:elegose: Alaine Agirreren #BiAldizErditu zinen nitaz, ama eta #Karena asko gustatu zitzaizkidan, baina istorio gogorrak kontatzen dituzte.
Horregatik, asko harritu nau #Anek. Ez da inondik ere espero nuena. Erregistro erabat desberdinekoa. Gaur arratsaldean irakurri dut, hasi eta buka. Arina eta entretenigarria iruditu zait.
@desertorea #BiAldizErditu traolan daude egin genituen iruzkinak. (Idazlearen izena irakurrita gogoratzen ez nintzen arren, asko gustatu zitzaidan liburua)
#bialdizerditu Errez irakurri dut irakurtzea zaila bada ere.
Forma asko gustatu zait. Kapitulu laburrak, zuzenak, lastorik gabe.
Mamia kontrako eztarritik badoa ere, zein garrantzitsua den minaz aritzea. Zeinen ariketa latza baina beharrezkoa liburu hau irakurtzea.
Asko gustatu zait. Benetan. Gogorra bai, baina zein xamurra aldi berean autentikoa delako. Txalo bero asko.
#BiAldizErditu liburua disfrutatzen ari garela dirudi, zoragarria da Fedibertsoan literaturaz aritu ahal izatea.
Bihar abenduko liburuak proposatzen hasiko gara, hurrengo hauek izango dira datak:
1. Azaroak 18-24 #AbendurakoProposamenak.
2. Azaroak 25-31 bozkatzeko tartea.
Ados :elegose:?
#bialdizerditu #abendurakoproposamenak
#BiAldizErditu oso ona iruditu zait, gogorra, benetakoa, ausarta, barru barrutik idatzitakoa. Alaineren gainerako lanak irakurtzeko gogoa piztu zait.
Hasi aurretik, izenburuak, #MigelMarmolenJaiotzak gogorarazi zidan. Irakurri ondoren, A, Migel bezala, behin eta berriz jaio den borrokalari bat dela iruditzen zait.
Liburuari buruzko artikulu interesgarria Berrian:
https://www.berria.eus/paperekoa/1856/032/001/2017-05-30/maitasun_kantu_bat.htm
#bialdizerditu #migelmarmolenjaiotzak
:elegose: Aurreko hilabetean "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" irakurri genuen @elegose irakurle taldean, oraingoan "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama".
Izenburuetan badago jarraipen moduko bat, ezta?
#MigelMarmolenJaiotzak #BiAldizErditu #MantaEtaLiburuaAsteburua
#migelmarmolenjaiotzak #bialdizerditu #mantaetaliburuaasteburua
:elegose: #AzarorakoProposamena bozkatzeko epea bukatu da eta bost bozka jazo dituen Alaine Agirreren, Bi Aldiz Erditu Zinen Nitaz, Ama liburua irakurtzea erabaki dugu https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/bi-aldiz-erditu-zinen-nitaz-ama-joseba-jaka-beka-2016/agirre-alaine/9788490276921
Honek ere izenburu luzea duenez, traola aldatu eta honela etiketatuko ditugu irakurgaiaren tutak: #BiAldizErditu. Ados?
Irakurketa on!
#azarorakoproposamena #bialdizerditu