Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
675 followers · 6395 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Anjel Lertxundiren liburu gehiago irakurri behar ditut. Horrekin dena esaten dut. Irakurri nion lehena gaztetxoentzat argitaratutako Eskiatzaile herrenaren kasua izango da seguraski. Gero, aspaldian Hamaseigarrenean aidanez eta Tobacco days irakurri nituela gogoan dut. Duela 3 urte, @elegose irakurle taldean saiakera gozatu nuen. bikaina iruditu zait. Zein irakurriko dut hurrena? Bere lanen zerrenda luzea da zorionez, eta osatzen jarrai dezala urte askoan!

#itzulizusubegiak #ihesbetea

Last updated 2 years ago

Aldatsa :ahobizi: :hikaldia: · @aldatsa
634 followers · 5892 posts · Server mastodon.eus

@maitelopezlasheras Gozatu! duela hiru urte irakurri genuen @elegose irakurle taldean eta asko gustatu zitzaigun. irakurtzeko zerrendan daukat aspalditik. Nik ere opari bat egin beharko diot nire buruari.

#itzulizusubegiak #maus

Last updated 2 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

:elegose: Anjel Lertxundi: "Buru pentsalariak falta dira hor goian, euskaratik pentsatuko dutenak"
argia.eus/argia-astekaria/2678

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

lehen aldiz esku artean hartu nuenean errespetua eman zidan, itzulpengintzari buruzko saiakera liburukote bat! Baina oso gustura irakurri dut. Atal laburretan banatuta egoteak asko arintzen du.
Bidaia asko egin behar izan ditut Wikipediara erreferentziak ezagutzen ez nituelako, baina hainbat kontu interesgarri ikasi ditut Lertxundiri esker eta literaturaz, itzulia edo jatorrizkoa, gozatzen jarraitzeko gogoa handitu dit!

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

Idazleek beren testuak berriro irakurtzerakoan sentitutako urruntasunak programatzaileon lana gogorarazi dit. Gu ere idaztetik bizi gara eta denborarekin gure ezagutzak eta estiloa aldatuz doaz. Norberak idatzitako kodea berrirakurri, zuzendu eta osatzea gure egunerokoaren parte da. Batzutan ezusteko atseginak hartzen ditugu baina beste askotan ze tximinok idatzi ote zuen hau? A bai, nik 😅 pentsatzen dugu

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

· @Izaskun
86 followers · 604 posts · Server mastodon.eus

2. Atala, liburua irakurterakoan lehen aipatu dodanagatik, ez jat inoiz otu itzuli hitzak daukazan zentzu guztiakaz, eta horretaz ohartu naz. Zenbat testu idatzi behar dodaz hizkuntza bietan! Edozein gurasoentzako ohar, zirkularra, ....dana elebiduna, lehenengo euskeraz eta gero gaztelerara itzuli. Eta ez pentsa! Ez da erreza! Hizkuntza bakoitzak bere berezitasunak daukaz! Ez dot pentsatu gura zer dan liburu bat itzultzea idazleagaz egon barik!

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

· @Izaskun
86 followers · 604 posts · Server mastodon.eus

Urtarrila amaitu da eta nik amaitu barik. Egia da zatika irakurri leikela, pilo bat ikasten nabilela ere. Orain dala 35 urte inguruan Anjel euskerazko irakasle izan neban eta entzutea zoragarria! :elegose: zer esan ahal dot liburuataz? Lehen hezkuntzako irakaslea naz, nire inguruan erdaldun euskaldun baino gehiago dago. Nire txikitxoekaz komunikazioa, zaletasunak sortu eta filosofia gitxi. Beraz hemen irakurten nagoana eta nire egunerokotasuna, ez doaz bat!😉

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

@Zaru_ttikiya @elegose @Hilbeltza
Bai, hori da, Patricia Highsmith-en , Josu Barambones Zubiriak itzulia. (Itzultzailea aipatu gabe ezin utziko dugu 😜)

Urtarrileko liburua izanda, ezin aproposagoa iruditzen zait otsailekoa itzulpen bat izatea.

Txalapartaren webgunean salgai dago, baina "Erosi" botoia sakatuta otsailak 3an argitaratuko dutela jartzen du. Irakurtzeko gogoarekin nago!

txalaparta.eus/eu/liburuak/lar

#Lardaska #itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

@soma @Kafearensemea @elegose
Ni ere oso gustura ari naiz irakurtzen baina ez dut uste hilabete bukaera aurretik amaituko dudanik. Lasai antzean ari naiz irakurtzen. Liburu aproposa da dosi txikietan irakurtzeko. Edozein kasutan, lasai, hauek ez dira eskolako lanak eta ez dago epeak zorrotz bete beharrik. Irakurriz gozatzea da helburua.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

​en askotan aipatzen du Literatura Unibertsala bilduma Anjel Lertxundik. Orain arte argitaratutako liburuen zerrenda aurkitu dut:
eizie.eus/eu/argitalpenak/lite

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

· @soma
132 followers · 914 posts · Server mastodon.eus

@Kafearensemea
Ni Hn nabil oraindik. Zinez interesgarria , baina era pausatuan irakurtzen ta, lan horren erruz, irakurri beharreko obren zerrenda luzatzen @elegose 😅

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Gorka Bereziartua · @gorka_bm
453 followers · 1286 posts · Server mastodon.eus

Oso literaturzalea ez denak ere, euskaraz bizi nahi badu, itzulpen etengabean aritu behar du. Lertxundik -en bere esparrutik heltzen dio gaiari, jakintza zabal eta sakona erakutsiz. Baina iruditzen zait hain intelektuala ez den plano batetik ere goza daitekeela liburuaz, egunero bizitzen ditugun egoeretaz ari delako. Liburuari “errespetu” pixka bat diotenak ere animatzeko diot: gozatzeko moduko saiakera da.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

Orixek El lazarillo de Tormes euskaratu zuenean 7. kapitulua kendu eta berak asmatutako batekin ordezkatu zuela jakiteak kuriositatea piztu dit eta jatorrizko atala irakurri dut. Bertan itsumutila artzapez baten neskamearekin ezkontzen da, eta elizgizonaren eta emakumearen artean sexu harremanak daudela aditzera ematen da. Orixerentzat gehiegi zela dirudi 🤣

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Koldotxu · @koldotxu
179 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

-ek uste nuena baino gehiago eragin dit. Azken finean ingelesa -> euskara eta zientzia -> euskera itzultzen ari naiz etengabe. Eta testuak konplexuak badira ere ahalik eta ulergarrien eta atseginen egiten saiatzen naiz. Erregistro eta baliabide ezberdinak dira eta molde batzuetarako kortse izan daiteke euskara. Baina zein polita den zientzia euskaren betaurrekoekin ikustea, bere birtute eta mugekin.
PD: Ni beti Altonagarekin bat

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Koldotxu · @koldotxu
179 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

-en mamira sartuta, itzulpengintzaren aitzakiarekin euskararen eta euskaldunon mamuak, gabeziak eta mugak marrazten ditu, autopsikoanalisi saio baten moduan.
Gauza askotan ados egon naiteke, beste batzuetan ez hainbeste baina kuriosoa egin zait diola anaforikoak erabiltzea eta atzerakarga ez erabiltzea altuera honetan ia zail egiten zaion, baina erabili erabili dituela.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Koldotxu · @koldotxu
179 followers · 860 posts · Server mastodon.eus

-i pixka bat beldurra nion itzulpengintzari buruzko entsaioa izanda; eta daitort Berrian Lertxundiren iritzi-atala salto egiten dudala totxoegia iruditzen zaidalako.
Ba liburua pilo bat gustatu zait, nire aurreiritzien kontra 😂 .
Kapitulu laburren egiturak irakurketa arintzen du eta pilo bat eskertzen dut. Niri halako egiturak pilo bat gustatzen zaizkit.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Gorka Bereziartua · @gorka_bm
453 followers · 1286 posts · Server mastodon.eus

Pena da Anjel Lertxundik jatorketaren auzia -eko 203-204 orrialdeetan likidatu izana. Tonu horretan liburu oso bat idatzi izan balu ez zuen jende gehiago konbentzituko, baina bolumen handiagoa jaurti ahalko genieke burura “nai dean modun ingoit” esaka datozenei.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Gorka Bereziartua · @gorka_bm
453 followers · 1286 posts · Server mastodon.eus

“Adjektiboa ondo kontrolatzea da estiloaren oina”, dio Lertxundik. Mark Twainek zioen: “Adjektiboa ikusten baduzu, hil ezazu”.

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

ezagutu eta euskarara itzultzen hasi nintzenean, asko harritu ninduen komando edo aginduetan (botoiak, menuko aukerak...) aditza hasieran jarri behar zela jakiteak:

Close window
✅ Itxi leihoa
❌ ̶L̶e̶i̶h̶o̶a̶ ̶i̶t̶x̶i̶

Baina badu zentzua. Ordenagailuari emandako aginduak direnez agintera erabiltzen dugu, ingelesez bezala, eta euskaraz aginteran aditza hasieran doa, adibidez: utzi hori, etorri hona...

librezale.eus/wiki/Interfazea#

#librezale #softwarelibrea #itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

Ez nintzen gogoratzen Urrezko astoa Lertxundik itzuli zuenik. Duela urte dexente irakurri nuen eta oroitzapen ona daukat. Xehetasunak ahaztu zaizkit, baina garai beretsuan irakurri nuen Kixotea gogorarazi zidan. Behin baino gehiagotan pentsatu nuen Cervantesek irakurria izango zuela.

eu.m.wikipedia.org/wiki/Urrezk

Armiarman osorik dago!
armiarma.eus/unibertsala/apule

#itzulizusubegiak

Last updated 6 years ago