🥀Nartsiso edo #lilipa​k Oldizgaineko gailurretik Gorosmendiko lepora bidean dagoen aldapan. OpenStreetMapen arabera Uraundi izena du lekuak.
Banaka edo bi-hiru loreko tortoska txikietan zeuden. Nahiko ugari.
📌 43.13144° N, 1.96484° W inguruan
#Berastegi
@gontxatorre
#lilipa mordoa Olarizu parkean, Gasteizen. 42.82494° N, 2.65926° W
@aldatsa
@gontxatorre Nik Lasarte-Oriako kaleko lorategi batean ikusi ditut. Ez dakit lilipei buruz gauza handirik, baina esaten duzunagatik, zure argazkietakoak interesgarriagoak izan daitezke.
#lilipa erronkaren oinarriak hemen:
http://www.aranzadi.eus/botanica/nuevo-reto-lilipa-ayudanos-a-completar-el-mapa-de-distribucion-de-los-narcisos-de-euskal-herria?lang=eu
#Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak lilipa edo nartzisoen Euskal Herriko banaketa mapa osatu nahi du. Lilipak mehatxatutako espezie bat dira.
Deialdia Twitterri begira egin dute, baina beharbada #fedibertsoa​n ere lagundu dezakegu. Egin beharrekoa:
🌻 Lilipa bat ikustean 2 argazki atera: landarea osotasunean eta bestea lorea gertutik
📌 Lekuaren koordenatu geografikoak gorde
:fedibertsoa: Fedibertsoan argazkiak eta kokapena partekatu #lilipa traola erabili
#aranzadi #fedibertsoa #lilipa