Kilkerra :hikaldia: · @kilkerra
156 followers · 974 posts · Server mastodon.eus

Mintzapraktika egiteko iragarki-afixa.
Euskaraz mintzatu nahi duenak nola jakin dezake euskarazko mintzapraktika denetz?

Tira, afixa arretaz begiratuz gero berehala ohartuko da "MINTZAPRAKTIKA" hitza ageri dela goiko aldean, letra larriz idatzia.

Aldiz, izenburua irakurri gabe afixa goitik behera aztertu duenak jai du, gainerako informazio GUZTIA erdaraz baita.

#lotsa

Last updated 3 years ago

Aitziber Campión Ganboa · @trebatus
61 followers · 12 posts · Server mastodon.eus

Bileretan parte hartzeko , gure iritzia emateko , batzarretan galdetzeko , sareetan aritzeko ...

"...lotsa sentitzen duen pertsonak eskubiderik ez duela uste du, merezi baino baldintza okerragoak onartzen ditu; errazago hartzen zaio mendean."

Horrelaxe iristen gara espazio publikora: lotsan heziak eta jendaurrean komunikatzeko tresnak garatzeko aukerarik gabe.

#lotsa #emakumeak #Formazioa #komunikazioa #ahalduntzea

Last updated 3 years ago

Kilkerra · @kilkerra
117 followers · 822 posts · Server mastodon.eus

Doraemonen sarrerako kantua aldatu dute (ez da berria, baina orain ohartu naiz). Eta nik zera galdetzen diot neure buruari: nola gaindituko dugu belaunaldien arteko gatazka ditugun erreferentzia komun apurrak ere kentzen baldin badizkigute?

Ez dute ezer errespetatzen.

#lotsa #doraemon

Last updated 3 years ago

Urtzi Odriozola · @urtzai
344 followers · 2024 posts · Server mastodon.eus

Beti espainolez egiten duen taberna batean kafea eskatu dugu. Ordaintzera joan eta...

- ¿Cuánto es?
+ Lau
- 😞

Eta :ahobizi: txaparik gabe gainera...

#lotsa

Last updated 7 years ago