Atzo josteko tartea hartu nuen, aspaldiko partez. Izugarri gustatzen zait jostea, izan ere arreta guztia jartzera behartzen zaituen jarduera da. Terapeutikoa ere badela esango nuke😊. Gustatzen zaizue aitari egindako mantala? #joskintza #euskarazeskuzeginda #zukzeukegin #oparitxoa
#joskintza #euskarazeskuzeginda #zukzeukegin #oparitxoa
Behin hitz egin genuen @porru adabakiak modu ikusgarrian (eta politean) egiteari buruz.
#visiblemending zen erabiltzen den traola, ezta? https://mastodon.eus/tags/visiblemending
"emendatzeikusgarriak" bururatu zitzaidala uste dut, baina klaro, emendatu beste zerbait da, ENG-EUS false friend bat.
Euskaraz #AdabatzeIkusgarriak ondo? edo?
#visiblemending #adabatzeikusgarriak #joskintza
Amari entzun diodan esaera bat gustatu zait: "Hariak jostorratzak baino luzeagoa izan behar du". Egoerari dagokion erantzuna eman behar zaiola edo pazientzia izan behar dela esateko.
Oihenartek bere bilduman jaso zuen 1657an.
Zuek erabiltzen duzue?
#EsaeraZaharrak #Joskintza
Bukatu det! #joskintza #brodatzen #euskarazeskuzeginda 💜
#joskintza #brodatzen #euskarazeskuzeginda
@Idurre
#joskintza traola ere badago, pozten naiz #brodatzen traola ere existitzeaz!! 👌👌👌 oso polita!
Nola zen @miren abiatu zenuen bestea? Puntuz? Puntuan?
Portzierto @porru , atzo bikoteari "visible mending" kontzeptua entzun nion, #joskintza #kontzeptugisa ba omen dago hori ere.
Euskaraz emendatze ikusgarriak? Polita iruditzen zait, emendatu aditza ez dudalako normalean erabiltzen eta "ikusgarri" hitzak adierazi dezakeelako konponketa bistan dagoela, eta baita oso ederra dela ere (emendatzean marrazkiak egiteko aprobetxatzean datza, uste dut)
@Farrcostar @construktsia @porru @kiribilketan @ng nik ez daukat arlo horretako hiztegi zabalik, baina oraintxe gogoratu dut #Dendaostekoak liburua irakurri nuenean topatu nituela batzuk. #joskintza
@mikelgs @Farrcostar @kiribilketan @euskobeg @ng
@porru, emanen dizkizut gehiago #joskintza hitzak maite badituzu, herriko mertzerian eta amaginarrebarenean ikasitako batzuk, hara:
Ixkilina: orratza.
Ixkilingiltzatua: kateorratza.
Kolantak: leotardoak.
Putzipartolak: kantzontziloak.
Girgila: kaskabiloa.
Kokoxpekoa: lerde-zapia.
Titi-zorroa: bularretakoa.
Esku-zorroak: eskularruak.
Zapiñoak: euskal jantziarekin ibiltzen ohi diren artilezko galtzerdiak.
@construktsia @Farrcostar @kiribilketan @euskobeg @ng begira @porru zuk gustuko izango duzun #joskintza hitz bat