Gaur goizean #Andatzako errotarri harrobi zaharrei buruz gehiago ikasteko aukera izan dugu Aranzadiko Javi Castro eta Yoseba Alonso ikerlariekin.
Argazkian Andatza 6 harrobian bukatu gabe utzitako errotarri baten inguruan Javiren azalpenak entzuten (nik aurkitu nuen errotarri hau 😎)
https://usurbilkultura.eus/eu/ikuskizunak/andatzako-errotarriak-ezagutzeko-bisita-gidatua-javi-castro-eta-yoseba-alonsorekin
#errotarriak
@mikelgs @gontxatorre @inigoortega
🌿#MukiBelarra #Jaizkibelen, aldapa batean dagoen zingiratxo luzanga batean. Uste dut ura lur azpitik ateratzen dela. Zuei esker ezagutu dut espeziea. Eskerrik asko!
📌43.35233° N, 1.84818° W
Metro batzuk gorago amaitu gabe utzitako errotarri bat dago. Ikerlariek Jaizkibelen aurkitu dituzten 6 harrobietako bat da.
#Errotarriak #TutBatBasoan
#MukiBelarra #jaizkibel #errotarriak #tutbatbasoan
@jogerka @desertorea Jendeak #Andatza pinudiekin lotzen du, baina badira gaztainadi ederrak ere. Wikipedian irakurri dut gaztainondoei ez zaizkiela lur karedunak gustatzen. Horrek badu zentzua, Andatzan harri konglomeratua baita nagusi. Horregatik egiten zituzten #errotarriak bertan.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaztainondo
Norteko harizti (haritz gorria, quercus rubra) politak ere badaude. Ea asteburuan bueltaxka bat ematen dudan. Aurrekoan gogoarekin geratu nintzen.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Haritz_gorri
Gaur goizean #Andatzako ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua ospatu da Aranzadi zientzia elkarteko kideen eta udalaren eskutik. Talde txikitan eta segurtasun neurriak errespetatuz. Azken egunetan kasu gutxi egon dira #Usurbilen, ea horrela jarraitzen dugun.
Errotarri gehiago agertzen ari dira. Duela egun gutxi bat aurkitu duen Orioko bikote jator bat ezagutu dut.
#errotarriak
#andatza #usurbil #errotarriak
Arratsaldean #Andatzako errotarri eta mugarriei buruzko ikerlanaren aurkezpen hitzaldian izan naiz #Usurbilen. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarietako batek #QGIS erabiltzen du eta #SoftwareLibrearen alde egiten dutela esan du 👍
Ikerlanaren txosten osoa udalaren webgunean jarri dute:
https://www.usurbil.eus/eu/andatzako-ondarea
#andatza #usurbil #qgis #softwarelibrea #errotarriak #orreaga #Mugarriak
#Andatzan aurkitu dituzten 24 errotarri-harrobietatik gehienak bisitatu ditut. Falta zitzaidan bakarretako bat, azkena katalogatu zutenetako bat zen: Andatza-23. Nola diren gauzak, etxetik gertuena dagoena da!
Ataritik 350 metro eskasera dago harri erdi bat, Martintxota eta Erroizpe errekek bat egiten duten lekuan eta Martintxotan pixkat gorago harri oso bat zulorik gabe.
#Errotarriak #Usurbil
#andatza #errotarriak #usurbil
Nik ere izan nuen zati txiki bat #Andatzako ikerketan.
2018ko maiatzean, mendi-bizikletan nenbilela, itxura susmagarriko harri bat ikusi nuen Sagatzu aldean. Javi Castrori jakinarazi eta egiaztatuko zuela esan zidan. Hurrengo egunean baieztatu zidan, Andatza-6 harrobiaren lehen zantzua zen.
Aurtengo urtarrilean beste harri xelebre bat ikusi nuen Erroizpe errekan. Laster baieztatu zidan: aurrez aurkitua zuen Andatza-19 harrobia uste baino gehiago luzatzen zen gorantz.
#andatza #errotarriak #usurbil
Aranzadiko Javi Castro, errotarri-harrobi kontuetan aditua, #Usurbilgo #Andatza mendian ere ibili da azken urteetan.
24 harrobitan banatutako 129 errotarri aurkitu eta katalogatu ditu Andatzan. Kopuru hori mendiak errotarrigintzan izandako garrantzia adierazten du. Andatzarrizko errotarriak oso estimatuak izan ziren. XIV. mendetik (1388koa da lehen aipamen idatzia) XIX. mendera arte iraun zuen langintzak.
:wikipedia: Informazio gehiago Euskal Wikipedian:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Andatza_(mendia)#Errotarri_harrobiak
#usurbil #andatza #errotarriak
Iñaki Sanz-Azkueren Gaur8ko beste artikulu hau ere oso interesgarria iruditu zait. "Attona" Maximo Sagarzazu Ugarte #hondarrabiarrak 80ko hamarkadan, xehetasun handiz, marraztutako mapa ederrek bere herriko natur ingurunea, toponimia... jaso zituzten. Bere lanari esker topatu zuten Jaizkibilen aurkitutako lehen errotarri-harrobia.
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-03-21-06-00/hemeroteca_articles/attona-maximoren-bihotzeko-mapak
Errotarri formako aurkikuntza eder bat #Jaizkibelen!
Ezkutuan, ahaztuak egon diren 4 errotarri-harrobi aurkitu dituzte Jaizkibel mendian, baina gehiago azalduko direla diote.
Horiek ikustera joatea aitzakia polita izan daiteke Jaizkibeldik bueltaxka bat emateko!