· @Alex
111 followers · 151 posts · Server mastodon.eus

Amaitu dut :elegose: @elegose
Gustura irakurri dut.
Amaiera bikaina.
Testu arina (esaldi laburrak) baina landua.
Girotze ona.
Ez dakit zergatik baina... amaierako parteak ekarri dit gogora.

#ilunpekozelataria #strangerthings

Last updated 1 year ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
280 followers · 1415 posts · Server mastodon.eus

Kaixo, adiskideok:

:elegose: Zer moduz martxoko irakurketarekin? irakurri duzue? Baloratu/Iruzkindu duzue irakurketa Paperjale.eus berrian? Sartu kuxkuxeatzera paperjale.eus/

Bada, apirilean zein liburu irakurriko dugun aukeratzeko momentua heldu da:

🗓️ Martxoak 20 - 26: Liburu proposamenak egin traola erabiliz.
📊 Martxoak 27 - Apirilak 2: Inkesta betetzeko tartea.

Hasi. 🤩

#ilunpekozelataria #2023apirilerakoproposamenak

Last updated 1 year ago

Bingen · @galaipa
170 followers · 1120 posts · Server mastodon.jalgi.eus

Pixka bat kosta zait, baina engantxatu nau ​k. A ze tentsioa irakurri dudan azken kapituluan (erdia edo daramat). Aspaldi da horrelakorik sentitzen ez dudala irakurketan. Ia geratzen zaidanean ere horrelako gehiago dauden, ze asko gustatu zait!

@elegose

#ilunpekozelataria

Last updated 1 year ago

Ander · @Haltzadia
95 followers · 165 posts · Server mastodon.eus

:elegose: @elegose
bukatuta. Gerraosteko Iruñean girotuta dago Alberto Ladronen azken liburua. Hilketak eta fantasia uztartzen ditu eta tentsioa eta intrigari eusten dio, orrialdez orrialde.

Bere beste eleberrien aldean, neure gusturako alde fantastikoak pisu handiegia hartzen du, baina hala ere engantxatuta izan nau bukaerara arte.

#ilunpekozelataria

Last updated 1 year ago

· @Alex
108 followers · 144 posts · Server mastodon.eus

Bitxia egiten zait "Euskal Noir" edo "Noir euskaldinavo" terminoak entzuten ditudanean. Ez dut oso garbi kontzeptua gustatzen zaidan ala ez.

Eta, jakina... "euskal" horrek zarate egiten dit, gaztelaniaz idatzitako nobelez ari direnean.

Eta... bekatua aitortuko dut: oraindik ez dut Ladron Aranaren libururik irakurri, ezta Jon Arretxek Toure detektibeari buruz idatzitakorik ere. Hori konpondu beharra dago: @elegose

penguinlibros.com/es/recomenda

#ilunpekozelataria

Last updated 2 years ago

Elegose irakurle taldea · @elegose
279 followers · 1405 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Kaixo, elegosetarrok!

✅ Inor kontra agertu ez denez, dagoeneko erabaki dugu zein izango de martxoan irakurriko dugun liburua. @Alex lagunak proposatutakoa izango da:

📖 Ilunpeko zelataria, Alberto Ladron Arana elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ilun

Beti bezala liburuaren izenburua erabiliko dugu traola gisa, hau da, .

Irakurketa on!!!

#ilunpekozelataria

Last updated 2 years ago

· @Alex
108 followers · 138 posts · Server mastodon.eus


Beste proposamenik ez badago, otsailean hautatu gabe geratu zena irakurriko nuke nik

Zer iruditzen zaizue?
@elegose

#2023martxorakoproposamenak #ilunpekozelataria

Last updated 2 years ago

Eneko Barberena Mondragon · @barberenea
41 followers · 11 posts · Server mastodon.eus
Ander · @Haltzadia
87 followers · 128 posts · Server mastodon.eus

@Alex @elegose nik ere liburu horixe, proposatzeko asmoa neukan!

#ilunpekozelataria #2023otsailerakoproposamenak

Last updated 2 years ago

Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
601 followers · 5568 posts · Server mastodon.eus

Alberto Ladron Aranaren eleberriak erabat harrapatu nau. Bere liburuen oso zalea naiz, baina fenomeno paranormalak dituzten istorioena orokorrean ez hainbeste, batzuetan gustuko ditut eta beste batzuetan oso sineskaitzak egiten zaizkit. Ladron Aranak gerraosteko Iruñea ilunean elementu fantastikoak ederki txertatu dituela iruditzen zait.

#ilunpekozelataria #dagomendat

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
446 followers · 2900 posts · Server mastodon.eus

oso gustura irakurtzen ari naiz. Egun hauetako argien distira nobela beltz batekin itzali nahi baduzue, aukera polita duzue Alberto Ladronen honekin. 🩸⚰️

Protagonistak oso ondo funtzionatzen dute, fantasia ukitu politak ditu, oso erraz irakurtzen da eta pasarte batzuk oso oso oso beltzak dira.

@Izaskun uste dut zure gustukoa izan daitekeela. 😜

#ilunpekozelataria

Last updated 2 years ago

Dabid :hikaldia: · @desertorea
438 followers · 2843 posts · Server mastodon.eus

​n behin baino gehiagotan aipatzen da Iruñeko Hildakoen Monumentua. Ez nuen ezagutzen eta ahateari galdetu diot, baina emaitzik ez.

Dauzkadan argi apurrak piztu eta 1947an girotuta egonik, Eroritakoen Monumentua izango zela bururatu zait. Ezaguna 2005 inguruan Mola eta Sanjurjo ateratzeagatik. Niretzat bederen.

Iluminatu orduko ez dut azaleko eraikina identifikatu... 😶‍🌫️

Galdera: adiera frankista sahiesteko deitzen dio Hildakoen Monumentua ala Iruñean hala deitzen zaio?

#ilunpekozelataria

Last updated 2 years ago