'Amatxo, ze fruta da hori?'
'Melokotoia'
'Melokotoia, melokotoia... nola zan abestia?'
https://youtu.be/P9WFdh4Zr3k
'Amatxo, eta nola zan Eroski tripaloski edo hori?'
https://youtu.be/uFU70r3BzFM
'Hemendik aurrera Eroski izango da Eroski tripaloski, bale?'
#Joanesgintza ❤️ #kaukorikura
@txerren @desertorea Kontua enpirikoki argitzeko, #kaukorikura taldearen 'soy un hombre' abestiaz gogoratuta, bururatzen zait besarkada batek ematen dizun lasaitua garagardo batek ematen dizunarekin alderatu dezakezula. Biekin berdin lasaitzen bazara, azterlanaren logikari jarraikiz, intergenero intersexual ez-bitar izango zara. Hori ei naiz ni, baina gaur, egia esan, jipi asexual samar esnatu naizenez, txiribitei begira jarriko naiz, exodefinizio labainkorrik prozesatu beharrik ez izateko...