iturri · @iturri
195 followers · 501 posts · Server mastodon.eus

jaio zen Mariano Ferrer Ruiz (Donostia, 1939-2019) twitter.com/MarisaBarr31103/st

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2056 followers · 21548 posts · Server mastodon.eus

duela 50 urte, 1973ko irailaren 11n, Txilen estatu kolpea eman zuen Augusto Pinochetek, AEBen laguntzarekin

argia.eus/efemerideen-kanala/t

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2053 followers · 21526 posts · Server mastodon.eus

, duela 210 urte, 1813ko irailaren 8an Donostiako setioa amaitu zen Urgullen gotortuta zeuden frantsesak errenditu zirenean.

argia.eus/efemerideen-kanala/d

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2053 followers · 21521 posts · Server mastodon.eus

duela 25 urte, 1998ko irailaren 7an, Gabriel Urralburu Nafarroako lehendakari ohia zigortu zuten ustelkeria kasuengatik. Hamaika urteko espetxe zigorra, bederatzi urteko inhabilitazioa eta 780 milioi pezetako isuna ezarri zion Nafarroako Auzitegiak, legez kanpo obra publikoen trukean komisioak jasotzeagatik.

argia.eus/efemerideen-kanala/g

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2050 followers · 21496 posts · Server mastodon.eus

, duela 30 urte, 1973ko irailaren 6an, Jatorrizko herrietako haurrei eskolan ilea ez mozteko eskatu zion Oklahomako Giza Eskubideen Batzordeak AEBetako Estatuari.

AEB eta Kanadako eskoletan eta kartzeletan, hainbat mendez, indigenei ilea luze eramatea debekatzen zieten, iristen zirenean adatsa erabat moztuz. Beren hizkuntzan hitz egitea ere debekatzen zieten.

argia.eus/efemerideen-kanala/j

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2051 followers · 21480 posts · Server mastodon.eus

1989ko irailaren 5ean, Espainiako Gobernuak Valentziar Herrialdean TV3 emititzea debekatu eta igorleak deskonektatzeko agindu zuen.

argia.eus/efemerideen-kanala/e

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2047 followers · 21459 posts · Server mastodon.eus

1886ko irailaren 4an, Apatxe txirikahuen buruzagi Jeronimo errenditu egin zen.

argia.eus/efemerideen-kanala/a

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2045 followers · 21446 posts · Server mastodon.eus

, duela 210 urte, 1813ko irailaren 1ean, San Migel zubiko gudaldia izan zen Beran, frantziarren eta britainiarren artean. Donostia bezperan ingeles eta portugaldarren esku erori eta San Martzialen gudua galdu ostean, Napoleonen armadak Lapurdira egin behar izan zuen erretirada. Beran ingelesek zaindutako zubia zuten frantsesek igarobide bakarrenetakoa, eta pasatzeko, borroka egin behar izan zuten.

argia.eus/efemerideen-kanala/s

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2044 followers · 21418 posts · Server mastodon.eus

1964an, txistua musika-tresna jotzeagatik lau pertsonari isuna jarri zieten Sestaon. Herriko alkateak debekatu zuen instrumentuaren erabilera eta ondorengo lauek agindua desobeditu zuten: Luis Maria Igartua, Iñaki Urrutia, Iñaki Larrinaga eta Sabino Arana.

argia.eus/efemerideen-kanala/t

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2043 followers · 21398 posts · Server mastodon.eus

1936an, haurdun zegoen Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba Legarreko leizera jaurti zituzten, Gaztelun. 1936ko gudan egindako krimenik gogorrenetako bat izan zen.

argia.eus/efemerideen-kanala/h

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
278 followers · 568 posts · Server mastodon.eus

1797an jaio zen Mary Wollstonecraft Shelley, giza arimaren arakatzailea eta "Frankenstein" liburuaren egilea. Hark esana da: "Minak arima garbitzen badu, nirea aratza da".
♣️ Haren eta Mary Shelley guztien omenez, "Frankenstein agurgarria" eskeiniko dugu @Petti -k eta biok, irailaren 9an, 18:00etan, Oiartzungo Arte Egunen barruan

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2042 followers · 21382 posts · Server mastodon.eus

, 1987ko abuztuaren 29an, Palestinarrentzat sinbolo bat den Handala pertsonaiaren sortzaile Naji al-Ali marrazkilaria hil zuten erbestean, Londresen. Tiro bat jasota, hilabete koman egon zen

argia.eus/efemerideen-kanala/p

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
2043 followers · 21366 posts · Server mastodon.eus

2016an, Turkian kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen Poliziak: 'Azadiya Welat'. Izenak euskaraz Herri Askea esan nahi du. Talde terroristako kide izatea egotzita, 27 kazetari atxilotu zituzten

argia.eus/efemerideen-kanala/t

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
209 followers · 318 posts · Server mastodon.eus

1919an jaio zen Primo Levi kimikaria eta idazlea. Judutarra zen, eta faxismoaren aurkakoa. Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura eraman zuten, eta bizirik atera zen; "Hau gizon bat bada" liburuan eman zuen lekukotza. Kimikaz ere idatzi zuen: "Sistema periodikoa". Biak ditugu euskaraz

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
205 followers · 314 posts · Server mastodon.eus

1917an jaio zen Gloria Fuertes
📺 Mursegori zor diot Gloria Fuertes haurren poeta baino askoz gehiago izan zela eta dela deskubritzea, saio honi esker: youtu.be/vYXa70UqcT4
📝 Euskaraz irakurtzea, berriz, Josu Landari (Armiarma) ekarriak.armiarma.eus/gordailu
♥️ Geroztik, maite dut, maite, Gloria Fuertes...

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
202 followers · 312 posts · Server mastodon.eus

1740an jaio zen Jeanne Baret botanikaria. Gizonezkoz jantzita, esplorazio-espedizio batean parte hartu zuen (emakumeek debekatuta zuten), eta mundu osoari bira ematen lehen emakumea bilakatu zen. aldizkarian: aldizkaria.elhuyar.eus/istorio

#gaurkoegunez #elhuyar

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
199 followers · 310 posts · Server mastodon.eus

1920an jaio zen Rosalind Franklin. Haren lana funtsezkoa izan zen DNAren egitura argitzeko. Istorioa, aldizkarian
aldizkaria.elhuyar.eus/albiste

#gaurkoegunez #elhuyar #emakumeakzientzian

Last updated 1 year ago

Ana Galarraga Aiestaran · @anagalarraga1
199 followers · 310 posts · Server mastodon.eus

1984an Svetlana Savitskaia kosmonautak ia lau ordu eman zituen espazio-ontzitik kanpo, konponketa-lanetan. Espaziora bidaiatu zuen 2. emakume kosmonauta izan zen, eta 1.a ontzitik irteten. Hala ere, matxismoa jasan zuen, @euwikipedia bidez: eu.m.wikipedia.org/wiki/Svetla

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
1986 followers · 21118 posts · Server mastodon.eus

, 1936an bi hegazkin frankistak Otxandio ametrailatu eta bonbardatu zuten 25 minutuz, Santamaña jaiak ospatzen ari zirela.

argia.eus/efemerideen-kanala/b

#gaurkoegunez

Last updated 1 year ago

ARGIA · @argia
1984 followers · 21106 posts · Server mastodon.eus