Nire bihotzerako bidea ogi-apurrekin iragarri nIzun, baina usoek jan zituzten #mikroipuina
Oporretara joaten naiz bizilagunak nire etxeko landareak berpiztu ditzan #mikroipuina
- Maite zenuen?
- Asko.
- Zenbat?
- “Eperrak” kanta zubereraz abesten nion.
- Arranopola!
#mikroipuina
Batzuetan katua izan nahiko nuke, mahai eta apalategietatik gauzak plazeragatik botatzeko #mikroipuina
Formula berriak behar ditugu, non 2+laztan=infinito eta holakoak.
Sokak ez dauka katebegirik. Soka, beti. Katea, inoiz.
Abezetak marrazten genituen paretetan, kexati alfabetoaren egoeraz.
Gaur gauean kendu diguten ordu horretan esan behar nizun maite zaitudala #mikroipuina
Eskua luzatu diot.
Ifarretik dator haizea.
Eskua gorde dut.
Goizeko 6etatik 12etara lo aurpegia izaten dut eta hortik aurrera neke aurpegia #mikroipuina
-Iritsi da eguna.
Hala esan dit. Galdetzekoa ez naizenez, baietz markatu diot begiradarekin. Eta bera joan da, eta ni joan naiz, biok joan gara eta dendaria bakarrik gelditu da, dena ulertu balu bezala, eta horrek janda nauka.
Ohea balitz Paradisua, zu Adan, ni Eba, iratzargailuaren gibelatzailea litzateke sugea?
Oinezean noa, burua galapan eta bihotza geldirik. Oinazean noa.
Apaizari «hala bedi»ko hatxea ahaztea garesti atera zitzaion.
Esnatu zenean, euskararen kontrako oldarraldiak han jarraitzen zuen #mikroipuina
Aspaldian zor nizun besarkada eman dizut, eta orain dena pixka bat hobeto dago #mikroipuina
-Ze, Fanto?
-Ze, Ander?
Eta biok abiatu gara tabernazulo berera, bide ezberdinetatik, bakoitzaren berri jakin barik.