Aldundiaz erdiazka harro.
Errenta-aitorpenerako gidaliburuan garbi jartzen du: ordaindutako sobornoak ezin dira deduzitu.
Ea noiz jartzen duen kobratutakoak deklaratu egin behar direla.
Gaur Zakilixutek gogorarazi dit piloaren azpian lagata daukadala Sed Quia Sua, hirugarren aukeraren zain.
Zuek liburu horrekin ondo?
Ni oraindik zalantzan niretzat zer den...
#ezinleizkengauzak
#baleizkengauzak
#ezinleizkengauzak #baleizkengauzak
Usaina ekarri nahi nizuen, baina ezin denez...
Bart
amets egin dut
gure pausoan bizitzera deliberatu dela Zuhaitz
Ta aurrez aurre so
errotik botatzera datorkiona
gupidagabe
Sustraiak lurpetik atera ta
gupidagabe
lepoa ebaki dio
Errotik botatzera zetorkiona
ta aurrez aurre so
Zuhaitz
Ta haren pausuan bizitzera deliberatu garela
amets egin dut
bart
Hotzak trikutu egiten nau.
Handitan hibernatu egingo dut
Handitan itsasertzeko olatua izan nahi dut
Minimalismoak ez du tokirik etxe txikian
Etxea garbitzen
liburuek lanik handiena...
Tsundokuak han-hemen
gero ta gehiago
gero ta handiagoak...
Ta #azoka ate joka...
Libra nazazu gaitzetik
Durangoko dama...