Durangon, San Agustin Kultur Gunean egingo dugun ekitaldian. Idurre Eskisabel, Paul Bilbao eta Xabier Mendiguren izango dira bertan.
📝 Etorri nahi baduzu, eman izena hemen: https://www.labur.eus/kontseiluak25