Araban, "Euskal Oasia"n ere badagoen lurralde exotiko horretan, larrialdi bat edukiz gero eta Osakidetzak kudeatzen dituen "ZIU mugikor" motatako anbulantzia bat beharrez gero, gorriak ikus ditzakezu.
Araba osoan 2 daude (1 kendu zuten). Horietatik, Laudion dagoenak Bizkaian egiten ditu zerbitzuen % 90a baino gehiago.
Urtarrilaren 2an, Gasteizko Olarizun erori zen langilea eramateko behar zen bestea Kanpezun zegoen une horretan (42 km-ra). Langilea hil zen.