NAHAZISMO: Ideiak batere argi ez dituen muturreko ideologia.
GEROGRAFIA: etorkizunaren mapak marrazten dituen zientziaren arloa.
ESFRINTER: Lasterketa batean, azelerazio une gorenean datorren txirrindulariari nahi gabe laxatzen zaion uzkiaren eraztun muskularra. #hitzokei
Pentsatzen ari naiz, "drone" ordez "eulikoptero" erabiltzen hastea. Drone militarren kasuan, "erlekoptero".
(Erraldoi On Miragarriak erabiltzen zituen hitz horiek, euskarazko itzulpenean, halako trasterik ez zen garaian. Txisteak txiste, "drone" ingelesez "erlemandoa" denez, ez da gaizki ekarria ere.)
EUSKALTEKIE : teknologiaz euskeraz ikasteko euskaltegia
SUVNORMAL: darabilten ibilgailu motaren ondorioz (suburban vehicle), garun nahasmendua garatu duten pertsonak. Tankearen pareko autoa gidatzeak normaltasun berezi bat bizitzera daramatza, zeinetan bide-segurtasuneko nahiz sen oneko arau guztiak gainerakoon betekizun bihurtzen diren, euren pribilegiorako.
EROMANTIKO: maitasunak burua galarazten dion pertsona.
Nekarazitza idatzi dut nekazaritza beharrean. Eskerrik asko, Xuxen! Ulertu dut zeharka esana!
NEKARAZITZA: bizimodua ateratzeko ordu gehiegi lan egitera behartzen gaituztenen jarduera- eta jakintza-multzo ez bizigarria.
#hitzokei
(BiharHauteskundeak)
BITCHA EDER: Eñaut Oihenart kazetariaren abentura berrian, @enekobidegain ek euskal artzai txakur lehiaketen atzeko trafikoaren sekretu ilunak aireratzen ditu. Onena, pedigrezaleen eta antiespezisten arteko talka epikoa. #hitzokei
KANPAINA JO: Hauteskunde eguna hurreratu ahala, hautagaiek egiten duten azken txanpa onanista. #hitzokei featuring @kapittanttan
LAPURBILDU: Besteen ideiak ebatsiz sintesi bat egitea.
Ba, ez dulert: 'euskalgintza' hitza taxutu zelarik, nolatan ez zen berehala 'erdalgintza' ere agertu?
Jarduera gisa, erdalgintza askoz zaharragoa da...
EUSKAERA GUTUN: euskaraz arreta jasotzeko eskaera eginez igortzen den gutun formala.
@izarobasurko @desertorea @elegose @porru HARKAITZ CANON: Ofizioaren konbentzio guztiak ezartzen dituen euskal idazle petreoa. #hitzokei