Kristoren grazia egiten dit euskaraz 'Napoleon' ordez 'Napoleoi' idatzita topatzen dudanean.
'Bidaiatu' aditza NOR erregimenarekin erabiltzearen aldeko kanpaina egiteko prest. Sinadura bilketa, manifestaldiak, Euskaltzaindiaren egoitzaren okupazioa, gose grebak... nor animatzen da?
@kilkerra
- Izokina nahi duzue?
+ Bazkaldu berri dugu, gose zara?
- Beno, ez dugu postrerik hartu.
+ Izokina nahi duzu postre bezala?
- Bai, gaur bezala beroa egiten duenean izokina jatea atsegin dut.
+ A, izozkia!
Zintzotasunez, "izokina" hitza lehendabizikoz esan zigunetik banekien zertaz ari zitzaigun.
- Ez zaizkit taloak gustatzen.
+ Zer?
- Ez zaizkit gustatzen, barkatu.
+ Baina talo mota guztiak?
- Gehienak. Konplikatuak dira, ez dakit ongi nola erabili... Eta okerrenak aditz taloak dira.
+ A, taulak!
2. adiera deskubritu dudanekoa:
ziriol. (OEH)
1. "(V), tableta en que se envuelve la cerilla que arde en las sepulturas de las iglesias" A.
2. "(V), fideo, nombre aplicado por cierta semejanza que guarda la cerilla con esta pasta alimenticia" A. "A nuestro llorado maestro Kirikiño le hemos oido contar el origen de zirijol (fideo) [...]. Zirijol (ziri-ori = vareta amarilla), dijo una mujer euzkeldun en Durango, la primera vez que vió en una tienda el fideo" Euzk 1929, 56.
#euskeriak
Orotarikoan:
* Txirrindu: bizikleta
* Txirrindu: haserre
Txoriek txirrinduak zirindu baitzizkieten, txirrindulariak txirrindatu ziren.
Ergatiboak parke bat du Banstead herrian (Ingalaterran). Eta hemen aldiz, kaka zaharra. Horrela ezin da, aizue.
Gaur harridura sortu didan Euskaltzaindiaren Hiztegiak bilduta duen hitza: kuter #euskeriak
Paradoxa: Axularrek itzal handia du gaur egun ere.
Ze iritzi baldintza iraganeko aditzakin erabiltzeaz, ahalerakoakin ordez?
Hor eongo baZAN, jungo ingo nitzan
#euskeriak ekiditeko ohartarazpen bat itea noa: euskeraz beti do galdegaia esaldian, alegia, esaldiko zati batek du beti fokua. Ta juxtu aditzan aurrian donak daka.
Erdera haundi ezagunetan ordea, ez du zertan eon fokurik esaldian eta beraz beste modu batian emate diote fokua: atributuak erabiliz, fokuratzeko zatia tokiz aldatu beharrean. Atributua zea da, izan aditza sartzea tarteko ta bi elementu berdintzea: "eso / es / lo que me importa"
Wikipedia -- Atsotitza: "Asper banenkio, asper lekidake".
Ni -- 🤩
@mikelgs @kilkerra @kiribilketan @porru @txikillana konklusio handietara iritsi ere bai 😉 eta burra beharrik gabe.
#euskeriak