A ze emakume apartak. Historio hunkigarria.
Biñeta bakarrean estraperloa, drogak, estortsioa nahastea nola okurritu zaizuen?
Di-da batean irakurri dut Eneko Barberenaren #Afrikanerrak. Azkenaldiko eskuin muturraren gorakada ikusita aurkezten digun etorkizun distopikoa oso gertu daukagula iruditzen zait. Interesez irakurri dut liburua, baina #JoanaMaizekin gertatu bezala gehiago jakiteko gogoarekin geratu naiz.
#JoanaMaizek zapore gazi-gozoarekin utzi nau. Alde batetik marrazki eta estetika aldetik asko gustatu zait. Bestetik, istorioak gehiagorako eman zezakeela iruditzen zait. Hainbat kontu interesgarria agertzen dira baina pixka bat arrapaladan bukatzen da eta pertsonaiei buruz gehiago jakiteko gogoarekin utzi nau.
@aRitz ongi etorri! Gogoratu hilabete honetan berdinketa egon dela eta bi liburu hauen artean zure gustukoena aukeratu dezakezula:
* Afrikanerrak, Eneko Barberena #Afrikanerrak
* Joana Maiz, Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe #JoanaMaiz
Hala nahi baduzu :durangokoazoka: #ElegoseDA54 traolapean ere, Durangoko Azokan norberak aukeratzen duen bigarren bat komentatzeko aukera dago @dabidnet
#afrikanerrak #joanamaiz #elegoseda54
Liburutegian dituen liburuak eta pertsonen aurpegiak animaliekin identifikatzeko duen joera ikusita #JoanaMaiz fisionogmiazalea dela dirudi
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Physiognomy
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Johann_Kaspar_Lavater
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Charles_Le_Brun
Anselm Borrowren erreferentziarik ez dut aurkitu 🤔
Le Brunen jatorrizko marrazkiak bai ordea Wikimedia Commonsen 🤓
https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:A_series_of_lithographic_drawings_illustrative_of_the_relation_between_the_human_physiognomy_and_that_of_the_brute_creation_-_From_designs_by_Charles_Le_Brun
Irakurri al duzu Yurre Ugarte eta @Joseviskyren "Joana Maiz"?
:elegose: @elegose irakurle taldean abenduan irakurriko dugun liburuetako bat da:
https://mastodon.eus/@elegose/103231982277737449
Irakurtzen baduzu, animatu eta komentatu gurekin #JoanaMaiz traola erabiliz!
Hemen trailerra:
https://www.youtube.com/watch?v=EYCHXRtANyg
🌨️ Abenduaren lehena da eta #AbendurakoProposamenak bozkatzeko epea amaitu da. Berdinketa bat izan dugu, beraz badakizue, gustukoen duzuena aukeratu dezakezue (edo biak irakurri):
1️⃣ Afrikanerrak, Eneko Barberena #Afrikanerrak https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/afrikanerrak/barberena-mondragon-eneko/9788490279601
2️⃣ Joana Maiz, Yurre Ugarte eta @Josevisky #JoanaMaiz https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/joana-maiz-eusk/ugarte-yurre/larratxe-joseba-il/9788412033366
Eta ez ahaztu, :durangokoazoka: #DA54 ospatzeko nork bere gustuko beste liburu bat aukeratu, irakurri eta #ElegoseDA54 traolarekin komentatuko dugula! 🎉
#abendurakoproposamenak #afrikanerrak #joanamaiz #da54 #elegoseda54
Aupa :elegose:!
Duela gutxi erosi ditudan 2 liburu hauek dira nire #AbendurakoProposamenak:
* Xamarren #EtxeraBidean. Uste dut aurreko hilabeteren batean beste norbaitek proposatu zuela baina ez genuela hautatu. Beste aukera bat merezi duela uste dut
https://pamiela.com/index.php/colecciones/euskara/saio/saio-eta-testigantza/etxera-bidean-detail
* Yurre Ugarte eta @Joseviskyren #JoanaMaiz komikia. Josebaren tira eta ilustrazio asko ikusi ditut baina inoiz ez dut bere lan luzerik irakurri. Badut garaia!
https://m.youtube.com/watch?v=EYCHXRtANyg
#abendurakoproposamenak #etxerabidean #joanamaiz