@barberenea zeuk egin behar zenuke, nahi izanez gero. Guk mastodonen pixka bat sustatzen ditugu gure beste sare sozialak, baina modu "naturalean" hartu behar dute martxa.
Lan hori hartu nahi bazenu, horretarako denbora eta indarra bazenu, aberasgarria litzateke Paperjale plataformarako.
Zure paperjale erabiltzailearekin zailtasunik bazenu zerbait egiteko, #GaldetuLasai, laguntzeko prest gaude eta!
@radiovenceremos pozten gara beste paperjale bat gehiago egoteaz!
Jakizu liburua gaztelaniaz baldin bada, ez dagoela arazorik sinopsia gaztelaniaz jartzeko. Logikoena litzateke gainera eta, asmatzeko lana hartu beharrean, argitaletxeak-edo interneten argitaratu duena kopiatu ohi da.
Gure euskal instantzian eskatu ohi duguna da iruzkinak etab egiten direnean, euskaraz egitea (eta elebitan ere egin daitezke).
Zalantzarik baduzu, #GaldetuLasai, horrela egingo dugu aurrera denok, venceremos! 😉
Erabiltzailea sortzeko aukera ireki dugu tarte baterako :pixelfed: https://pixelfed.eus instantzian.
Abisatu @eztabai izen ematen duzunean, berriro itxi dezakegula jakiteko (spammerrak ez sartzeko horrela egin ohi dugu).
#galdetulasai #FedibertsoaUlertzen
Paperjale eguneratu dugu, Bookwyrm-en 0.6.3 bertsiora (lehen 0.6.1 geneukan).
:paperjale: ( :bookwyrm: ✌️ )
Arazorik sumatuz gero, abisatu!
#galdetulasai #teknologiaburujabetza
Kaixo @birasuegi , eskerrik asko liburu batekin izandako arazoaz abisatzeagatik.
Konponbidea issue honetan aurkitu dugu:
https://github.com/bookwyrm-social/bookwyrm/issues/2810
Liburua editatzeko URLera joan eta egilea gehitu behar izan dugu:
https://paperjale.eus/book/xxxxxx/edit
Bookwyrm softwarearen garatzaileek arazoa konpondu dute, baina 0.6.1 bertsioan ez dago oraindik. Hurrengoan argitaratuko dutela suposatzen dugu:
https://github.com/bookwyrm-social/bookwyrm/pull/2808
Hemen liburua! 📖🥰 https://paperjale.eus/book/34131/s/luis-bonaparteren-brumairearen-hemezortzia
#galdetulasai #teknologiaburujabetza
@javierb barkatu, zuri aukera hori proposatu eta gero gure instantziatik erabiltzaile horiek "bertan behera utzi" genituen.
Erabiltzaile horiek orain ez dira existitzen, baina zerrendak oraindik hor daude. Denbora bat itxarongo dugu zerrendak ezabatzen diren ikusteko. Eta bestela berriro ikertuko dugu 👍
#ikasten #galdetulasai #teknologiaburujabetza
Atzo @Urkobetan erabiltzaileak galdetutako zalantza bati esker, konturatu ginen Nginx proxya konfiguratu behar genuela fitxategi handiagoak onartu eta eskaera timeoutak luzatzeko.
nginx-ek modu lehenetsian 1MBeko muga zuen eta handitu dugu. Liburu baten argazkia weberako igotzeko horrekin nahikoa eta sobera izan behar luke. Suposatzen dugu irudi handi bat igota ere Bookwyrmek bertsio txikiagoak sortuko dituela.
#galdetulasai #teknologiaburujabetza