:elegose: Anjel Lertxundiren liburu gehiago irakurri behar ditut. Horrekin dena esaten dut. Irakurri nion lehena gaztetxoentzat argitaratutako Eskiatzaile herrenaren kasua izango da seguraski. Gero, aspaldian Hamaseigarrenean aidanez eta Tobacco days irakurri nituela gogoan dut. Duela 3 urte, @elegose irakurle taldean #ItzulizUsuBegiak saiakera gozatu nuen. #IhesBetea bikaina iruditu zait. Zein irakurriko dut hurrena? Bere lanen zerrenda luzea da zorionez, eta osatzen jarrai dezala urte askoan!
Abuztuko azken egunarekin batera bukatu dut hile honetako @elegose proposamenetako bat, #IhesBetea . Zeuen balorazio onek animatu naute ta gustura irakurri dut, liburu gomendagarria!
#Komunistacom eta #IhesBetea, ezberdinak baina biak ongi.
Joan Mari Irigoieni dagokionez, aukera baduzue, entzun #LizardirenBaratza ren azken atala. Hari eskainia da.
☀️ Uda honetan dezente aritu naiz Montalbanoren istorioekin: liburuz zein telefilmez. 🤓 📗
Dakidanez, Camilleriren hainbat liburu euskaraz ere badaude: #GauarenUsaina, esate baterako. 😉 Horrekin animatuko gara?
#2023IrailerakoProposamenak @elegose :elegose: Hori da nirea.
https://m.media-amazon.com/images/I/41Fw0w0AUCL._SY264_BO1,204,203,200_QL40_ML2_.jpg
#komunistacom #ihesbetea #lizardirenbaratza #gauarenusaina #2023irailerakoproposamenak
:elegose: Kaixo, irakurle!
Zer moduz daramazue #Komunistacom edo #IhesBetea?
Aste honetan #2023IrailerakoProposamenak egiten hasi behar dugu:
👉 Proposamenak egiteko epea: abuztuak 22 - 27.
👉 Inkesta betetzeko epea: abuztuak 28 - irailak 3.
Bada, ekin!
#komunistacom #ihesbetea #2023irailerakoproposamenak
🤓 Amaitu dut #IhesBetea
🤚 Ikaragarria! Bost izar
▶️ Beti bezala, iruzkina #paperjale-n
@Alex @elegose @mikelgs @miren @Izaskun @aldatsa @Urkobetan ni aurreratu egin naiz eta dagoeneko #IhesBetea irakurri dut, eta TXUNDITUTA utzi nau! Aurten irakurri dudan libururik onetakoa izan da. #Komunistacom irakurtzeko asmoz nabil. 🤣
Kaixo, :elegose:!
Dagoeneko erabaki dugu zeintzuk izango diren abuztuan irakurriko ditugun liburuak. Izan ere berdinketa bat egon da.
✳️ Komunista.com (#Komunistacom), Juan Mari Irigoien https://paperjale.eus/book/39130/s/komunistacom
✳️ Ihes betea (#IhesBetea), Anjel Lertxundi https://paperjale.eus/book/41460/s/ihes-betea
Badakizue zer egin behar duzuen: aukeratu zuen gustukoena eta hasi irakurketa gainontzekoekin partekatzen! @desertorea @Alex @mikelgs @miren @Izaskun @aldatsa @Urkobetan 🤩