Egun on Mastodon herria!
Astebete igaro da #tooteuskaraz nola esan erabakitzeko prozesua abiarazi genuenetik. Hauek dira emaitzak:
:mastodon: #tut 40 ⭐
:mastodon: #orro 9 ⭐
:mastodon: #marru 5 ⭐
:mastodon: #toot 3 ⭐
Ondorioz, hemendik aurrera #tut erabiliko dugu kontu honetan eta https://kaixo.mastodon.eus eguneratuko dugu #tooten ordez #tut erabiltzeko.
Mila esker guztiei parte hartzeagatik!
#tooteuskaraz #tut #orro #marru #toot
Kaixo, @admin:
Proposatzen diren aukeren artetik, ezbairik gabe, #marru dut gogokoen. Baina, berarekin batera, #marrukatu eta #marrulari ere proposatu behar direla uste dut.
TWITTERen: txio, txio egin, txiokatu, txiolari.
MASTODONen: marru, marru egin, marrukatu, marrulari.
Mastodon Komunitateak #tooteuskaraz nola esan erabakitzeko parte hartze prozesu bat hasi dugu.
@admin ek hari bat sortu du orain arte egin diren proposamenekin: #marru, #orro, #toot, #tut... Nahi duzun aukera edo aukerei gogoko emanez adierazi dezakezu zure iritzia.
https://mastodon.eus/users/admin/statuses/101216113231593292
#tooteuskaraz #marru #orro #toot #tut
#tooteuskaraz esateko #marru erabiltzearen aldekoa bazara eman gogoko mezu honi.
Astebete barru gogoko gehien dituen hitza bada, berau erabiltzen hasiko gara Admin kontuan, https://kaixo.mastodon.eus dokumentazioan... eta itzultzaileei ere hauxe erabiltzea gomendatuko diegu.
Egun on Mastodon herria!
Komunitateak #tooteuskaraz nola esan erabakitzeko parte hartze prozesu bat hasiko dugu.
Hari bat sortuko dugu orain arte egin diren proposamenekin: #marru, #orro, #toot, #tut... Nahi duzun aukera edo aukerei gogoko emanez adierazi dezakezu zure iritzia.
Astebete igarotakoan gogoko gehien dituen hitza erabiltzen hasiko gara Admin kontuan, https://kaixo.mastodon.eus dokumentazioan... eta itzultzaileei ere hori erabiltzea gomendatuko diegu.
#tooteuskaraz #marru #orro #toot #tut