Oinharri Eskola · @OinharriEskola
16 followers · 34 posts · Server mastodon.eus

Baina hemen ez zaigu kabitzen Oinharri Eskolaren UDAKO FORMAKUNTZA BARNETEGIAk esan nahi duen guztia. Bizi egin behar da jakiteko, beraz uztailaren 15etik 23ra Errekaleor Auzo Askean ikusiko dugu elkar!


#izarrenhautsa #noizpaitginadenguernai #probatuezduenakezdakizerdenhau

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
16 followers · 33 posts · Server mastodon.eus

Gure formakuntzetan txikiak ere presente daude eta beren proiektu pedagogiko propioa dute. Proiektuen bidezko lana da, tokiko curriculumean sustraituta. OINHARRI TXIKIn ikaskuntza eremu guztiak garatzen saiatzen gara, batzuetan helduekin batera aritzen gara eta heldu eta txikien arteko arrakala gainditzeko ahalegina egiten dugu.

Aurtengo barnetegian izena emateko: oinharrieskola.eus/barnetegia.

#izarrenhautsa #gusortuginenenborberetiksortukodirabesteak

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
15 followers · 32 posts · Server mastodon.eus

ANTOLAKUNTZA LANArekin barnetegia egituratzen dugu. Hainbat antolakuntza markotatik (oinharri taldeak, oinharri txiki taldea, emakume*/gizon asanbladak, asanblada orokorrak) jarduten dugu, ikastaroak aurrera egiten duela bermatzen dugu eta egindakoaren etengabeko kritika sustatzen dugu, hobekuntzak praktikan oinarritutakoak baitira.

#izarrenhautsa #katehorretandenokbateragogorkiloturikgaude

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
15 followers · 31 posts · Server mastodon.eus

KULTURA, besteak beste, Eskolari eta ekimen bakoitzari nortasuna ematen dien eremua da. Gako teoriko gisa aztertzen dugu eta, horrez gain, kultura sortzen dugu identitatea garatzeko, kohesioa sustatzeko eta sorkuntzaz askatzeko. Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko esaera gure eginez, komunitatea sortu eta garatzeko KULTURA funtsezkoa dela sinesten dugu.

#izarrenhautsa #sortuztasortuzgureaukera

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
15 followers · 30 posts · Server mastodon.eus

Teoria da gure iparrorratza, baina bidaia bera da ondo gabiltzala berresten diguna. Ezagutzaren teoria, teoria politiko eta ekonomikoa, klase borrokaren historia, egoeraren azterketa eta beste hainbat edukiren inguruan arituko gara Udako Barnetegian. Egunerokotasun militantean praktikan jartzen ditugunean hartuko dute balioa barneratuko ditugun kontzeptuok.

#izarrenhautsa #pertsonenlanajakintzadugu

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
12 followers · 28 posts · Server mastodon.eus

Lau ikaskuntza eremu lantzen ditugu, horietako bat, KOMUNITATE LANAK. Jendartearen eraldaketa helburu, auzolana, zaintza lanak, erreprodukziora bideratutako ekintzak eta abar kolektibizatzeak (indibidualizazioarekin apurtzeko ariketa praktiko izateaz gain) agerian uzten ditu berria (kolektiboa) eta zaharraren (pribatua.indibiduala) arteko kontraesanak.

Eman izena barnetegian: oinharrieskola.eus/barnetegia.

#izarrenhautsa #lanaeginezgoazaurrera

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
11 followers · 27 posts · Server mastodon.eus

Teoria eta praktika banaezinak dira edozein ikasketa prozesutan. Udako Barnetegian elkarbizitzatik ikasten dugu, talde txikitan aritzen gara eta bizitzako eremuak ikas-eremu gisa hartzen ditugu. Herri-hezkuntzan oinarritutako eredu horrek marxismoa eta materialismo dialektiko eta historikoa ditu ardatz ideologiko nagusi.



@iparhegoafund



#izarrenhautsa #ukazioalegetzathartuz #ipesbilbo #bizilur #emagin_elkartea #iratzarfundazioa #joxemizumalabe

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
11 followers · 26 posts · Server mastodon.eus

Militantzian formakuntza ezinbestekotzat jotzen dugulako sortu genuen Oinharri Eskola Euskal Herrian. Eredua Brasilgo MSTren Florestan Fernandes Eskolatik hartu genuen eta Herri Mugimenduarentzako tresna izateko bokazioa du egitasmoak.

#izarrenhautsa #guresustraiaklurrarilotuz

Last updated 2 years ago

Oinharri Eskola · @OinharriEskola
10 followers · 25 posts · Server mastodon.eus

Gogoetarako eguna omen den honetan... Ba al dakigu pentsatzen? Nola hartu edozein erabaki sistema dominatzailearen pentsakera-eredua barneratuta izanik?
Horrelako galderak argitzen saiatuko gara Formakuntza Barnetegian, U15-23 artean.


@Errekaleor

#izarrenhautsa #jakintzaetaargia

Last updated 2 years ago