@Anaisni Lokalizazioaz/Itzulpenaz ai zea ezta? Nunbait editatu daiteke, bai noski.
Zer proposatze dezu termino horren ordez? #Librezale txatean galdetu zenezake, edo bestela hemen zuzenean
Software libreko itzulpenetan ibiltzen garenok bagaude eta hemen: @txopi, @desertorea, @mikelgs, @aldatsa eta beste hainbat ere
Urte amaiera aurretik #LinuxMint 21.1 “Vera” argitaratuko dute, 2027 arteko euskarriarekin.
Euskarazko itzulpenak eguneratzen aritu naiz eta berriz %100ean daude!
Aipamen berezia @alexgabirentzat, itzulpenean laguntzeagatik 😃
Katalanezko eta galeserazko itzulpenak ere %💯an daude!
https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
:mastodon: #Mastodonen itzulpena osatuta! Espero dut laster aterako duten 4.0.0 bertsioa %💯 #euskaraz erabiltzeko moduan izango garela!
#librezale
#LinuxMint 21 “Vanessa” argitaratu dute! 2027 arte jasoko ditu eguneraketak. Ohi bezala hiru bertsio daude mahaigain lehenetsi desberdinekin. Aukeratu gustukoena:
- Cinnamon https://blog.linuxmint.com/?p=4358
- MATE https://blog.linuxmint.com/?p=4359
- Xfce https://blog.linuxmint.com/?p=4360
Proiektuaren garatzaileek mantentzen dituzten aplikazioen euskarazko itzulpena %100ean dago:
https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
#Librezale
Microsoft 365 debekatuko omen dute Baden-Württemberg estatu alemaniarreko eskoletan, datu babeserako arauak betetzen ez dituelako https://nextcloud.com/blog/data-protection-microsoft-365-banned-in-baden-wurttembergs-schools-suitable-alternatives-exist/ #libreoffice #librezale
Software Libre Zalantzak txatean tutorial batzuk aipatu dituzte gaur.
https://matrix.to/#/#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus
@librezaleren Wikian 'Eskuliburuak eta tutorialak' izeneko orri bat daukagula gogoratu naiz eta bertan gehitu ditut. Ondo iruditzen bazaizue software libreari buruzko euskarazko tutorial, bideo-tutorial eta eskuliburuak bildu ditzakegu bertan.
https://librezale.eus/wiki/Eskuliburuak_%26_Tutorialak
#librezale #softwarelibrea #Tutorialak #euskara
#Arduino IDE 2.0 laster argitaratuko dute. Une honetan "Release Candidate" edo RC (Argitaratzeko hautagaia) egoeran dago. Bertsio berri hau hasieratik euskaraz egongo da!
https://www.transifex.com/arduino-1/ide2/
#Librezale
:mastodon: #Mastodonen iOSerako aplikazio ofiziala euskarara itzuli dut. Suposatzen dut hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo dela itzulpena, ez dakit noiz.
Ez daukat iOS gailurik, eskertuko nuke bertsio berria argitaratzen dutenean norbaitek akatsik aurkituz gero abisatzea edo zuzentzea:
https://crowdin.com/project/mastodon-for-ios/eu
Itzulpena osatuen daukatenen artean hainbat hizkuntza gutxitu: euskara, katalana, kurmanji (kurduera) eta Eskoziako gaelera!
#librezale
Hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren digitalizazio oinarriak zehazteko PONENTZIA
- bideoa:
https://peertube.euskarabildua.eus/w/1Q88JafiCQFjUPFeEr3ijG
Ponencia de Hezkuntzan Librezale en el parlamento de la CAPV sobre la digitalización en la ley educativa.
- video:
https://peertube.euskarabildua.eus/w/pF5hxb2GDSviUZ26bRPzvn
#hezkuntza #hezkuntzalibrezale #librezale #educacion #hezkuntza
#hezkuntza #librezale #educacion #hezkuntzalibrezale
Atzo gauean bertan onartu zuten #Arduino IDEaren 2.0 bertsiora euskara gehitzeko eskaera. Itzulpenarekin hasi naiz, norbaitek lagundu nahi badu:
https://www.transifex.com/arduino-1/ide2/dashboard/
@librezale #librezale
Martxoan kexu nintzen #Arduino IDEaren 2.0 bertsio berriak lokalizaziorako aukerarik ematen ez zuelako (ikusi goiko tuta). Azkenean gehitu dute eta euskarara itzuli ahal izateko eskaera egin dut Transifexen. Onartzen dutenean jakinaraziko dizuet. IDEaren bertsio zaharraren itzulpenean talde polit bat aritu ginen. Animatu oraingoan ere!
https://blog.arduino.cc/2021/12/13/arduino-ide-2-0-release-candidate-exits-beta-adds-new-features/
https://www.transifex.com/arduino-1/ide2/
@librezale #librezale
Irudian @funkwhale proiektuaren itzulpenen egoera. Euskara, galiziera, okzitaniera eta katalana bezalako hizkuntza gutxituak askoz hiztun gehiago dituzten hizkuntzen maila berean egotea #SoftwareLibrearekin bakarrik da posible!
#Librezale
#LinuxMinten itzulpena eguneratzen aritu naiz. Berriz ere %100ean dago! #Librezale
https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
Linux Mint 20.2 "Uma" bidean da. Beta bertsioa ekainaren erdialdera argitaratuko dute. Hasieratik euskarazko itzulpena eguneratuta izango duela espero dut.
Berrikuntza nagusia Cinnamon eta MATE mahaigainetan fitxategi eta karpeten izenak modu masiboan aldatzeko Bulky aplikazioa da.
https://blog.linuxmint.com/?p=4072
:mastodon: Laster #Mastodonen v3.4.0 bertsio berria argitaratuko dute. Euskarazko itzulpena egunean jartzen aritu naiz 🚀
#librezale
@urtzai aztertu behar dut baina arrazoi duzula uste dut. Matrix gela berez hau da: #lemmyeus_komunitatea:sindominio.net
Lehen aliasak gehi zitezkeen gelei baina orain batzuetan ez? Librezaleko Matrix gela #librezale:librezale.eus izaten jarraitzen du eta nik dakidala Librezalek ez du Matrix zerbitzaririk...
Badaki inork zer gertatzen den?
#lemmyeus_komunitatea #librezale
Hala ere, #Arduino IDEaren bertsio berri honek akats garrantzitsu bat dauka momentuz: ingelesez bakarrik erabil daiteke. Garrantzi ertaineko arazotzat sailkatu dute:
https://github.com/arduino/arduino-ide/issues/28
Arduino IDEaren bertsio zaharra 83 hizkuntzatan erabili daiteke, tartean, nola ez, euskaraz. %100 itzulita dago, hainbat @librezaleren lanari esker.
https://www.transifex.com/mbanzi/arduino-ide-15/languages/
Ea bertsio berria ere itzultzeko moduan garen laster!
#librezale
Hurrengo bertsiotik aurrera Celluloid bideo-erreproduzigailua euskaraz erabili ahal izango da!
#Librezale
#LinuxMint 20.1 "Ulyssa" argitaratu dute!
Ohi bezala 3 edizio daude, bakoitza mahaigain ingurune desberdin batekin:
* Cinnamon https://blog.linuxmint.com/?p=4011
* MATE https://blog.linuxmint.com/?p=4012
* XFCE https://blog.linuxmint.com/?p=4013
Bertsio honek epe luzerako euskarria du (LTS). 2025 arte jasoko ditu eguneraketak.
Laster iragarriko dute Linux Mint 20tik bertsio berritzeko egin beharrekoa.
Euskaraz erabili daiteke, nola ez. Itzulpenean lagundu nahi baduzu: https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
Autodefentsa digital feministarako tresnak https://donestech.net/herramientas-de-autodefensa-digital-feminista-para-usuarias
Lotura interesgarri hau eta beste asko @librezale gelan #librezale:librezale.eus
@txopi Eta beste hau ere bai, noski!
https://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Txirrita_eta_Saiburu_FIREFOX.png