ποΈ [ALDARRIAK PLAZARA] π
Euskal Herriko hainbat eragile sozialekin elkarlanean, #MunduBerriBat sortzeko erabaki beharrekoak plazara ekarri ditugu.
Den-dena erabaki beharko dugu bizitza bizigarriak denontzat izateko. Bide horretan plazak eta espazio publikoa berreskuratu eta defendatu behar ditugu autoritarismo berriaren aurrean.
Lan eta bizitza burujabeak!
#HemenErabaki
#HerritarrokErabaki
#BurujabetzaK
π Oparotasuna denontzat!
π @Olatukoop
#MunduBerriBat #hemenerabaki #HerritarrokErabaki #burujabetzak
Den-dena nahi dugu
Erabaki
Lan banaketa eta bizigarritasuna!
#HerritarrokErabaki #HemenErabaki
#ESE #Orereta #Errenteria
@GureEskuDagoEO @Hamaika_Gara
#HerritarrokErabaki #hemenerabaki #ese #orereta #errenteria
Aurreko astean egin genuen #HemenErabaki jardunaldiaren kronika irakurgai duzue gure webgunean. Pixkanaka, solasaldien bideoak ere eskuragarri jartzen joango gara. http://iparhegoa.eus/index.php/eu/iparhegoafundazioa-3/58-euskara/berria/192-hemen-erabaki-eredu-ekonomiko-sozial-eta-politiko-berri-bat-eraikitzea-ezinezkoa-da-burujabetza-prozesurik-gabe
Bukatutzat arratsaldeko saioa. Eskerrik asko @MAsensioLozano@twitter.com saioa bikain gidatzeagatik. Pello Otxandiano, Amaia Zufia eta Igor Arroyo zuen hausnarketekin bagoaz subjektu kolektibo horiek artikulatu eta burujabetza prozesuan lanean jarraitzera. #HemenErabaki
P.Otxandiano: neoliberalismoaren arrakasta da subjektu edo kolektibitateen fragmentazioa. Ezker proiektuaren premisetako bat: subjektu kolektibo ezberdinen artikulazioa nola egin. Saiakera ezberdinak ditugu artikulazio horretan saiatzen eta garai berrietara ekartzen #HemenErabaki
A.Zufia: Borroken intersekzionalitateak galderak planteatzen dizkigu: noren izenean ari naiz hitz egiten? noren alde? zeintzuk dira nire pribilegioak? Praktikara jaitsi beharra. Klase ikuspegia, arraza...nola txertatzen dira? Pribilegioak eta eskubideak ezberdindu #HemenErabaki
A.Zufia: Aniztasuna ez da helburua, aniztasuna abiapuntua da. Helburua bizitza erdigunean jartzea da eta horretarako burujabetza lortzea. #HemenErabaki
A.Zufia: Euskal Herriko Mundu Martxan, Greba Feministan... aldarrikatu dugu bakoitzak bere zapalkuntzatik subjektu poliedriko bat sortzea. Zapalkuntza hauek hierarkizatu gabe, borroken intersekzionalitateaz ari gara. Zailtasuna: fragmentazioa. #HemenErabaki
P.Otxandiano: Euskal Herrian uholde sozialak ikusi ditugu, pentsionistak zein mugimendu feminista. Azken 40 urtetan inoizko handienak. Disonantzia bat dago. Globalizazio kapitalistaren aurreko erreakzio bat, bere kontraesan guztiekin. Sistema eraldatzeaz ari dira. #HemenErabaki
I.Arroyo: horrelako olatuek sortzen dituzten aukerak baliatu behar ditugu, arriskuak dituen arren. Borroka eta antolakuntzarako oinarriak jarri behar ditugu. Hurbileko harremanik gabeko eremu asko dago, lantoki zein hiri. Hurbileko harreman horretatik lan egin. #HemenErabaki
A.Zufia: erronka etengabea antolakuntzaren apologia egitea, kolektibo gabe ez dagoelako eraldaketarik. Masa mobilizatzen duten uholdeak behar ditugu eta arnas luzeko prozesuak ere. Egitura beharrezkoa da egunerokoan. #HemenErabaki
P.Otxandiano: indar harreman berriak sortu behar ditugu. Mugimendu Feministaren indarra baliatu trantsizio feminista egin ahal izateko. Ikuspegi luzeko estrategia behar dugu ere. #HemenErabaki
P.Otxandiano: gizarte ekimenetik sortzen diren ekimenak instituzionalizatzen eta kristalizatzen saiatu behar gara. Adibidez, etxebizitza legea .Ez da iraultza bat, baina egungo panoraman intzidentzia handia planteatzen zuen. Bataila asko planteatu ditzakegu #HemenErabaki
P.Otxandiano: ez badago prozesu kolektiborik ez dago proiektu eraldatzaile eta independentistarik. Garai konbultsoak datoz, antsietate handia dago. Ez dakigu nora goazen. Ziurtasunak erori dira, promesa liberalak erori. Ezkerrak eskaintza bat egin behar du. #HemenErabaki
P.Otxandiano: ezker abertzalearen militantzia eredua oso modu naturalean egon da herrigintzako espresio ezberdinetan antolaturik. Berreskuratu behar dugu eta gizartearekin kontaktuan egon. Sakrifizioaren kulturak ez digu balio, bai grinak. #HemenErabaki
I.Arroyo: konfrontazioaren eremua enplegutik harago eraman behar da, Bizitza Vs. Kapitala gatazkaren baitan. Hori gure ekintza sindikalera eta militantzia sindikalera eraman behar dugu, militantziak dituen dohainak kontuan hartuz eta berreskuratuz. #HemenErabaki
I.Arroyo: badira munduan zehar eta Euskal Herrian kultura politikoaren ezaugarri batzuk gaurkotasuna dutenak : elkartasuna, apustu kolektiboak, arriskatzea, politizatzea, babes sareak sortzea. Huertas de Peraltasen borrokak erakutsi digu. #HemenErabaki
A.Zufia: prekarizazio prozesuek erakutsi dute elkarren arteko beharra dugula. Bizitza harremanen bitartez gauzatzen da, besteekiko konpromiso bat dago. Konpromiso politiko berriak sortzen ari dira: lagun sareak, kontsumo ereduak, genero deseraikuntzak. #HemenErabaki
A.Zufia: kultura politikoak aldatu behar dira, berhasmatu. Gizaki ahul eta interdependietenak garelako. Aldaketek beldurra eta ezinegona sortzen dute. Gure ekarpena: aldaketak nahitaezkoak eta aukerak dira. Bizitzak erdigunean jartzeko egiturako sortu behar ditugu. #HemenErabaki
A.Zufia: emakumeen parte-hartze politikoa oinarri duen prozesu bat behar dugu mugimendu feminista interlokutore gisa aitortuta. #HemenErabaki