🐗 #HezkuntzanLibrezale taldea Eusko Legebiltzarrean izan da Hezkuntza Legearen proiektuari zuzenketa proposamenak aurkezten
🧵 ⛓️ Azalpenak, ohi bezala, hari edo kate batean 👇
Hezkuntza legearen bilakaeran #HezkuntzanLibrezaletik hainbat agerraldi egin ditugu. Azken honetan, lege-proiektuaren testua legebiltzarraren %90ak onartu zuen hezkuntza-akordioaren mamira ekartzeko 25 zuzenketa proposatu ditugu.
📢 Astelehenean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izan ginen #HezkuntzanLibrezaletik Hezkuntza legearen aurre-proiektuari proposatzen ditugun zuzenketak aurkezteko.
ℹ️ https://hezkuntza.librezale.eus/2023/06/14/hezkuntza-legea-zuzenketa-proposamenak-agerraldia/
Iratxe Esnaolak #HezkuntzanLibrezale-rentzat onargarriak izan zitezkeen hezkuntza legeko zirriborroan zeuden ekarpenak desagerrarazi dituztela azaldu du.
Datorren astean #mootEU23 izango da, #Moodle erabiltzaileen urteroko topaketa. Gai interesgarri asko, jende interesgarri askoren eskutik! https://mooteu.eus/ #HezkuntzanLibrezale
📅 Asteazkena, hilak 26, 9:00-15:30 (harrera 8:30)
📍 Tabakaleran, Donostian
📔 Egitaraua: https://mooteu.eus/mod/resource/view.php?id=887
✅ Izenematea (doakoa): https://mooteu.eus/mod/url/view.php?id=896
#mooteu23 #moodle #hezkuntzanlibrezale
@izarobasurko ez dakit Iñigo hemendik dabilen, baina eskerrik asko artikuluagatik! Oso azalpen argia iruditu zait.
> Urgentzia handiz behartu dute formakuntza horretara irakasle oro, bestelako formakuntza asko bertan behera utzita. Badirudi edukiak eta balioak baino garrantzitsuagoa dela digitalki komunikatzea. [...] Aurrera doa ordenagailuen hizkuntza elebakarra. Irizpide pedagogikoek, ala irizpide neoliberalek gidatzen dituzte mugimendu hauek?
👏
Simona Levi: «Hezkuntzaren digitalizazioan eremua libre uzten zaie teknologia enpresei» #HezkuntzanLibrezale https://www.berria.eus/paperekoa/1855/006/001/2022-10-28/hezkuntzaren-digitalizazioan-eremua-libre-uzten-zaie-teknologia-enpresei.htm
Geroz eta sarriago ikusten ditugu era honetako albisteak: Google/Microsoft #bigtechak hezkuntzan erabiltzea mugatu edo zuzenean debekatzen duten erabakiak. Bitartean, gurean, hitzarmenak sinatzen dira haiekin... kontrako bidean 🤦♀️ /cc #HezkuntzanLibrezale
🐦 https://twitter.com/PalomaLLaneza/status/1547688412374654977
Bide horretan lanean gabiltzan hiru proiektu ildo aurkeztu ziren herenegun @ueu_orokorra k antolatutako jardunaldi informatiko-filosofikoetan.
+ Pentsamendu hackerra eta neomaterialismoa uztartzeko asmoa @teketen eta Jule Goikoetxearen bitartez
+ Hezkuntzarako (eta edozertarako) Digital Democratic tresna-egitasmoaren Euskal Herriratzea TEKS Elkartea eta #HezkuntzanLibrezale rekin elkarlanean
+ Orai eta @Skura kooperatibarekin objektuek euskaraz egin dezaten Mycroft.eus bezalako tresnak garatuz
UPV/EHUko ikasleen datuak Microsoft O365en esku https://labehu.eus/blog/upv-ehuko-ikasleen-datuak-microsoft-o365en-esku/ #HezkuntzanLibrezale
Human Rights Watch-ek #EdTech 150 produktu baino gehiago aztertu zituen, munduko herrialde populatuenetako 49 gobernuk gomendatuak, haurren datuak nola erabiltzen zituzten egiaztatzeko https://www.hrw.org/StudentsNotProducts
#StudentsNotProducts #HezkuntzanLibrezale
(@miren bitartez, jarrai ezazue).
#edtech #StudentsNotProducts #hezkuntzanlibrezale
4️⃣ Eskatu administrazioari lineako ikasgelen eta hezkuntzarako erabiltzen diren teknologia digitalen bitartez pilatutako haurren datuak ustiatzeari utzi eta haren kontra babesteko.
Honetan ere aritzen gara #HezkuntzanLibrezaletik, ahal dugun neurrian:
📼 EAEko Legebiltzareko Hezkuntza Batzordean egin izan ditugun agerraldiak, gure kanalean: https://peertube.euskarabildua.eus/c/hel_kanala/
ℹ️ https://www.hrw.org/StudentsNotProducts#global-commitment
1️⃣ Ikasi, informatu. Eskubide digitalen inguruan, hezkuntzarako eta bestelako teknologiek hauek urratzeko erabiltzen dituzten teknika eta estrategien inguruan.
#HezkuntzanLibrezale taldean, adibidez, gai hauen inguruko albiste eta informazioa partekatzen da sarritan: https://hezkuntza.librezale.eus
ℹ️ https://www.hrw.org/StudentsNotProducts#global-commitment
Pandemia garaian, nazioartean gobernuek gomendatutako hezkuntzarako teknologien %89k haurrak zelatatu zituztela argitara eman du Human Rights Watch erakundeak argitaratutako txostenak 👇
👀 https://www.hrw.org/StudentsNotProducts
#ikasleakezproduktuak #HezkuntzanLibrezale
(Irudia: @jezeiza)
#ikasleakezproduktuak #hezkuntzanlibrezale
Artikulua iruzkindu/laburtu genuen bere garaian #HezkuntzanLibrezaleren webgunean:
📝 Askatasun eta pribatutasun eskubideei uko egitea ez da urrutiko hezkuntzaren eskakizuna https://hezkuntza.librezale.eus/2020/05/15/askatasun-eta-pribatutasun-eskubideei-uko-egitea-ez-da-urrutiko-hezkuntzaren-eskakizuna/
@miren eta @igebara #HezkuntzanLibrezale|ko kideak #DigitalDemocratic (#DD) plataformari buruz hitz egin dute Legebiltzarrean https://peertube.euskarabildua.eus/w/jXEjXZms1NpkXgExnEuBw8
Oinarrian «digitalizazio etiko, arduratsu, euskaldun eta eraginkorra» nahi badugu eta hori «ikasleen eskubide digitalak eta pribatutasuna errespetatuz eta bitarteko teknologiko auditagarri, berrerabilgarri, libre eta gardenak erabiliz» egin nahi badugu, software librean oinarritu beharko gara. Ez baitago balio horiek defendatzeko beste modurik.
#hezkuntzanlibrezale #DigitalDemocratic #dd
@jolaus ikusi berri dut Herbeheretan ere alternatiba eskaintzeko eskabidea bideratu nahian dabiltzala gobernuari: https://mastodon.social/@humanetech/108329296217438970 #HezkuntzanLibrezale
Google bateraezina da hezkuntza akordioarekin #HezkuntzanLibrezale https://www.berria.eus/paperekoa/1941/017/003/2022-05-10/google-bateraezina-da-hezkuntza-akordioarekin.htm
[#HezkuntzanLibrezale Prentsa-oharra] Hezkuntza Sailak hezkuntza lege berrirako akordioa urratu du Googlerekin sinatutako hitzarmenaren bitartez https://hezkuntza.librezale.eus/2022/05/06/prentsa-oharra-hezkuntza-sailak-hezkuntza-lege-berrirako-akordioa-urratu-du-googlerekin-sinatutako-hitzarmenaren-bitartez/
Ziur nago Jokinek gauza bat pentsatu eta beste bat esaten duela. Ez guri gezurra esateagatik, baizik eta hiztegi berbera ez erabiltzeagatik. Bestela ez dakit nola azaldu albiste hau. #HezkuntzanLibrezale.
Bildarratzek esan du Googlerekin sinatutako akordioak ez duela urratzen hezkuntza akordioa https://www.berria.eus/albisteak/213030/bildarratzek-esan-du-googlerekin-sinatutako-akordioak-ez-duela-urratzen-hezkuntza-akordioa.htm